JANIS JOPLIN, SUDUR GORRIAK ETA ARRAUTZA FRIJITUAK Lurdes Ondaro Mallea Munitibar

Similar documents
BIZITZA PINTZELADATAN Elene Etxaniz Agirre Bergara

ZERTAN DATZA GAITASUN HANDIAK IZATEA?

azaroa 308. gure ikasle saiatua Hamaika trikimailu: Gaurgazte: Interesgunea: Telebista ariketak: Gazteak eta beren idoloak Ikastira José Ramón Fachado

ARGIAK ILUNEAN (IPUIN-BILDUMA)

Telebista Interneten; Ahalerak eta ahaleginak

baten baitan eraikiak dira eta eragin zuzena dute gure gorputz eta bizitzen

Hizpide. Ahozko irudiaren bilakaera Hurbilpen personal bat. Badakizu? Kanpoko begiek bikiak dituzte barruan. Ez dakit irisik edota

Izaskun Zeberio «Inoiz baino baloratuago sentitu naiz»

Informazioaren utopia. Kazetaritza sozialagorako proposamenak

Internetek haur eta gazteei eskaintzen dizkien aukerak eta arriskuak EUKids Online in Safer Internet Plus Programme ( )

MgE dossierrak 27. zk., 2017ko udazkena INPAKTUKO INBERTSIOA

TWITTER. Handi eta neurtu zure eragin soziala

86. INFORMAZIO BULETINA. 2014ko Otsaila

Oratoria hitzak aspaldiko bide galduetan utzitako urrats gazteetara itzultzen

Edizioa: Bidezko Merkataritzako Estatu Koordinakundea ( Idazleak: Gonzalo Donaire. Itzulpena: L. M.

GNU LIZENTZIA PUBLIKO OROKORRA

Enpresa ekonomia: antolakuntza eta zuzendaritza Iñaki Heras Saizarbitoria Enpresen Antolakuntza Saila UPV/EHU

Ikerketak. Investigaciones. Giza Eskubideak nazioarteko finantzaeta merkataritza-erakundeetan txertatzen: lorpenak eta aukerak

I NEVER SAID UMBRELLA ERAKUSKETA ARETOA / SALA DE EXPOSICIONES / EXHIBITION HALL AURKIBIDEA ÍNDICE INDEX

IKTak CURRICULUM-ean INTEGRATZEKO PLANA

JUSTIZIA, EGIA, ERREPARAZIOA

D32. Moldatzearen eta eraldatzearen artean: berrikuntza sindikalaren bi logikak MELISA R. SERRANO

ko martiaren 4a hamabostekaria

Prentsarako txostena. Guggenheim Bilbao Museoak 2017ko urriaren 6an aurkeztuko du. Anni Albers: ikusmena ukitu

Kartel politiko sobietarra: propaganda eredu baten azterketa eskripto-ikonikoa

IKASTAROA. Shingo Sato. Berreraikitze transformazionala (1. maila)

Oinarrizko gaitasunak

LILIANA PORTER ELKARRIZKETAK ETA DESOBEDITZEAK DIÁLOGOS Y DESOBEDIENCIAS DIALOGUES AND DISOBEDIENCES DIALOGUES ET DÉSOBÉISSANCES

eko urri bigarrenaren 1a hamabostekaria

Arratia aldeko kanta eta bertso zaharrak argitara

PRESSPLAY mikrojaialdia! [Ermua] 2. edizioa.

5 / 5. Powered by TCPDF (

LASAI CONTEMPORARY ART

ASTE SANTUA SEMANA SANTA EASTER PÂQUES PASQUA

UFS,,,Explorer,,,is,,,a,,,useful,,,,.,,,Supports,,,Apple,,,Mac,,,OS-style,,,hard,,,disk,,,partitioning;,,,.Downl 3 / 5

TACTICAL COMMUNICATIONS HELMET (TCH)


STRAP OPTIONS: All groups DIAL OPTIONS: Group 3 Richmond

JOSEF KRAMER. By Chase and Pierce

The New Munsell Student Color Set (2nd Edition) By Jim Long, Joy Turner Luke

FROM THE START, DOMINO DEFINED AN AUDIENCE, A DESIGN AESTHETIC, A CREATIVE MOVEMENT. TODAY, DOMINO BRINGS CONTENT, COMMUNITY

Pontius Carle. a d a m. e: 24 CORK STREET London W1S 3NJ t:

welcome to our first Newsletter for the

Frozen Yoghurt By Mathilde Lorenzi READ ONLINE

The Three Ecologies Felix Guattari

Towersey Folk Festival. Friday 22 August 2014

Interrail Non-Stop (German Edition) [Kindle Edition] By Manfred Weis

2017 N Y H E D E R MOONMIND

CONTEMPORARY OFFICES

DUVAHE NIOGE BARKCLOTHS BY CHIEF ÖMIE ARTISTS OF PNG

Glamour, Greed & Glory - Dynasty By Judith A. Moose

366 DAYS, 52 BOOKCOVERS, AND 1 HAPPY COUPLE

Simple, Versatile, Compliant. The V ersaclenz All-In-One Hand Hygiene System

Interface: PoweredPNR

Da p h ne Gro e neveld O deya Rush Ka t e B oswor t h Ja n uar y Jo n es R a c hel Feinstein Ni c hol a s Hou l t. Fall/Winter 2015 Desire...

PRESS KARLA OTTO COMMERCIAL CHRISTINE MAZZA

Please visit our website for more options.

Medical device OPKOHealth OCULAR DROPSVIS ACTIV NEO muhl dose 10 mi. Sterile Page: 30 of 34

The Trolley song Music by Ralph BLANE Lyrics by Hugh MARTIN q. Ï ú. ú î. 1."Clang, clang, clang," went the trol ley. "Ding, ding,

Love, Loss, And What I Wore By Ilene Beckerman

Danielle colby cushman clothing

A BOUT INNOVA R UBBER Innova Rubber Co., Ltd. was founded with the main office in Taiwan since Focusing on innovation, customer satisfaction, an

yoruba DF828F1C51449C6CD9C5667DE Yoruba 1 / 6

A HEALTHIER, NATURAL AND ECOLOGICAL FEMININE HYGIENE

new collections

Our Brands Are Part of the Daily Lives of One Million Consumers

Academy of Country Music Awards. Created by MKVirtualOffice.com. Before & After. Portfolio

Trousse de Core French Learning Resources Centre Les vêtements / Clothing

6. Nasreen Mohamedi Untitled, ca Ink and graphite on graph paper 20.2 x 26.7 cm. Private collection

Supplement Spring 2012 Web Site : wearnewear.com Fax

Gell/ Behind the Rhinestones WORKING TITLE/The Vogue Closet

Our Brands Are Part of the Daily Lives of One Million Consumers

El Caiman. Janus Head. Antonio Reyes

MATTHIAS REINMUTH. Gold was used up. September 9th > October 14th 2017 PRESS RELEASE

Sterling Silver Charms From 79

TINA Teen Hip Hop Mon. 7-8 p.m.

Notes on an Obsession

8-10 November 3-10 pm Seaside Arena

Application Snap Lock. Selection. Standing Seam Clips. Engineered panel clips For standing seam panel attachments. Continued on following page

PFAFF. Unterklassen-Ausstattung Subclass parts Composition des sous-classes Composici6n de las subclases

Harr Gam oa Jr. s Portrait eries xpands the Meaning of Chicano

Eva Maria Gisler. Portfolio updated: January 2018

Halloween Recipes: 24 Cute, Creepy, And Easy Halloween Recipes For Kids And Adults PDF

brad pitt & angelina jolie, matthew mcconaughey, nicole kidman & keith urban, gwen stefani, salma hayek,

DOWNLOAD OR READ : VIENNA POPOUT MAP PDF EBOOK EPUB MOBI

Proenza Schouler. PR proposal

UNIQUE PROCESS OF INSERTION OF GOLD LEAF INTO RESIN UNIQUE AND SIGNED 100% HANDMADE IN AUSTRALIA

APPENDIX A.7L: Casino Geochemical Source Term Development: Appendix B

Set In Stone: The Life & Death Of Medusa (Volume 1) By R.C. Berry, Hi-Rise Visions READ ONLINE

Formaldehyde Safety Training (C_003)

Why be a Manila FAME trade buyer FAST FACTS

Embriología Clínica, 7e (Spanish Edition) By Keith L. Moore BA MSc PhD DSc FIAC FRSM FAAA

The This Torsion Dance Theatre Papers

LEARN FRENCH BY PODCAST

The World s Most. beautiful music. Ballads Standards Show Tunes Movie Themes. contents. Love Story (Where Do I Begin) As Time Goes By...

A V A T A R O L E B Y F M

All Hallows School Mothers Network Thank you to our generous sponsors. Luxury Brownies

DOWNLOAD OR READ : WILLIE PDF EBOOK EPUB MOBI

Dressed to care evercare protective apparel

Annotated Swadesh wordlists for the Panoan group (Pano-Tacanan family).

Transcription:

JANIS JOPLIN, SUDUR GORRIAK ETA ARRAUTZA FRIJITUAK Lurdes Ondaro Mallea Munitibar Neguaren ezaugarri nabariena ez da elurra. Elurra jantzia, kanpokoa baino ez da, begiratu batean ikusten duguna. Arrautzan zuringoa da gehien ikusten dena, baina izatez zorroa baino ez da, garrantzia gorringoak du. Neguaren gorringoa sudur gorriak dira. Ezpainak zartatzen ditu hotzak eta neguak, bai, baina ezpain zartatu zuri-ubelxkak ez dira neguaren ikur. Batek jakin zergatik. Agian, pintoreen kasuan bezala, erdian dagoena sudurra delako eta ez ezpainak. Uste baino garrantzia handiagoa dute kokapenak, perspektibak eta efektu optikoek eguneroko bizitzan. Hala bada, neguan sudur gorrien armada osoak eratzen dira kaleetan. Urtearen eta neguko tenperaturaren araberakoa da partaide kopurua. Esan beharra dago edozein lurralde konkistatzeko gai dela armada hau, bonba nuklearrak txiki geratzen baitira sudur gorrien doministiku indartsu, poten - tziadun eta muki jario likatsu libraezin horien ondoan. 37

Partaide horietako bat dugu Argia. Amak goizeko argia baino eder eta finagoa dela esan ohi dio, baina berak ez dio sinesten. 22 urteko neska da, Donostian bizi da eta zuzenbide karrera amaitu berri du. Unibertsitatetik bota duten arren, postu finkoa du sudur gorrien armadan. Ez ditu gogoko diskotekak, atzamar oskolak ebaki berritan gera - tzen den sentsazioa, boxeoa eta eskolako txirrina. Gogoko ditu artilezko jertseak (neguan sudurra babesteko artilezko zerbait egin beharko luketela uste du), koadernoak idatzita daudenean eskua gainetik pasatzea, udako gauetako txirtxirren hotsa eta arrautza frijituak. Kafe hutsa, mesedez. eskatu du eguneroko taberna-dastategira sartu eta bat (kafea oso gustuko du). Erdi hutsik dago lokala: goiza izan arren baso bete ur eta olibak parean dituen atsoa alde batetik (ez du ezer irakurtzeko eta bakarrik dago, beraz, pentsatzekoa da hizketa nahiko duela eta Argiak gaur ez du inoren bakardadea leuntzeko gogorik; beste egun bat izan balitz bere ondora joan eta eguraldiari buruz edo Gibraltarren inguruko maniobrei buruz arituko zitzaion, baina ez da beste egun bat). Eta lanera joan aurretik, bankuren batera seguru asko, EL MUNDO irakurtzen ari den gizon trajeatua bestetik (alkandoraren botoiak zarta egin beharrean ditu, tentetzean ziur baten bat apurtuko zaio). Bi subjektuak lokalaren alde banatan daudela jakinda eta zabalera guztiz 10 metro ingurukoa dela ikusita, kalkulu arin bat egin eta bien eragin eremutik urrunen dagoen eserle- 38

kuan eseri da. Mahaitxo honek ez du sofarik horma kontran daudenek bai eta aulkiak ez dira erosoegiak, baina ezin da arriskatu. Gizon trajeatuaren atzean kafetegia kaletik babesten duen bentana handi bat dago. Haizea dabil, tifoia kasik. Holako egunez aterkia ateraz gero etxera bizirik ez heltzeko, hots, etxera ez hel - tzeko probabilitate handia dagoela konturatu da. Umetan beti ahazten zuen aterkia klaseko ontzian, irakasle aspergarri guzti haien klaaaaassseeee luuuuuzzeeeaaak bukatu eta bat, gelako azken lerroan galdutako oxigenoa berreskuratzeko aterki ontziaren ondotik arineketan irtetean. Oxigeno gutxi eta karbono dioxido gehiegi omen dago atmosferan (horregatik Argiaren oxigeno eza klaseko azken lerroan), gutxitu egin behar omen dira gas isurketak, baina nehork ez dio kasu egiten Kyotoko protokoloari. Nehork ez du ezer egiten oxigenoa gehitzeko klaseko azken lerroan. Nehork zein hitz polita... Hementxe zure kafea, euro t erdi da esan dio tabernariak bere parean ipinita. Hemen zure kafea berriz, eskua begien paretik pasatzen diolarik, itsututa baitago bentanari begira bezeroa. Eh? Euro t erdi, bai... Eutsi eta eskerrik asko. Irribarreka aldendu da tabernaria, neska gaztea buruaren koherentzia eta inkoherentzietan murgilduta utzita, leihotik zeharreko haizeak nehork etik zer duen pentsatuz, nerbio eta neuronek hitzen eta ideien arteko erlazioak egiteko 39

behar duten denbora tarte nanoetan, denbora deitzea zilegi bada, pentsatuz. Zer da denbora izan ere? Subjektiboa da oso denboraren neurria. Egia da denbora pasatu pasa - tzen dela, hor daude eguzkia eta ilargia (argizagia esango luke nehor askok) eguna eta gaua igaro direla adierazteko, eman duela lurrak beste bira bat, eguzkiarekin dantzan. Baina dantza horretan pauso batzuk geldoago ematen dira, dantza ez dela amaituko dirudi, eta beste batzuetan ikusi ere ez dira egiten hanken mugimenduak, mugitu direnik ere ez. Gaur badirudi orkestrak pieza dramatiko malenkoniatsuren bat aukeratu duela, eguna astiro baitoa oso. Kanpoko haize freskoak ere ez du biziarazten. Amaitu du kafea, eta badoa kalera. Atetik irte - tean bizikletadun batek ia bota du lurrera. Ez da gertatu denaz konturatu hamarren bat segundo pasatu arte. Barkatu esan du? Bai ezta? Edo ez du esan?. Ez daki. Ez dio garrantzia gehiegirik eman aferari eta aurrera segitu du bere bidean. Belarriekin ikustea, momentua dastatzea otu zaio, azkenaldian ikusitako pelikula bateko protagonistak kale erdian begiak itxita eta besoak zabalik egin zuen antzera. Bera diskretuagoa izango da. Banku batean eseri eta begiak itxi ditu. Hasieran urrunak ziren hotsak hurbildu eta sailkatu ditu: kotxe motorren burrunba, jendea hizketan, zarataka, klaxon hotsak, denda bateko atea zabaltzean zintzilikario metalezkoak egindako hotsa, oihuak, 40

kotxe gehiago, zarata, zarata, zarata, piiiiii. Kolpean begiak zabaldu eta bolumena jaitsi dela dirudi. Ez du, dena dela, entzungo zituela uste zuen hots erromantiko horien antz gehiegirik. Orain, begiekin entzun nahi du, lehen hartutako desengainua arintzeko edo. Kontzentratu, belarrietako nerbioei barrikadak ipini eta ingurura begiratu du, hontzak buruari buelta osoa ematean bezala. Kotxeak bidean, kalean jendea hizketan inon gelditu gabe, bakoitza bere bidean finko, mobilarekin batzuk, musika entzunez besteak... Aurrez programaturiko robotak balira bezala. Bera ikusezina da. Inor ez da bankuan eserita dagoen neska dagoenik ere konturatzen. Horietako bakoitza hari bat balitz, korapilatuko lirateke hariak bata bestearekin gero bakoitzak bere bidean jarraitzeko. Korapilo garbiak batzuk, askatzean arrastorik uzten ez dutenak, eta beste batzuk, azkenean askatzea lortu ondoren ere, han izanak diren marka uzten duten korapiloak. Baina gehienak korapilo garbiak. Eta itxi ditu begiak eta ikusi du belarriekin eta blokeatu ditu belarriak, entzun du begiekin. Eta berriz, eta berriz. Zer egiten dut nik hemen?. Hain hotza, hutsa al da Argia? Hutsa, hutsa, hutsa... Hutsaren balioa goratu zuen Oteizak. Hutsa dago unibertsoa eta gero. Gure baitan amaitzen ote da unibertsoa? Hain da hutsa... Unibertsoa bere baitan amaituko balitz ahoa zabaldu, bere elastikotasun naturalarekin makurtu 41

eta kamiseta bati buelta ematen zaion bezala bere buruarekin berdin egingo luke eta hutsean sartu, ahotik. Baina orduan jada ez litzateke hutsa. Hegoak ebakita txoria txori ez den legez. Hala ere, izan behar da, izan, buru gutxikoa eta zoroa, horrelakorik pentsatzeko, Argia. Ez al zenuen ikasi zuk, aterkia klasean ahaztea eragiten zizuten irakasle gorrotagarri haiekin, presioak egonkortzeko joera duela, eta presio gutxiko lekuetara doala beti presio handia? Ba, orduan, ahoa zabaldu eta hutsera sartzean, inguruko mundua (presio handiagoa du hutsak baino) ere barrura joango litzateke. Eta orduan hutsa kanpoan, lehengo munduan geratuko litzateke, eta mundua barruan. Eta Argia barruan. Umeak atzamarra luzatzean bezala ilargia ukitu nahian, ez dela heltzen ikusi eta saltoka hasita ere heltzen ez dela ikustean, ez ilargira, ez eguzkira, ez elefante itxurako lainoen artera, ez zeru urdinera... Haizeak ekarritako egunkari orri batek aurpegian jo duenean etorri da elefante artetik zorura. Berandu da jadanik eta mugitu beharra dauka. Altxatu da bankutik eta kalean barrena pauso seguruz ibiltzen hasi da, baina nora? Erraza da ibiltzen nora joan daukazunean. Gelditu egin da. Bestela ere bai, mekanika hutsa, ibiltzea hanka bat altxatu, aurreratu eta lurrean uztea da atzeko hanka altxa - tzearekin batera, goxo-goxo, zakarkeriarik gabe. Aurreko hanka altxatu du teoria praktikan jarriz eta berriz lurrera itzultzean putzu batean sartu du oso-osorik, plast. Zapata berriak busti zaizkio eta hanka mela-mela eginda du. 42

Ura sentitu du hanketan gora, odolaren lekua hartu balu bezala, ura doa zainetan gora eta hankak sentitzeari utzi dio eta gerritik behera malgutasun ikaragarria du orain. Hawain dago surfariak ikusten urpetik nola olatua hartzen duten euren atzean apurtzen delarik bitsetan. Marianetako fosan dago orain eta belarriek min ematen diote presioa dela eta. Arrainek linternak dituzte burutik luzatzen zaizkien antenen puntan, musua argitzen dute eta iluna ilundu. Ternuan dago baleekin igerian. Itsaso hilean dago eguzkitan eta hondora doa, urak xurgatzen du eta gazia da dena eta egarri da eta ezin du arnasarik hartu (gatza baino ez du hartzen ahoa zabal - tzen duenean) eta ez da azalera heltzen eta eguzkiaren argiak itsutu du eta eguzkia gero eta hurbilago dago eta eguzkiak klaxona jo du. Bi hankak putzuan sartuta dago bide erdian eta inguruko kotxeak hoska ari zaizkio. Arineketan espaloira joan da. Izerdia bekoki inguruko poroetatik azaleratzen zaio gehienbat, inguruko tantak bereganatuz eta errekastoak sortuz aurpegian. Lehenengo behera, gero barrurantz okertzen da begien parean, masailaren forman irristatu eta ezpainetaraino heldu da izerdi tanta. Kuriositatez, probatu egin du. Baina izerdiaren zaporea ez da ona. Malkoena bai, oso gozoa. Gazi-gozo-garratzmingots-geza-dultzea. Baina hau, izerdi hau, ez da ezer. Ez du zaporerik. Konturatu da gustuko dituela malkoak eta ez dituela gustuko izerdi tantak. Haizea gupidagabe ufaka ari da. Etxerantz abiatu da Argia, pauso bakoitzean arreta maximoa 43

jarriz (nahiko baldarra da eta ez dauka jadanik dagoena baino gehiago bustitzeko gogorik). Hala doala, kale kantoi batean musikari bat an - tzeman du Piece of my heart joz bere klarinetean. Trajea du soinean eta EL MUNDO egunkariaren eguneko alea hanka tartean eutsita, ez diezaion alde egin. Begiak itxi-itxita dituenez ez da konturatu Argia bere parean gelditu zaionik, ezta umemoko batzuk lortu dituen sos apurrak lapur - tzen ari zaizkionik ere. Neskak ez du indarrik oihuka hasteko eta lapurreta burutzen utzi die. Txanpon batzuk utzi ditu hustu berri duten txapelean eta badoa barretxoa ezpainetan, algara kasik. Baina ez eguneko ekintza ona egin duelako, Janis Joplinen ahots urratua urraturik egon balitz, helduko ez litzatekeen alturetan take another li - ttle piece of my heart, baby abestuz imajinatu duelako baizik, eta esaldiaren interpretazio literarioa eginez fan itsu batzuk abeslariaren hilobia profanatu eta bihotz erdi usteldua hiru-lau zatitan banatuta bakoitzak bere zatia etxera eramanez ikusi dituelako. Bihotz erdi usteldua sagarren ondoan jarri dute, ondo ikusteko lekuan. Baina beren fan izaera itsu horrek ez die utzi bihotza ustelduta eta are gehiago usteltzen ari dela ikusten, nahiz eta gau eta egun berari begira egon. Azkenik konturatu direnean, usain eta usteldura haiek azaltzeko interneten sartu (hippy modernoak baitira) eta ordena gotikoren bateko orrialdean edertasuna hori dela irakurri dute. Pixkanaka (berehala ez bada) organo ustelduko mikrobio eta inurriak 44

bide ikusezinak eratu eta ondoko sagarretara zabaldu dira, usteldu eta jan ezinean utziz. Fenomeno hau ulertu ezinik, behin eta berriz sagar berriak erosi dituzte gure hippyek, atzera ere segidan usteltzeko. Sagar erosten hondoa jo (garesti baitago kiloa) eta kale gorrira bidali ditu etxejabeak, hots, bankuak, bihotz usteldua baino gelditzen ez zaielarik. Baina bihotzak taupadarik eman ez eta odol faltan hotzak akabatu ditu, hil aurretik beraiek egindako hilobi berezietan lurperatu, ondoren. Honen guztiaren kausa Janis Joplinek kantatu ohi zuen kanta denez, zeruko, infernuko edo dena delako auzitegian Janis Joplin deklaratzera deitu dute, bi hippy babesgaberen heriotza egotzita. Behin-behineko pisura heltzeko bi kale baino falta ez zaizkiola, kale kantoian taberna-jatetxetxo bat ikusi du. Atsegina dirudi, baina goizean ere (bost minutu pasatu direla ematen badu ere joan dira pare bat ordu gutxienez) kafea hartzen egon da kafetegian eta ez da ganora beti kanpoan ibil - tzea. Hala ere, zentzuaren kontra, hurbildu egin da kale kantoira zuhur, ondoko dendako erakusleiho bat ikusteko aitzakian. Baina plater konbinatuak eskaintzen dituztela azaltzen duen arbela eta barrenetik datorren usaina erakusleihoko arropak baino interesgarriagoak dira. Barrura sartu da. Txikia da taberna-jatetxetxoa. Izatez taberna da, plater konbinatuak, bokatak eta entsaladak eskaintzen badituzte ere. Eta badirudi arrakasta duela, jendez lepo baitago den txikirako. Barraren 45

pareko mahai libre bakarrean eseri eta Coca-colako euskarrian sartuta dagoen plastifikaturiko orria irakurtzeari ekin dio. Bokata eta entsaladen eskaintza irakurri du lehenengo, nahiz eta seguru jakin plater konbinatua eskatuko duela. Plater konbinatuen zerrenda irakurri du, seguru jakin arren ez duela hango ezer eskatuko, berak berezia eskatuko duela, inoiz eskatutako berezirik sinpleena seguruenik. Zerbitzaria adi zegoen eta bezeroak erabakia hartu duela igarri eta bat etorri da berarengana. Egin du eskaria. Berehala ogia, ura, edalontzia eta sardexka ekarri dizkio beste zerbitzari batek. Eskerrak eman eta pareko paretako koadroari begiratu dio. Txakur bat da, koronel edo jeneral jantzita, soldadu itxurako zerbait. Koadro motzagorik ezin zela egin pentsatu du, arrazoiz. Zerbitzariak (hasierakoak) arrautza frijitua ekarri dio eta joan da atzera. Gaiztakeriaren bat egitera doan umearen antzera burua jaso eta alde guztietara begiratu du: ez dago zerbitzaririk berari begira, inguruko umeak olgetan daude janariarekin, nagusiak mugikorrean, agure bat azukre pol - tsa zabaldu nahian dago guztiz kontzentratuta eta James Bonden itxurako espioirik inguruan ez dagoela dirudi. Bera bakarrik dago jendez betetako leku horretan, beraz. Ogi zati bat hartu du eta arrautzaren gorringoan busti, igurtzi jaso, nahi beste bustita ez dagoela iritzita, berriro igurtzi eta mugituz erabili du ahoan irribarre maltzurra duela, pelikula beldurgarrietako pailazo zoroaren 46

irribarre horixe bera. Ogia nahikoa bustita dagoela iruditu zaionean eskua jaso eta barrura sartu du, plazerez. Frijitu berri zegoen arrautzaren berotasunak barneko huts umela lurrundu eta sudurreko gorria difuminatu du aurpegi osora une batez. Ondoren ordaindu eta etxera joan da. 47