BIZITZA PINTZELADATAN Elene Etxaniz Agirre Bergara

Similar documents
JANIS JOPLIN, SUDUR GORRIAK ETA ARRAUTZA FRIJITUAK Lurdes Ondaro Mallea Munitibar

ARGIAK ILUNEAN (IPUIN-BILDUMA)

azaroa 308. gure ikasle saiatua Hamaika trikimailu: Gaurgazte: Interesgunea: Telebista ariketak: Gazteak eta beren idoloak Ikastira José Ramón Fachado

ZERTAN DATZA GAITASUN HANDIAK IZATEA?

Hizpide. Ahozko irudiaren bilakaera Hurbilpen personal bat. Badakizu? Kanpoko begiek bikiak dituzte barruan. Ez dakit irisik edota

Telebista Interneten; Ahalerak eta ahaleginak

Izaskun Zeberio «Inoiz baino baloratuago sentitu naiz»

baten baitan eraikiak dira eta eragin zuzena dute gure gorputz eta bizitzen

TWITTER. Handi eta neurtu zure eragin soziala

Internetek haur eta gazteei eskaintzen dizkien aukerak eta arriskuak EUKids Online in Safer Internet Plus Programme ( )

GNU LIZENTZIA PUBLIKO OROKORRA

Informazioaren utopia. Kazetaritza sozialagorako proposamenak

I NEVER SAID UMBRELLA ERAKUSKETA ARETOA / SALA DE EXPOSICIONES / EXHIBITION HALL AURKIBIDEA ÍNDICE INDEX

Oratoria hitzak aspaldiko bide galduetan utzitako urrats gazteetara itzultzen

MgE dossierrak 27. zk., 2017ko udazkena INPAKTUKO INBERTSIOA

Edizioa: Bidezko Merkataritzako Estatu Koordinakundea ( Idazleak: Gonzalo Donaire. Itzulpena: L. M.

Prentsarako txostena. Guggenheim Bilbao Museoak 2017ko urriaren 6an aurkeztuko du. Anni Albers: ikusmena ukitu

86. INFORMAZIO BULETINA. 2014ko Otsaila

Enpresa ekonomia: antolakuntza eta zuzendaritza Iñaki Heras Saizarbitoria Enpresen Antolakuntza Saila UPV/EHU

JUSTIZIA, EGIA, ERREPARAZIOA

Ikerketak. Investigaciones. Giza Eskubideak nazioarteko finantzaeta merkataritza-erakundeetan txertatzen: lorpenak eta aukerak

D32. Moldatzearen eta eraldatzearen artean: berrikuntza sindikalaren bi logikak MELISA R. SERRANO

IKASTAROA. Shingo Sato. Berreraikitze transformazionala (1. maila)

ko martiaren 4a hamabostekaria

Kartel politiko sobietarra: propaganda eredu baten azterketa eskripto-ikonikoa

eko urri bigarrenaren 1a hamabostekaria

Arratia aldeko kanta eta bertso zaharrak argitara

LILIANA PORTER ELKARRIZKETAK ETA DESOBEDITZEAK DIÁLOGOS Y DESOBEDIENCIAS DIALOGUES AND DISOBEDIENCES DIALOGUES ET DÉSOBÉISSANCES

Oinarrizko gaitasunak

IKTak CURRICULUM-ean INTEGRATZEKO PLANA

ASTE SANTUA SEMANA SANTA EASTER PÂQUES PASQUA

PRESSPLAY mikrojaialdia! [Ermua] 2. edizioa.

LASAI CONTEMPORARY ART

DUVAHE NIOGE BARKCLOTHS BY CHIEF ÖMIE ARTISTS OF PNG

5 / 5. Powered by TCPDF (

TACTICAL COMMUNICATIONS HELMET (TCH)

Trousse de Core French Learning Resources Centre Les vêtements / Clothing

A V A T A R O L E B Y F M

UFS,,,Explorer,,,is,,,a,,,useful,,,,.,,,Supports,,,Apple,,,Mac,,,OS-style,,,hard,,,disk,,,partitioning;,,,.Downl 3 / 5

FROM THE START, DOMINO DEFINED AN AUDIENCE, A DESIGN AESTHETIC, A CREATIVE MOVEMENT. TODAY, DOMINO BRINGS CONTENT, COMMUNITY

K²LISS WHY K2LISS? So, K2LISS means THE SOLUTION TO GET SMOOTH HAIR, making it straighter and extremely radiant.

The Three Ecologies Felix Guattari

5 / 5. Powered by TCPDF (

Pontius Carle. a d a m. e: 24 CORK STREET London W1S 3NJ t:

Pop Up Gift Card Boxes

Steven Le Priol. Hantises. Exposition du 8 janvier au 26 février 2011

The Trolley song Music by Ralph BLANE Lyrics by Hugh MARTIN q. Ï ú. ú î. 1."Clang, clang, clang," went the trol ley. "Ding, ding,

Pop Up Gift Card Boxes

DOWNLOAD OR READ : SO MANY BOOTS SO LITTLE TIME PDF EBOOK EPUB MOBI

The Ralph Harari Collection Of Finger Rings By John Boardman

Products Covered by DOP Certificate No: 20 EN Class ( See table below ) Revision Date:

RELAX & UNWIND. A sanctuary of well-being, energy and serenity

Art Lesson Tomie depaola. Written and illustrated by. NewYork. G. P Putnam's Sons

SECRET ACCORD GENERAL SUR LES TARIFS DOUANIERS ARTICLE XXVIII:5 NEGOTIATIONS. Schedule I - Commonwealth of Australia. Addendum

POOL SUPERIOR LUXURY SINGLE R 7690 R 8490 R 8890 PER PERSON SHARING R 7025 R 7540 R 7805

INCENSE SYSTEM KOREA. The Best Eco Environment Company


Act 1: Does Roast Beef mean I m ready to settle down?

S E R V I C E S M E N U

je changes to j when the verb begins with a vowel or a vowel sound

museum members PRIZE DRAW FOR 25 DOUBLE INVITATIONS TO THE VERNISSAGE OF WINDOWS ON THE CITY: THE SCHOOL OF PARIS,

Viking: Drakter Klær (Norwegian Edition) By Ms Nille Glæsel

COLECCIÓN PRIMAVERA/VERANO 2018 SPRING/SUMMER COLLECTION 2018

Sterling Silver Charms From 79

Impacts of Multi-Fiber Arrangement Removal on Textile & Cotton Trade

Irises: Vincent Van Gogh In The Garden (Getty Museum Studies On Art) By Jennifer Helvey

Canadian Diamond. Canadian Origin.

Streetstyle. By Ted Polhemus READ ONLINE

Natural Goat Milk Skincare

PRICELIST STANDARDSORTIMENT. General terms and conditions of sale and delivery. Freight costs follow current rates of used forwarding agent

Interface: PoweredPNR

BALI MAGAZINE CANALETTO MAGAZINE MAGAZINE. 12 page collection MAGAZINE. 66 page. 20 page. model. model CANARIE. collection. collection.

1a 10p. 2a 11p. 4a 1a Donna Salyers' Fabulous Faux Furs. 6a 3a. 7a 4a. 8a 5a White Sale As Seen On Tv Simmons Beautysleep. 9a 6a. 10a 7a.

Maintain dignity with. Medline s clothing protectors. adult clothing protectors

COUNSELLING INFORMATION. 1: TAPER HAIRCUT FULL SERVICE 30 Points. 2: PERMANENT WAVING FULL SERVICE 30 Points

Salon Apprentice Manual

The New Munsell Student Color Set (2nd Edition) By Jim Long, Joy Turner Luke

Frozen Yoghurt By Mathilde Lorenzi READ ONLINE

Immigration Studying. Studying - University. Je voudrais m'inscrire à l'université. Stating that you want to enroll

UNIQUE PROCESS OF INSERTION OF GOLD LEAF INTO RESIN UNIQUE AND SIGNED 100% HANDMADE IN AUSTRALIA

Module 8: Les Métiers

For reservations contact the Spa on deck 6, phone Make sure to arrive 10 minutes before your scheduled treatment. Vikingline.

200 mm annual rainfall line and the distribution of barley and wheat in the Near East, with some Epipalaeolithic and Proto-Neolithic settlements.

SPORTS TOURNAMENT. Uniform Catalogue

Chilton 2014 Labor Guide CD-ROM (Domestic & Import) By Chilton READ ONLINE

Glamour, Greed & Glory - Dynasty By Judith A. Moose

PERSONALIZATION INSPIRATIONS

Set In Stone: The Life & Death Of Medusa (Volume 1) By R.C. Berry, Hi-Rise Visions READ ONLINE

Harr Gam oa Jr. s Portrait eries xpands the Meaning of Chicano

Brooke shields and gary gross

A BOUT INNOVA R UBBER Innova Rubber Co., Ltd. was founded with the main office in Taiwan since Focusing on innovation, customer satisfaction, an

Last Supper, Bjoern Thomas, 200x100cm (framed 220x120), Diasec, Edition 6+2, Price: 15'000 CHF

CUBIC ZIRCONIA & GEMS

exhale s thoughtful menu of spa therapies expertly pairs both ancient and modern spa practices for results-oriented outcomes.

F A L L W I N T E R 17/18

United States Patent (19) 11 Patent Number: 4,526,488 Krull 45) Date of Patent: Jul. 2, 1985

Watercourse Way. Bath House Spa

Learning French: Lost in Translation 5 common mistakes from students

Little Book of LOOKS FOR LIFE PM 1118 Buzz Kit Little Book of Looks indd 1

~he Ntiisance. SENIOR NLJMBE~ THE SENIOR CLASS OF THE MARTINSVILLE HIGH,SCHOOL. Martlnsvll/e, Indiana, May 25, /909

Transcription:

BIZITZA PINTZELADATAN Elene Etxaniz Agirre Bergara Eta hi, zer izango haiz handia haizenean, Kattalin? Neskatoak harridura aurpegiarekin begiratu dio amonari. Zer izango naiz, ba, amona? Margolaria! Margolaria? Eta zergatik margolaria? Txikiak ez du ulertzen nola galde diezaiokeen halakorik. Hain iruditzen zaio begi bistakoa... Mundu honetan inork sekula margotu ez dituenak margotzeko izan nahi dut margolaria! Kontxo... eta zer margotuko dun? Uf! Gauza asko amona! Itsasoa eta olatuak eta zerua eta lainoak eta mendiak eta loreak eta... Maitea, baina, horiek guztiak dagoeneko margotu ditizten. Neska txikiak bi aldeetara begiratu du, inor zelatan ote dagoen begiratzeko. Orduan, amonaren belarrira gerturatu eta xuxurlaka hitz egin dio, sekretu potolo bat kontatzear egongo balitz bezala, begi ameslariak zabal-zabal eta dizdizka: 59

Nik ez ditut, ordea, aipatutakoak bere horretan margotuko. Nik kresalaren usaina margotuko dut, olatuen eztabaida itsasertzeko haitzekin, eguzkiaren beroa, haizearen dantza pagoen orbel horituekin, lainoen goxotasuna, loreen arnasa... Ulertzen orain, amona, zergatik izan nahi dudan margolaria? * * * Haize epelak bihotzeko mina eragiten dio. Ez daki zergatik, baina horrela izan da betidanik. Udazkeneko arratsetan zoriontsu izateari uzten diola sentitzen du batzuetan. Une batetik bestera. Bere azaleko zelulek hego haizearen zantzurik txikiena sentitzen duten momentuan, bihotzaren erritmoa azkartzen zaio eta min egiten dio. Triste jartzen da hego haizedun egunetan. Halere, horiek dira bere egunik gustukoenak. Beti egoten da hego haizedun egunen esperoan. Tristurarekin batera bizipoza ekarriko balio bezala. Zer nolako paradoxa, ezta? Ez dakit zergatik den, baina horrela izan da txikia zenetik. 26h eta 20min bsterk z zu brriz kustko! Prsta zytz itzlerark, indrbrritut ntor ta! (L) Liher. Asaldatu egin da bilera erdian mutil lagunaren mezua jaso duenean. Gorritu, tomateak bezala. Nagusiaren begirada zorrotzak azal eta haragi zeharkatu dizkiola iruditu zaio, garunera heldu arte, eta pentsamendua ostu. Inoren gogoetak irakurtzeko gai ote da? Eta momentu honetan bere irudimenaz jabetu diren 60

lizunkerien berri izango balu? Tontotu egin haiz edo zer, Eider? esan dio bere buruari nola irakurriko ditin, ba, horrek, ingurukoon pentsamenduak? Sorgin samarra badun izan, baina horrenbeste.... Berriz lur hartu duenerako, nagusia bezeroak agurtzen ari dela konturatu da. Thank you for coming. I do hope we ll be able to make an arrangement!. Nagusiak amaiera eman dio bilerari. Denei eskua eman, aldenik aldeneko irribarrea aurpegian, eta bere bulegora itzuli da Eider. Aulkian eroso eseri eta mugikorra atera du berriz txaketako poltsikotik. 26h eta 20 min bsterk z zu brriz kustko! Prsta zytz itzlerark, indrbrritut ntor ta! (L) Liher. Prestatzeko esaten dio, indarrez gainezka datorrela. Egonezina sartu zaio gorputzean. Sekula baino lehenago atera da lantokitik. Egunero lez, Amaiarekin egin ditu autobus geltokirainoko 500 metro eskasak. Eta distantzia motz horretan isildu ere ez da egin laguna. Berak Kubara joan nahi omen du eztei bidaian, Markelek, aldiz, Kenyara. Eiderrek entzuten ditu Amaiaren hitzak, baina bere burua beste nonbait dago. Izozki bat nahi duela pentsatu du, trufazkoa. Aurreko hortzek kosk egitean hotzikara sentitu nahi du. Udara atzean geratu den arren, badaki izozki dendak zabalik aurkituko dituela. Etxera heldu, takoi zikin horiek kendu eta hankak ur gazitan beratzen jarriko ditu, telebista ikusi bitartean. Oinazpiak xixku eginda dauzka. Zubia zeharkatzen ari direla, ordea, zerbaitek geldiarazi egin du. Zer da, Eider? 61

Ez al duzu entzuten? Entzun, zer? Nondik datoz, baina, soinuok? Eta ez soinuak bakarrik, beroa ere sentitu du eta hotzikara... Segi aurrera, Amaia. Bihar egongo gara. Lagunari ezer esateko aukerarik eman gabe, bidea gurutzatu du lasterketa. Autoek bozina jo diote. Baina, berak ez du ezer entzun. Itsu-itsuan notei jarraika doa, sentipen horien sorburuaren bila. Kursaal parera iritsi denean, gelditu egin da. Erakusketen aretoaren aurrean ez atzera ez aurrera geratu da. Kartel erraldoiari begira. Bizitza pintzeladatan izenburupean, melodia eta sentipenez betetako 50 margolan Kattalin Etxenikeren eskutik. Bihotz taupadak bizitu egin zaizkio. Larritasuna sentitu du, beroa oin puntetatik bururaino. Kattalin Etxenike, Kattalin Etxenike... hitzok oihartzun egiten diote buru barruan. Takoiak kendu, eskuetan hartu eta korrika abiatu da autobus geltokirantz. Ihes egin nahi du handik. Urruti. Hego haizeak aurpegia nola laztantzen dion igarri du, ile luzea airean dantzan. Izozki denda albotik pasatu da. Dagoeneko ez da izozkiaz gogoratzen. Atarira iritsi denean, eskua sartu du poltsa handian. Gorroto ditu patata zakuak diruditen poltsak. Ez dago bila ari zarena aurkitzeko modurik! Eta badaki zenbat eta handiagoa izan poltsa, orduan eta alferreko gauza gehiago sartzen dituela bertan. Halere, horietako batekin atera da gaurkoan ere. Eta majo damutu da. Non sartu dira giltzak? Urduritasuna areagotzen doakio. Espaloi gainean 62

poltsa irauli eta barrukoa hustu du. Lurrera erori diren gauzen artean ez dira giltzak inondik inora ageri. Poltsaren kanpoko kremailera ireki du orduan. Eta hor non dauden giltzak, mugikorraren ondoan. Madarikazioka hasi nahiko luke. Horren ordez, traste guztiak berriz poltsan sartu eta giltzarekin atariko atea ireki du. Igogailuari hitz egin dio. Baina, gaurkoan ez du, beti egin ohi duen bezala, 3. pisura eramango duen botoia sakatu. 5. solairua aukeratu du. Ganbarara joango da zuzenean. Sekula baino luzeagoa egin zaio igogailuko igoera. Azkenean, iritsi da 9. atera hurbildu, giltza sarrailan sartu eta ganbaran barneratu da. A ze kuxidadea! Igande euri - tsuetako eginbeharren artean aurkitzen da ganbara atontzea ere. Ez du gogorik izaten, eta hor jarrai tzen du, hautsez beteta. Gelaren izkinan, mudan tza egin zueneko kaxa mordoa dago oraindik zabaldu ere egin gabe. Haiek albo batera utzi ditu Eiderrek. Armairu handira joan da zuzenzuzenean. Ederki daki zeren bila dabilen. Traste zahar mordoa atera du armairutik, eta azkenean, aurkitu du. Lurrean eseri da, lila koloreko kaxa txikia altzoan hartuta. Astiro-astiro kendu dio tapa. Eta usain ezaguna aditu izana iruditu zaio, masusta usaina. Horrenbeste denboran gordeta egon den aroma. Pultsera bat atera du barrutik. Narruzkoa da, eskuz egina. Kattalinek oparitu zion, hain egun berezia izan zen hartan. Pultsera esku ahurrean estutu, begiak itxi eta sakon hartu du arnasa. 63

Ederki oroitzen da egun hartaz. Bere urtebete - tze eguna zen. 19 egingo zituen. Inoiz ospatuko zuen urtebetetze egunik tristeena izango zela zirudien goiz hartan. Etxetik kanpo ospatzen zuen lehenengo aldia zen. Familiarengandik urrun. Eta hori gutxi balitz, gaixo zegoen. Sekulako sukarra. Izerdi patsetan egun osoa, eta hotzak. Negar egingo zuen indarrik izan balu. Baina ez zeukan. Indarge zegoen. Gau osoa eztulka eman zuen. Ezingo zen klasera joan. Iratzargailuak jo zuen, goizero bezala, baina itzali eta buelta erdi ematera zihoan norbaitek atea jo zuenean. Sar naiteke? Kattalinen ahots alaia. Aurrera Eiderren ahotsa, ostera, apenas en - tzun zitekeen. ZORIONAK, txiki! Eiderren ohe ertzean eseri zen. Aurpegiera aldatu zitzaion lagunaren zurbiltasuna ikustean. Ondo al zaude, Eider? Bai. Eskerrik asko! Seguru? Bai, bai, benetan. Katarro bat besterik ez da! Ondo da. Begira zer daukadan zuretzat... Bizkarrean ezkutatua zeukan eskua urreratu zion lagunari. Bertan, erregalo paper ximurrean ezkutatuta, narruzko pultsera bat aurkitu zuen. Neuk egin nuen lehengo egunean, eskulanetako tailerrean. Sekulako narru usaina zeukan, eta zuri horrenbeste gustatzen zaizun masusta lurrindun kolonia bota diot. Ilusio itzela egin zion. 64

Eskerrik asko. Izugarri gustatzen zait. Ez da ezer. Ekarri hona eskumuturra. Poliki-poliki mantapetik atera zuen eskumutur mehea eta Kattalinen magalean pausatu zuen. Ea ba... zela halako korapilo bat egin zion. Eider, dardarka ari zara. Hotz handia daukat. Kattalinek ezin zuen sinetsi entzuten zuena. Lagunaren ohera begiratu zuen. Neguko pijama soinean, bi manta eta franelazko izarak. Nola izango zuen, ba, hotzik? Zu ez zaude ondo. Pasako zait. Zu segi klasera, berandutzen ari zaizu eta! Gero hobetuxeago baldin banago, ospatuko dugu beste pisukideekin batera. Bazkari ederra prestatuko dizuet. Tira, orain, alde! Baina, bere harridurarako, Kattalinek berokia erantzi, zapatak ohe azpian sartu, prakak kendu eta barruko kamisetan, izarapean sartu zen, Eiderren alboan. Lagunak ustekabean harrapatu zuen. Baina, ez zen kexatu. Izerditan zeukan kopeta. Kattalinek kontu handiz kendu zizkion aurpegira etorritako ileak, eta musu eman zion kopetan. Ez ezazu hori egin, Katta. Zoaz. Zeu gaixotuko zara bestela. Baina lagunak ez zion jaramonik egin. Beste muxu bat eman zion, eta belarrira xuxurlaka hitz egin zion. Zuk zainduko banauzu, ez dit axola gaixotzeak. Eta jarraian, bere ezpainak Eiderren ezpainen gainean pausatu zituen, doi-doi. Bietako inork ez 65

zekien gertatu zena azaltzen. Inpultso bat izan zen, bihozkada bat. Gustatu egin zitzaien. Eztia izan zen. Goxoa. Umela. Biek sekula jaso zuten muxurik goxoena. Nahastu samar zeuden bi neska gazteak. Kattalinek gerritik estu heldu zion Eiderri, haren burua bere bularraren aurka estutuz. Ea berotan sartzen laguntzen dizudan... Barre egin zuten bi neskek. Begiak itxi, eta nekearen nekez, loak hartu zuen Eider. Aspaldi da momentu hura memoriaren zokoren batean ondo gorde zuela. Baina, berriz gogoratzeak negargura ekarri dio. Oraindik senti ditzake Kattalinen ezpain umelak bereen gainean. Masusta usaindun muxua. Izen hori jarri zion laztan hari. Dagoeneko berandu da, ordea. Eiderrek berreraiki du bere bizitza, Kattalin gabe Bizitza ia perfektua. Maite duen mutila, amestutako etxea eta soldata bikaineko lanpostua. Zergatik azaldu behar zuen orain? 7 urteren ostean, zergatik agertu da berriz, egonkorra zirudien bizitza kolokan jartzeko? Ez. Ez da erakusketa horretara joango. Ondo dago dagoen bezala. Zertarako aldrebestu gauzak? Baina, barruan zerbaitek joateko esaten dio. Eiderren buruak garbi dauka, bihotzak, ordea, agindutakoa bete ote duen jakin nahi du. Ea hitz hutsak izan ziren, sekula idatzi gabeko gutunenak bezala, edo benetakoak, masusta usaindu muxua bezala. Elkar agurtu zutenean egindako promesak gogoratu ditu. Eta horrek are zulo handiagoa egin dio bihotzean. Ez. Ez da joango. Kaxa lila etxera jaitsi edo berriz armairuan sartu duda egin ostean, 66

zegoen lekuan ezkutatu du oroitzapenen bilduma, traste zahar pilaren azpian, eta ganbarako atea itxi du. Ez da konturatu oraindik ortutsik jarraitzen duela. Hankazpiak belztuta dauzka zeharo. Dutxa bero-beroa hartu eta afaldu gabe ohe handian sartu da. Lo egin nahi du, eguna lehenbailehen buka dadin. Hotza dago ohea. Izugarri sumatzen du Liherren hutsunea. Goizean goiz esnatu da. Egunero egin ohi duen legez, tostadak prestatu bitartean dutxa hotz azkarra hartu du, kafesnea gertatu eta patxadan gosaldu du, irratiak munduko gertaeren berri eman bitartean. Atzokoa gertatu ez balitz bezala jokatuko duela erabaki du. Aurrera jarraitu. Kattalin iragana zen, eta Liher etorkizuna. Gaur iritsiko da, gainera. Indarberrituta. Berandutu egin zaio. Korrika eta presaka jantzi da. Atzoko takoitzar haiek berriz ere. Ez. Gaurkoan ez. Kalera soineko bolantedunarekin aterako dela erabaki du. Eta sandalietan. Minigona estua eta takoiak armairuan utzita. Atea itxi eta giltzaz bi buelta eman dizkio. Badaezpada. Kalera atereaz bat, hego haize ufada batek lurreko zikinak astindu ditu, zuzenean bere gorputzaren kontra. Zerbait sartu zaio begian. Atariko kristalean begiratu du ea ateratzea lortzen duen. Ezer ez. Urrunean autobusa begitandu du, eta korrika atera da. Goizeroko kontua. Arrazoi batengatik ez bada bestearengatik, beti korrika iristen da autobusa hartzera. Juxtu-juxtuan. Horrela, gusturago esertzen omen da jarlekuan. 67

Udan, batzuetan, bizikletan joaten da lantokira. Izugarri gustatzen zaio Donostiako kaleetan bere paseoko bizikleta beltzarekin galtzea. Zesto txikian sartzen du eskuko poltsa, eta itsasertzetik buelta bat eman ondoren, lantokira bidea egiten du. Irailetik aurrera, ordea, eguraldia ezegonkor samarra bilakatzen denez, autobusa hartzen du. 10 minutu egiten ditu etxetik lantokira. Noizbehinka pentsatzen du ez ote litzatekeen hobe oinez joatea, izan ere, bidean egoten den auto eta semaforo pilarekin, denbora mordoa galtzen du itxaroten. Baina takoi handi haiekin ibiltzea neketsuegia iruditzen zaio. Ozta-ozta moldatzen da bizikletan ere. Goiza oso astiro joan zaio. Ordulariari behin eta berriz begiratu dio, sarritxoegi agian. Ez du ikusten noiz iritsiko den handik irten eta Liherrekin elkartuko den momentua. Etxera joan, bazkaldu, beste dutxa bat hartu eta mutilari itxarongo dio daukan barruko arroparik sexyenekin. Indarberrituta datorrela esan zion. Eta koloreak gorritu zaizkio berriz ere. Masail-gorri salatzaileok... Ez dauka erremediorik. Azkenean, bulegoko erlojuaren orratz txikia heldu da hiru zenbakira. Ziztu bizian atera dira bi lagunak. Ez zara gose? galdetu dio Amaiak. Bai, nire tripak kurrixkaka ari dira. Zer jango zenuke orain gustura? Ez dakit... Baina, segituan jakin du zer nahi duen. Eta orduantxe konturatu da baietz, itzuliko dela erakusketara. 68

Izozkia erosiko dut, postrerako. Hori da. Trufazkoa, beti bezala, ezta? Ez. Esnegain eta intxaurrezkoa hartuko dut gaurkoan. Kontxo. Eta zer dela eta aldaketa hau? Urteak dira probatu ez dudala. Zapore berezia dauka niretzat. A, bai? Irribarre bihurria erakutsi dio Amaiak. Auskalo zer otu zaion! Badaki errealitatetik urrun dabilela, oso urrun ere, baina lagunari jokoa jarraitzea erabaki du Eiderrek, eta barre egin du. Zubiaren erdialdera iritsi direnean, atzo bezalaxe, hitza ahoan duela utzi du laguna. Korrika zeharkatu du bidea eta eskuaz agur egin dio Amaiari. Atzoko kartel beraren aurrean geratu da. Kattalin Etxenike. Berriz irakurri du. Beldur pixka bat ematen dio barruan aurki dezakeenak. Arnasa sakon hartu, ausardiaz bete eta barrura sartu da. Pasillo estuan aurrera egin du, harik eta lehenengo koadroaren aurrean gelditu den arte. Orduan, sentipen bitxi batek hartu du preso. Ezaguna egiten zaio ikusten duena. Baita atzetik aztertu dituen beste koadroak ere. Ezagunak koloreak, figurak. Lekuak. Ezagunak emititzen dituzten melodiak, haien musika, haien sinfonia. Hura guztia aurrez ezagutuko balu bezala. Kattalinek kontatu zion bezalakoa da guztia. Hark orain zazpi urte irudimenean zeukan proiektua berdin-berdin islatu du mihisean. Nostalgia apur bat sentitu du Eiderrek. Lortu du, azkenean, amonari egindako 69

promesa betetzea. Harro egongo litzateke bere bilobarekin. Poztu egin da Kattalinengatik. Pasilloaren amaierara iritsi denean, sala izugarri handi baten erdian aurkitu du bere burua. Pareta guztiak zuriak dira. Elurra bera adinako zuriak. Eta erdiko partean, koadro erraldoi bezain koloretsu bat zintzilik. Koadroari begira-begira geratu da, bihotza ziztu bizian. Ezin du sinetsi ikusten duena. Ez zuen espero. Leku hura... * * * Zertan pentsatzen ari zara? galdetu zion Eiderrek begiak urrunean galduta zeuzkan lagunari. Etorkizunean. Etorkizunean? Bai. Eta iraganean. Amonarekin oroitzen ari nintzen. Ah... Bai. Behin, txikia nintzela, handitan zer izan nahiko nukeen galdetu zidan. Eta nik, inolako dudarik gabe, Margolaria! erantzun nion. Zergatia galdetu zidan, eta nik neure azalpena eman nion. Txunditurik geratu zen amona. Sekula ez nion egun hartakoa bezain irribarre ederrik ikusi. Nire ametsa beteko nuela agindu arazi zidan. Gogor saiatuko nintzela. Beragatik egiteko eskatu zidan. Eta hemen, pagope honetan, margotuko nituela agindutako guztiek bat egiten dute: 70

itsasoa gure oinen azpian, olatuak labarretako hai - tzekin eztabaidan, kresal usaina, eguzkiaren beroa, haizea pagoen orbel horituekin dantzan, lainoen goxotasuna, loreen arnasa... Ulertzen? Hau da lekua. Eta zu nire ondoan egonda, ara perfektuagoa da dena. Muxu eman zion, luze eta pausatu. Ba, promesa bete behar duzu, Katta. Amona - gatik esan zion Eiderrk kopetan beste muxu bat emanez. Bai. Egingo dut. Zu ere marraztuko zaitut, hemen, gure txokoan. Dedikazio handia eskaini beharko diot. Baina, honekin amaitutakoan, zin degizut zuretzako izango nauzula, oso osorik. Zin egiten didazu? Bai. Eta zeuk nahi duzun lekura joango gara bizitzera. Zoriontsu izango gara, baietz? Noski, Katta. Estu besarkatu zuten elkar, askatzeak beldurra emango balie bezala. Hego haizeak kilimak egiten zizkien oin biluzietan. Atsegina zen. Udazken usaina biriketan. * * * Eiderri malko batek ihes egin dio masailean behera. Elkarrekin igaroko zuten azken udazkena izan zen hura. Gero Kattalin kanpora joan zen. Unibertsitate espezializatu batera. Urrun. Baina, idatziko ziola agindu zion. Astero helduko zitzaiola gutunen bat. Eta bere ametsetako erakusketan, koadro garrantzitsuenaren atzean maitasun ohar 71

bat utziko ziola, beraien planak hasteko unea iri - tsia dela jakinarazteko. Horregatik joan da erakusketara Eider. Gutunen promesa hautsi zuen, baina bere barruak are garrantzitsuagoa zen promesa bete ote duen jakin nahi du. Berarekin gogoratu ote den denbora luze honetan. Eskumuturrarekin aurpegia umeldu dioten malkoak xukatu ondoren, inor ez dagoela ziurtatu eta koadroari buelta eman dio. Bai, paper zuri bat dago koadroaren ertz bateko egurrari itsatsirik. Askatu eta kontu handiz ireki du: Behin jan nuen neure hitza. Ez da berriz gertatuko. Maite zaitudalako. Katta. Papera berriz tolestu eta poltsan sartu du. Koadroari begiratu dio. Zenbat usain, kolore, sentipen... zenbat oroi - tzapen. Pago handira begiratu du. Eta orduantxe ikusi du. Enborrean zirriborratuta. Bi gazte ameslari bihotz baten barruan babestuta. Katta eta Eider. Betiko. Ziurrenik inor ez zen jabetu hitzok hor zeudenik. Baina, Eiderrek ikusi du. Ondo txiki eta disimulatuta egon arren, neska gazteak jakin du aurkitzen. Mugikorrak bibratu egin du. Mezu bat iritsi zaio. Etxn naiz dgoenko. Zre zpainkn jostatzk irrikn. Liher. Gorritu egin da berriz ere. 24 orduan hirugarren aldiz. Eta kulpa sentimenduak bere egin du lipar batez, era batean edo bestean Kattalin presente dagoelako. Bere esentzia, masusta usaina. Eta ez du erreakzionatzen jakin hogeita hamar bat segundoz. Norbaitek pinta dezala eskatzen dagoela dirudi. Kattalinek beharbada. Edo Liherrek bestela. Batek mihisean; besteak irudimenean. Eta 72

Eiderrek zalantzak dauzka, ito egiten dute dudek. Eta berak ez daki igerian. Bikote bat ikusi du koadroei begira, eskutik helduta. Mutila asper-asper eginda dago eta irteerarantz tira egiten dio neskari. Neska interesatuta dagoela dirudi, baina mutilaren kexuak distraitu egiten dute. Zerbait xuxurlatu dio mutilak belarrira, eta argitu egin da neskaren aurpegia, irribarre egin du. Bien irri bihurriak salatu ditu beraien planak. Plan lizunak, bien gustukoak. Eiderren gustukoak ere bai. Eta Liherrenak. Berarekin akordatu da bat-batean. Zain dauka, etxean. Barruko arropa sexyenarekin itxarongo ziola pentsatu du goizean. Eta berak han egotea desio du. Nahi du eta behar du. Eta orduantxe ikasi du gorputzaren eta bihotzaren hizkuntzak interpretatzen. Lengoaia bitxi horiek irakurtzen. Liher desio duela irakurri du. Desio bai, eta maite ere bai. Baina ez maitaleek elkar maite duten eran. Liher laguna du, eta ohekidea, eta punto. Eta bihotzak deiadar egiten dio, Kattalinen izena oihukatzen dio urrunetik. Geroz eta gertuago sentitzen duen urruntasun horretatik. Zazpi urtean Liherren ahots sendoak estali dizkion hitzak entzun ditu. Bihotzak hitz egin dio. Eiderrek hartu du hitza. Hartu du hitza, papera eta boligrafoa. Agendatik orri bat erauzi du eta istant batez zalantza egin ostean zera idatzi du: Neuk ere maite zaitudalako, Eider. Beretzako eskutitza aurkitu duen leku berdinean ipini du paper zatia. Azkeneko aldiz koadroaren lurrina usaindu 73

eta gibelean utzi du Kursaal. Kanpoan hego haizea sumatu du bere bolantedun soinekoa bortizki astintzen, eta kresalaren usaina erraietaraino sartu zaio. Kattalinen koadroan bezala. Izozki dendara zuzendu da, eta aurreko egunean erosi ez zuen izozkia erostera joan da. Eta bola bat beharrean bi ipiniko dizkiola erabaki du: Kaixo, lagun zaitzaket? Arratsalde on. Esnegain eta intxaurrezko bi boladun izozki bat, mesedez. 74