TWITTER. Handi eta neurtu zure eragin soziala

Similar documents
GNU LIZENTZIA PUBLIKO OROKORRA

Enpresa ekonomia: antolakuntza eta zuzendaritza Iñaki Heras Saizarbitoria Enpresen Antolakuntza Saila UPV/EHU

86. INFORMAZIO BULETINA. 2014ko Otsaila

IKASTAROA. Shingo Sato. Berreraikitze transformazionala (1. maila)

Telebista Interneten; Ahalerak eta ahaleginak

MgE dossierrak 27. zk., 2017ko udazkena INPAKTUKO INBERTSIOA

IKTak CURRICULUM-ean INTEGRATZEKO PLANA

Prentsarako txostena. Guggenheim Bilbao Museoak 2017ko urriaren 6an aurkeztuko du. Anni Albers: ikusmena ukitu

baten baitan eraikiak dira eta eragin zuzena dute gure gorputz eta bizitzen

azaroa 308. gure ikasle saiatua Hamaika trikimailu: Gaurgazte: Interesgunea: Telebista ariketak: Gazteak eta beren idoloak Ikastira José Ramón Fachado

Internetek haur eta gazteei eskaintzen dizkien aukerak eta arriskuak EUKids Online in Safer Internet Plus Programme ( )

Informazioaren utopia. Kazetaritza sozialagorako proposamenak

Oinarrizko gaitasunak

ZERTAN DATZA GAITASUN HANDIAK IZATEA?

Izaskun Zeberio «Inoiz baino baloratuago sentitu naiz»

Ikerketak. Investigaciones. Giza Eskubideak nazioarteko finantzaeta merkataritza-erakundeetan txertatzen: lorpenak eta aukerak

I NEVER SAID UMBRELLA ERAKUSKETA ARETOA / SALA DE EXPOSICIONES / EXHIBITION HALL AURKIBIDEA ÍNDICE INDEX

D32. Moldatzearen eta eraldatzearen artean: berrikuntza sindikalaren bi logikak MELISA R. SERRANO

JUSTIZIA, EGIA, ERREPARAZIOA

Oratoria hitzak aspaldiko bide galduetan utzitako urrats gazteetara itzultzen

JANIS JOPLIN, SUDUR GORRIAK ETA ARRAUTZA FRIJITUAK Lurdes Ondaro Mallea Munitibar

Edizioa: Bidezko Merkataritzako Estatu Koordinakundea ( Idazleak: Gonzalo Donaire. Itzulpena: L. M.

Hizpide. Ahozko irudiaren bilakaera Hurbilpen personal bat. Badakizu? Kanpoko begiek bikiak dituzte barruan. Ez dakit irisik edota

ARGIAK ILUNEAN (IPUIN-BILDUMA)

BIZITZA PINTZELADATAN Elene Etxaniz Agirre Bergara

ko martiaren 4a hamabostekaria

Kartel politiko sobietarra: propaganda eredu baten azterketa eskripto-ikonikoa

Arratia aldeko kanta eta bertso zaharrak argitara

eko urri bigarrenaren 1a hamabostekaria

PRESSPLAY mikrojaialdia! [Ermua] 2. edizioa.

LASAI CONTEMPORARY ART

18 February. Consumer PR HAN GAO

LILIANA PORTER ELKARRIZKETAK ETA DESOBEDITZEAK DIÁLOGOS Y DESOBEDIENCIAS DIALOGUES AND DISOBEDIENCES DIALOGUES ET DÉSOBÉISSANCES

WGSN 2016 CHEATSHEET

STYLOPEDIA. Team 4 Kiran Viswanathan Vanitha Venkatanarayanan Prasad Kodre Prathamesh Bhurke 5/13/2014

Let's talk about beards for the bearded brothers. What s hot with black men beards right now?

INFLUENCE OF FASHION BLOGGERS ON THE PURCHASE DECISIONS OF INDIAN INTERNET USERS-AN EXPLORATORY STUDY

Using Zapier with Adafruit IO

Maybelline New York Social Media Case Study

Best Practice of Social Media within the exhibition industry

TECHNOLOGY October 2016 PLATFORM OVERVIEW

January 18, 2014, Revised in April, in July and in October HairNati

emerges as the real with Anita Dongre at Lakme Fashion Week SR ADC ADC Fabric ADCAVA RET 8 ADC NUM0 58P RET ADC NUM0 58P RET

37,097. We Analyzed Design Requests. Here Are The Hottest Business Graphic Design Trends for 2018

J E W E L R Y N E W S N E T W O R K

ASTE SANTUA SEMANA SANTA EASTER PÂQUES PASQUA

ADVERTISING 30 JAN - 2 FEB

Wallet Technology. Information Presentation

Ballet Party With Jewelry (You're Invited To Mary-Kate & Ashley's...) By Jan Carr

hairdressers appointment client profile pdf Hairdressers Appointment Client Profile Logs Small Hairdressers Appointment Client Profile Logs Small

in a nutshell EUROPEANA FASHION disclosing European fashion heritage online Marco Rendina Europeana Fashion International Association

Home Security Begins at the Front Door

Ink My Heart (Luminescent Juliet) By Jean Haus, Nick Podehl READ ONLINE

Brand Story. Girl Talk began in 2002 when one high school girl identified a problem and decided to make a difference Brand Messaging.

Social Media Toolbox

Hi! I m Diane. I m a startup founder with deep experience in personalization and e-commerce whose formal training is in user research.

The SmartPhone Wallet: Understanding The Disruption Ahead By David W. Schropfer

Karen By Marie Killilea

My Pretty Ballerina: Saturday Is Ballet Day! By Karen Backstein

Alexander Gekko's WorldBuilders Competition. By Alexander Gekko

Becoming a Makeup Artist: Do You Have What It Takes?

THESE NUMBERS ARE FRAUD-FREE

Life Is a Red Carpet, Be Ready

Momster Blog Got a New Tablet? Make it Pretty with a Feminine Case

thread Ohio University s only online fashion publication media kit: spring 2013

1. Charging. 2. In-app Setup. 3. Physical Installation. 4. Features. 5. Troubleshooting. Home Security Begins at the Front Door.

O, The Oprah Magazine Cookbook By Hyperion

Electric Forest Announces Return to Rothbury And Debut of The EF Wish Machine Two Weekends, June and June 28-July 1, 2018

class descriptions retail for real success new retail classes to boost your business

Simply Silver, Simply Gold: Designs For Creating Precious Bead Jewelry By Nancy Alden READ ONLINE

Engstrom's Guide To Safaris In Kenya And Tanzania (Engstrom's Travel Experience Guides Series) By Barbie Engstrom

Ring Doorbell is 4.98 x 2.43 x 0.87 inches, x 6.17 x 2.21 cm.

Chapter 2 Relationships between Categorical Variables

BRAND TARGET CALENDAR PRODUCT RATES CONTACT INFO. The. Voice of Style, Everyone s In

Ecouterre RECOMMENDED FOR YOU: You Can Finally Buy Loomstate s Student-Designed Zero-Waste Anorak (But Hurry, Only 10 Were Made!)

Spun: Adventures in Textiles Programming Guide

Smartchic. ios mobile app case study. Shanelle Roberts June 2016

CUTE CIRCUIT. Fashion brand creator of Interactive Haute Couture and Ready to Wear

Web Design Case Studies

Discover the Closely Guarded Secrets Every Publicist Hopes Your NEVER Learn

FUTURA. Servicing the Fashion industry in Ireland for over 50 YEARS. part of their success in Ireland.

2015 FASHION IT GIRL SEARCH

Beauty For Normal Women. Beauty tips for women, cosmetics reviews and money saving coupons for popular beauty stores!

Hairstyles for Men. Men s hairstyles aren t like women s. Women s hair trends are short lived, often lasting no more

Graphic Design For Fashion By Jay Hess

UNIVERSITIES AGES 18+

Conair Pin Straight Wet Dry Flat Iron Reviews

10-12 September 2019 NEC Birmingham. Tuesday & Wednesday 9:00 18:00 Thursday 9:00-16:00. The UK s leading garden and outdoor living tradeshow.

Home Security Begins at the Front Door

Use of Micro Blogging Services in Mass Emergency Situations in Different Countries

With our special orders you can bring LIVE! lifestyle and quality to your gym, running club, and others.

Success By Design: The Essential Business Reference For Designers By David Sherwin (2012)

Proenza Schouler. PR proposal

Hair Style Manual READ ONLINE

Represent! Design Brief

a creative lifestyle newsletter from pink paislee

My Heart May Be Broken, But My Hair Still Looks Great (Domestic Equalizers) By Dixie Cash

Total Regrowth: Natural Hair Restoration For Men By Mr Eric G Marshall READ ONLINE

Field to Finish Working with AutoCAD Civil 3D

How to drape a saree MARCH RAMACHCHANDRAN Sulaxana

Transcription:

TWITTER. Handi eta neurtu zure eragin soziala

Ikastaroaren aurkibidea 1. Zer da Twitter eta nola funtzionatzen du?... 3 1.1 ZER DA TWITTER?... 3 1.2 NOLA FUNTZIONATZEN DU?... 3 2. Twitter. Gure negoziorako marketing-tresna... 5 2.1 ZERGATIK EGON TWITTERREN?... 5 2.2 NOLA OPTIMIZA DEZAKEGU ENPRESAKO PROFILA?... 5 2.2.1 Twitterren alta ematea... 6 2.2.2 Profil erakargarria sortu, bezero berriak erakarri ahal izateko... 7 2.2.3 Txio bat argitaratzea... 10 2.2.4 Zer egin daiteke txio batekin?... 11 2.2.5 Profil baten jarraitzaile izatea Twitterren... 11 2.2.6 Nola bila ditzakegu gure intereseko profilak?... 13 2.2.7 Zerrendak sortzea... 13 2.2.8 Twitterren saihestu beharreko akatsak... 16 3. Twitter kudeatzeko tresnak... 17 3.1 KUDEAKETA TRESNAK... 17 3.1.1 TweetDeck... 17 3.1.2 Hootsuite... 23 3.1.3 Buffer... 23 3.1.4 Twitterfeed... 24 3.2 MONITORIZAZIORAKO TRESNAK... 24 3.2.1 SocialMention... 24 3.2.2 Mention.net... 26 3.3 ANALISIRAKO TRESNAK... 27 3.3.1 FollowerWonk... 27 3.3.2. Tweriod... 28 3.3.3 TweetReach... 28 3.3.4 Klout... 30 3.3.5 Topsy... 30 3.3.6 Bit.ly... 31 3.3.7 Twitter aztertzeko beste aplikazio interesgarri batzuk... 31 2

Ikastaro honek Twitterren erabilera zabaldu nahi du, eta parte hartzaileei tresna hau ahalik eta gehien aprobetxatzeko estrategiak eskaini nahi dizkie. Izan ere, Interneten negozioaren irudia sendotzen eta marka bistaratzen eta eragin soziala izaten lagun dezake. 1. Zer da Twitter eta nola funtzionatzen du? 1.1 ZER DA TWITTER? Twitter mikroblogingeko tresna da, eta haren bidez, Interneten mezu laburrak argitara ditzakegu, gehienez 140 karakterekoak. Mezu horiei Txio deritze eta testua, irudiak, bideoak eta estekak izan ditzake. Txioa argitaratutakoan, gure profilean aterako da, kronologikoki ordenatuta, eta bisitatzen gaituen orok ikusi ahal izango du. Gainera, Twitterreko beste erabiltzaile batzuk gure jarraitzaile izan daitezke, egingo ditugun argitalpenak denbora errealean jaso nahi badituzte. Gure interesekoak diren profilen jarraitzaile ere izan gaitezke, hala, egingo dituzten argitalpenak ikusi ahal izango ditugu. 1.2 NOLA FUNTZIONATZEN DU? Twitter erabiltzen hasi aurretik, komeni da kontzeptu batzuk aipatzea: Txioa. Twitterren argitaratzen den mezua. Testua, irudiak, bideoak eta estekak izan ditzake. #. Hashtaga edo txioak antolatzeko erabiltzen den etiketa. Txioa identifikatzen duen hitza, # ikurra izaten du aurretik eta esteka bihurtzen da, hala, gai horri buruz argitaratutako txio guztiei jarraipena egitea errazten du. Trending Topic. Twitterren ezagunenak diren hashtagak dira. @. Erabiltzaile-izena edo Twitterreko profilaren identifikatzailea. Txio batean profil bat aipatzeko edo Twitterren hura bilatzeko erabiltzen da. Aurretik @ sinboloa duen 3

erabiltzaile-izena ere esteka bihurtzen da eta identifikatzen duen profilera birbideratuko gaitu zuzenean. Timeline-a. Txioen segida; jarraitzen ditugun profil guztiek argitaratutako txio guztiak agertzen dira bertan kronologikoki ordenatuta. Jarraitzen eta Jarraitzaileak. Twitterren interesekoak ditugun profilei jarrai diezaiekegu, eta ez da beharrezkoa haiek gure jarraitzaile izatea. Profil baten jarraitzaile izanez gero, gure Timelinean agertuko dira hark argitaratutako txio guztiak. Gauza bera gertatuko zaie gure jarraitzaile diren profilei ere. Mezu pribatua. Twitter bidez mezu pribatuak bidali eta, beraz, jaso ahal izango ditugu. Mezuaren hartzaile den profilaren jarraitzaile izatea edo hura gure jarraitzaile izatea beharrezkoa da. Bertxiotu. Gure profilean beste baten txioa partekatzea, gure jarraitzaile guztiek ikus dezaten. 4

2. Twitter. Gure negoziorako marketing-tresna 2.1 ZERGATIK EGON TWITTERREN? Twitter, behar bezala erabilita, tresna oso eraginkorra izan daiteke gure negoziorako; izan ere, aukera asko ematen digu: Gure sektorean zer ari den gertatzen ikus dezakegu. Sektoreko pertsona eta enpresen jarraitzaile izan gaitezke, eta hala, joerak eta aukerak identifikatu ahal izango ditugu. Networking. Interesa dugun pertsona eta enpresekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera eskaintzen digu, eta alderantziz, haiei gurekin. Gure enpresaren inguruan Twitterren egiten diren iruzkinak ezagutu eta monitorizatu ahal izango ditugu. Sektorean eragina izan dezakegu, informazioa edo iritziak zabaltzeko aukera izango baitugu. Gure produktuak sustatu eta webgune edo blogetara zirkulazioa bideratu ahal izango dugu. Bezeroari laguntza denbora errealean eman ahal izango diogu. 2.2 NOLA OPTIMIZA DEZAKEGU ENPRESAKO PROFILA? Jarraian, Twitterren enpresaren profil erakargarria sortzeko oinarrizko jarraibideak azalduko ditugu. Horri esker, eragin soziala sortzeko aukerak handituko zaizkigu eta horrek, era berean, bezero eta salmenta gehiago izatea ekar dezake. 5

2.2.1 Twitterren alta ematea Beharrezkoa da Twitterren profil bat izatea modu aktiboan parte hartu nahi badugu: txioak argitaratu, jarraitzaileak lortu, profil interesgarriak lortu eta haiek argitaratzen duten informazioa antolatu. Webgunera sartuko gara: www.twitter.com Izen osoa idatzi beharko dugu eta posta elektronikoa emango dugu (alta egiaztatzeko e-maila bat bidaliko digute). Pasahitza ere adierazi beharko dugu Twitterrek gure profilerako izen bat iradokiko digu, emandako datuetan oinarrituta. Aldatu edo beste bat jarri ahal izango dugu, dagoeneko beste norbaitek hartu ez baldin badu. Oso garrantzitsua da negozioa erraz identifikatuko duen profileko izena lortzeko. Esate baterako, paperezko txoritxoa izeneko paper-denda baten kasuan, @paperezkotxoritxoa erabiltzaile-izena izango litzateke egokiena. Dagoeneko beste norbaitek hartu baldin badu, hitzekin jolasean hasi beharko dugu, gure markarekin identifikatzeko erraza den eta eskuragarri dagoen izena lortu arte. Behin erregistratutakoan, emandako helbidera posta elektroniko bat bidaliko digute, eta horren bidez, Twitter kontua aktibatuko dugu. 1. Praktika Zure negoziorako edo marka pertsonalerako Twitter konturik ez baldin baduzu, sortu bat eta arreta berezia jarri aukeratuko duzun erabiltzaile-izenari. 6

2.2.2 Profil erakargarria sortu, bezero berriak erakarri ahal izateko Twitterrek profilaren itxura egokitzeko aukera eskaintzen digu. Komeni da kolore korporatiboak erabiltzea eta profilaren aurkezpena gure negozioaren helburuetara egokitzea. Erabiltzailearen goitibeherako menuan (horzdun gurpila), Ezarpenak aukera hautatuko dugu. Eskuineko marjinan menu bat agertuko zaigu, eta horren bidez, gure profileko konfigurazioko hainbat ataletara sartu ahal izango gara. Komeni da horietan gainbegiratua egitea eta gehien zein doiketa komeni zaigun begiratzea. Enpresa garenez, oso garrantzitsua da aurkezpen-txartel gisa baliagarri izango dugun profil egokia egiteko denbora hartzea. Arreta berezia jarriko diogu itxura bisualari, gure marka edo produktuarekin bat eginez, baita ezagutarazteko beharrezkoa den informazioari ere. 7

Ikus dezagun konfigurazioko zer ataletan jarri behar dugun arreta bereziki profil erakargarria lortzeko. Erabiltzailea. Funtsezko bi identifikatzailez osatuta dago: Benetako izena: Profileko argazkiaren azpian, enpresaren izen osoa adieraziko dugu. Hemen alda dezakegu: Ezarpenak/Profila/Izena Erabiltzaile-izena: aurretik @ ikurra duela Twitterren identifikatzeko erabiltzen dugun izengoitia. Alda daitezke jarraitzailerik eta informaziorik galdu gabe. Gogoratzeko erraza izan behar du eta enpresaren izenaren ahalik eta antzekoena. Hemen alda dezakegu: Ezarpenak/Kontua/Erabiltzaile izena Logoa. Gure profilaren goiburuan ageri den irudia da; argitaratuko ditugun txio bakoitzaren alboan ere agertuko da. Garrantzitsua da irudi horrek gu argi eta garbi identifikatzea, profil korporatiboa egiten ari baldin bagara, komeni da gure enpresaren logoa erabiltzea. Logoa hemendik igoko dugu: Ezarpenak/Profila/Argazkia: argazkia aldatu. Irudiaren neurriak: 73x73 Biografia. Benetako izenaren eta erabiltzaile-izenaren azpian. Osagai hauek ditu: Deskribapena: enpresaren inguruko informazio laburra, 160 karaktere. Komeni da gure negozioa identifikatuko duten hitz gakoak sartzea, errazago 8

topa gaitzaten. Garrantzitsua da, bestalde, enpresako beste sare sozialetako profiletara edo beste webgune batzuetara doazen estekak gehitzea. Ezarpenak/Profila/Bio Kokapena: gure negozioaren helbide fisikoa adieraziko dugu. Ezarpenak/Profila/Kokapena Webgunea: enpresaren webgune nagusiaren URLa, bloga edo landing page sartuko dugu. Ezarpenak/Profila/Webgunea Goiburua. Aurreko informazio hori (erabiltzailea, logoa eta biografia) biltzen duen koadroa hartzen duen irudia. 1252x626 neurriko irudia kargatzea gomendatzen da, eta igotzeko prozesuan berriz berdimentsionatzea. Fitxategiaren neurriak ez du 5 MB gaindituko. Irudi honetan informazio osagarria gehi dezakegu, produktuak, harremanetarako moduak eta abar. Edozein informazio goiko ertzetatik ahalik eta gertuen gehitzea komeni da, gainerako informazioaren gainean ager ez dadin eta diseinuak gainerako elementuen ildoa jarrai dezan. Ezarpenak/Profila/Goiburua Atzeko planoa. Pantailaren atzeko planoko irudia. Aukera hau oso interesgarria da Twitterreko profila are gehiago pertsonalizatzeko. Kontuan izan behar da irakurtzeko informazioa jarriz gero, ezkerrean jarri behar dela, erdiguneko blokeak ezkutatu egin baitezake bestela. Ezarpenak/Profila/Diseinua/Pertsonalizatu zurea 2. Praktika Konfiguratu zure negozioaren Twitterreko profila adierazitako jarraibideen arabera. Kontuan izan atal guztiak: erabiltzailea, logoa, bio, goiburua eta atzeko planoa. Gogoan izan nahi duzun guztietan aldatu ahal izango dituzula informaziorik galdu gabe. 9

2.2.3 Txio bat argitaratzea Gure profileko hasierako leihoan jarrita, goiko eskuineko marjinan, Txio berria idatzi testua duen koadro bat ikusiko dugu. Nahikoa da hor gehienez ere 140 karaktere izango dituen testua idaztea eta Txiokatu botoia sakatzea. Irudi bat eta gure kokapena gehitu ahal izango ditugu, baita webgune, bideo eta abarrerako estekak ere. Txio on bat sortzeko aholkuak. Sartu #Hashtag bat zure txioetan errazago bilatu ahal izateko. Aukeratu edukia laburtzeko egokiena den gako-hitza. Txioa Twitterreko profil batera bideratuta baldin badago, aipatu @erabiltzaileizena. Sartuko ditugun estekak 140 karaktereko mugaren barruan daude, beraz, URL helbideak laburtzeko tresnak erabili beharko ditugu. Twitterrek automatikoki laburtuko ditu estekak, baina badira URLak laburtzeko eta esklusibizatzeko aplikazioak ere, esaterako, bitly.com. Hemen duzue url helbideak laburtzeko tresnei buruzko informazio gehiago: Post Indexa 3. Praktika Argitaratu txio bat zure negozioaren Twitterreko profilean. Testu labur bat, gaia identifikatuko duen #hashtag bat eta baldin baduzu zure webgunera doan edo beste edozein eduki interesgarri duen esteka bat. Nahi baduzu, irudi bat edo zure kokapena ere sar dezakezu. 10

2.2.4 Zer egin daiteke txio batekin? Txioa argitaratutakoan, Twitterreko gainerako erabiltzaileek hainbat aukera izango dituzte: Bertxiotu. Gure txioa haien profilean partekatu. Txioan bertan Bertxiotu funtzioaren bidez egin daiteke, edo kopiatu eta txio normal baten modura argitaratuta, baina bertxioa dela eta nork egindakoa den adierazita (RT + @bertxiotutakotxioarenprofilekoizena + jatorrizko txioaren testua). Erantzun. Gure txioko erabiltzaile bati erreferentzia eginez gero, edo eragiten dion gairen bat argitaratuz gero, txioaren beraren Erantzun funtzioa erabiliz erantzun dezake. Gogokoa markatu. Funtzio honi esker, interesgarrienak diren txioak sailka ditzakegu. Gure intereseko informazioa duten txioetan geratzeko astirik ez baldin badugu, gogoko gisa sailka ditzakegu eta geroago Gogokoak erlaitzetik sartu haietara (Erabiltzailearen profila. Eskuineko marjina). 2.2.5 Profil baten jarraitzaile izatea Twitterren Twitterren profil baten jarraitzaile izanez gero, gure Timelinean haren txio guztiak jasoko ditugu. Garrantzitsua da hasi aurretik pentsatzea noren jarraitzaile izatea interesatzen zaigun. Negozio-profil baterako, garrantzitsua da erabiltzaile hauei jarraitzea: Kontsumitzaileak: haien interesak, kontsumitzen dituzten produktuak eta haien kexak ezagutzeko. Twitterren gaudela adierazteko eta gure jarraitzaile izatera animatzeko ere estrategia ona da. Lehiakideak: Twitterrekin zer lotura duten ikusteko eta erreferentzia gisa izateko. Haien txioei arreta jar diezaiekegu; zer eduki duten, zer hashtag erabiltzen dituzten, zer ekitalditara joaten diren eta zer esteka partekatzen dituzten. 11

Tokiko pertsonalitateak. Gure negozioarekin zerikusirik ez duten baina gure kontsumitzaileen artean ezagunak diren pertsonak edo profilak. Profil horien jarraitzaile izatea lagungarri izan daiteke gure bezeroekin konektatzeko, esaterako, haien txioak bertxiotuta. Lagunak eta ezagunak. Haiek dira, aipamenekin, bertxioekin edo erantzunekin, gure profilari dinamismoa ematen dioten lehenengoak. Gomendagarriena da interesgarriak iruditzen zaizkigun profil guztien jarraitzaile izatea, erabilgarriak ez baldin badira, beti izango dugu aukera jarraitzaile izateari uzteko. Jarraitzaile izateko, nahikoa da profilaren gainean klik egitea eta Jarraitu botoiaren gainean sakatzea. Jarraitzeari uzteko, prozesu bera egingo dugu, baina kasu honetan Jarraitzen botoiaren gainean klik egin beharko dugu. 12

2.2.6 Nola bila ditzakegu gure intereseko profilak? Hashtagak. Gure interesekoa den hashtag baten gainean klik eginda, hura duten txioen zerrenda bat aterako zaigu, eta ondorioz, haien egileak zein diren ikusi ahal izango dugu. Komeni da nor diren begiratzea eta jarraitzaile izan nahi dugun ala ez erabakitzea. Hashtag horiek zuzenean Twitterreko bilatzailean bila ditzakegu, gako hitza aurretik # sinboloa duela idatzita, edo bestela, hura duen txioaren bidez bila dezakegu. Zerrendak. Profil garrantzitsu bat topatu eta jarraitzaile egindakoan, hura zerrendaren batean dagoen ikus dezakegu eta harekin lotura duten beste profil batzuk ezagutu. Nola egingo dugu? Erabiltzailearen profilean jarrita, Zerrendak (goiko eskuin marjinan) atalera joango gara, eta jarraian, Honen kide sakatuko dugu. Sartuta dagoen zerrenden zerrenda ikusiko dugu, eta haien artean, sektore, gai eta abar bera duten profilak ikusiko ditugu. Iturri konbentzionalak. Web-orrialdeetan, emaileko sinaduretan eta abarretan, Twitterreko profiletarako erreferentziak topatuko ditugu. Nahikoa izango da Twitterreko bilaketa-koadroan erabiltzailea sartzea, aurretik @ ikurra ahaztu gabe. Beste batzuen tresnak. followerwonk tresna oso aurreratua da, noren jarraitzaile izan erabakitzen lagun diezaguke (Twitter erabiltzaile aurreratuentzat). Profil desberdineko jarraitzaile eta jarraitutakoak ezagutzeko aukera eskaintzen du eta informazio interesgarria eskaintzen du: garrantzi soziala, antzinatasuna, lokalizazioa Ikastaroaren azken zatian hitz egingo dugu horretaz. 4. Praktika Topatu zure negoziorako interesgarriak diren 6 profil eta egin haien jarraitzaile. Aurrez deskribatutako bideetako edozein erabili ahal izango duzu. Hashtagak, zerrendak, iturri konbentzionalak edo beste batzuen tresnak. Saiatu jarraituko dituzun 6 profilen artean kontsumitzaileak, lehiakideak, tokiko pertsona ezagunak eta lagun edo ezagunak sartzen. 2.2.7 Zerrendak sortzea 13

Interesgarriak iruditzen zaizkigun profil guztien jarraitzaile egin gaitezke. Asko izanez gero, hainbat zerrendatan sailka ditzakegu eta zerrenda bakoitzerako Timeline bat sortu. Zerrenda horiek publikoak edo pribatuak izan daitezke. Publikoak baldin badira, beste erabiltzaile batzuek ikusi ahal izango dituzte, beraz, guk ere ikusi ahal izango ditugu interesatzen zaizkigunak, eta horri esker, beste profil ugari ezagut ditzakegu. Zerrendaren beraren jarraitzaile ere egin gaitezke, zerrendako kide diren profil bakoitzaren jarraitzaile izan beharrik gabe. Hemendik sortu eta kudea ditzakegu gure zerrendak: Kontuak/Zerrendak Zerrenda bat sortzeko, Zerrenda sortu botoian sakatuko dugu. Leiho berri bat agertuko da. Zerrendaren izena eta deskribapen labur bat idatzi beharko dugu, eta publikoa edo pribatua izatea nahi dugun adierazi beharko dugu. Hurrengo urratsa gure Zerrendara profilak gehitzea izango da. Jarraitzen ditugun profilak nahiz jarraitzen ez ditugunak izan daitezke. Nahikoa da haien profilean jartzea eta, irudian ageri den moduan, Gehitu edo kendu zerrendetatik aukera sakatzea. Jarraian, zer zerrendatara gehitu adieraziko dugu eta hortik aurrera profil 14

horrek argitaratuko dituen txio guztiak ikusi ahal izango ditugu sartutako zerrendaren Timelinean sartzen garenean. Interesgarria da beste profil batzuen zerrenden jarraitzaile izatea ere. Ez dugu editatzeko gaitasunik izango eta egileak egindako edozein aldaketatara egokitu beharko dugu, baina hala ere ideia interesgarria da gure sektorean zer gertatzen den jakiteko. Nahikoa da beste profil batzuen zerrendetara sartzea eta haietan harpidetzea. 5. Praktika Sortu zerrenda publiko bat zure sektoreko profilak bertan sartzeko. Dagoeneko jarraitzaile zaren erabiltzaileen bi profil eta jarraitzaile ez zaren beste bi profil gehitu. Gainera, harpidetu jarraitzaile ez zaren profil baten jabetzakoa den eta zure negoziorako eduki interesgarria duen zerrenda batean. 15

2.2.8 Twitterren saihestu beharreko akatsak Twitter erabiltzaileen komunitatea denez, badira elkarreragiteko dinamika batzuk; gehienek betetzen dituzte eta komeni da jarraitzea. Komeni da akats hauek ez egiten saiatzea: Profil bakarraren jarraitzaile ere ez izatea. Horrek adierazten du ez dugula interesik Twitter komunitatean zer gertatzen den entzuteko eta horrek ez gaitu interesgarri egiten. Txiorik ez egitea. Aktiboak izan beharko dugu eta aldizkakotasunez egin beharko ditugu txioak. Egunean behin edo bi egunez behin izan ohi da gutxienekoa. Txioak programatzea. Argitalpena roboten bidez egiteak profilari zurruntasuna emango dio. Komeni da programatutako txioen argitalpenarekin batera bat-bateko txioak egitea, Twitterreko gure komunitatean egingo dugun entzute aktiboaren eraginez. Txioak nola programatu aurrerago ikusiko dugu. Automatizatutako mezu pribatuak. Mezu estandarrak aldizka bidaltzea oso inpertsonala izan daiteke, eta baliteke, gure jarraitzaileetako askok jarraitzaile izateari uztea. Spam txioak. Twitterren profilen bat aipatzen duten eta produkturen bat erostera bultzatzen duten txioak dira. Ez da gomendagarria gure produktuen publizitatea egitea aipamenen bidez. Profilean gure produktuen sustapenerako txioak soilik argitaratzea. 16

3. Twitter kudeatzeko tresnak Badakigu Twitterrek nola funtzionatzen duen, eta praktikatuz gero, erraza irudituko zaigu, baina komeni da tresna erabilgarriak eskura izatea, sare sozial honetan izango ditugun emaitzak ahalik eta gehien optimizatu ahal izateko. Twitterren gure profila kudeatzeko, monitorizatzeko eta aztertzeko tresna-zerrenda bat aurkezten dizuegu jarraian. Garrantzitsuenak iruditu zaizkigunak bildu ditugu, baina horrek ez du esan nahi horiek bakarrik daudenik, ezta guztientzat egokienak direnik ere. Onena probatzea eta egiaztatzea izango da. 3.1 KUDEAKETA TRESNAK Jarraian, kudeaketa sozialerako oso ezagunak diren lau tresna aurkezten dizkizuegu. Ikastaroaren helburua kontuan hartuta garrantzitsuena iruditu zaigunean, TweetDeck-en, arreta gehiago jarrita. Pentsatzen dut, eskaintzen dizkigun funtzionalitate guztiak egiaztatu ondoren, Twitter kudeatzeko beste tresna bat zergatik erabili behar ote dugun galdetzen diozuela zuen buruari. Hain zuzen ere, esfortzuak optimizatzeko. Hemen aurkeztutako tresnei esker aldi berean hainbat profilekin lan egin ahal izango dugu, txioak ondoen datorkigun moduan antolatu, haien argitalpena programatu eta abar. Leiho bakar batetik ikusi ahal izango dugu Twitterren zer gertatzen den eta horren arabera jokatu. 3.1.1 TweetDeck Twitterren tresna ofiziala, monitorizatzeko balio duena. Doakoa da eta Twitterreko hainbat kontu gehitzeko aukera eskaintzen du, leku bakar batetik administratzeko. Ezinbestekoa da profil bat baino gehiago kudeatzen baditugu eta sare sozialetako gure presentzia Twitterren oinarrituta baldin badago. tweetdeck.twitter.com Funtzionaltasun nagusiak: 17

Twitterreko hainbat kontu aldi berean kudeatzea. Twitterreko hainbat kontutako zerrendak, aipamenak, elkarrizketak, jarraitzaileak, zuzeneko mezuak eta abar aldi berean monitorizatzea. Txioen argitalpena programatzea. Twitterren gutaz edo interesatzen zaigun gaiaz zer esaten den jakiteko alertak sortzea. Nola erabili TweetDeck? Lehenik eta behin, alta eman beharko dugu, eta Twitterreko gure kontuak TweetDeckera elkartu. Kontu berriak gehitzeko, Settings funtziora joango gara, eskuineko marjinako tresna-barran (horzdun gurpila). Settings/Acounts/Add Twitter Acount. Itxura hau izango du hasieran gure tresnak. TweetDeck pertsonalizatu Settings erlaitzean tresna konfiguratzeko aukera izango dugu. Ikus dezagun zein diren konfigurazioko arlo gomendagarrienak: 18

General. Stram Tweets in realtime. Jarraitzaile garen profiletan argitaratzen ari diren txio guztiak denbora errealean ikusteko aukeratuko dugu. Show notifications on startup. Aipamen bat, bertxio bat eta abar gertatzen den bakoitzean jakinarazpena jasotzeko aukeratuko dugu. Tresnaren diseinua. Zutabeen kolorea aukera dezakegu THEME aukeran; zabalera, COLUMNS aukeran, eta letraren neurria, FONT SIZE aukeran. Accounts. Gehituta ditugun Twitter kontu guztiak administratzeko eremua. Services. Gure txioetan estekak argitaratzeko garaian, lehenespenez estekak laburtzeko zein tresna erabiliko dugun aukeratuko dugu hemen (Twitterreko laburtzeko tresna edo Bitly). Bitly aukeratuz gero, tresna horretan dugun erabiltzaile-kontua lotu beharko dugu. Hala, TweetDecketik argitaratutako esteka guztiak Bitly kontuko estatistiketan ere agertuko dira. Ikusi gehiago Bitlyri eskainitako atalean. Mute. Iragazki honen bidez, gure TweetDeckeko zutabeetan hitz edo erabiltzaile jakin batzuk ez agertzeko moduan jar dezakegu. 19

TweetDecken informazioa egituratzea Zutabeetan egituratzen da informazioa. Menu-barraren Add Column + erlaitzetik, behar adina zutabe gehi ditzakegu. Hauek dira gomendagarrienak: Home. Jarraitzaile garen profilek argitaratutako txio guztiak biltzen ditu. Mentions. Gu aipatzen gaituzten txio guztiak erakusten ditu. Interactions. Twitterren gertatzen diren eta gu inplikatuta gauden mugimendu guztiak erakusten ditu. (Aipamenak, bertxioak, zerrendetan sartzea, jarraitzaile berri bat edo gure txioetako bat gogoko markatu izana). 20

Followers. Gure Twitter kontura harpidetutako jarraitzaile guztiak erakusten ditu, kronologikoki antolatuta. Haien profiletara sar gaitezke eta gu ere haien jarraitzaile izatea interesatzen zaigun begira dezakegu. Messages. Bidalitako nahiz jasotako mezu pribatuak biltzen ditu. Lists. Twitterreko gure kontuan edo kontuetan ditugun zerrendak adina zutabe ireki ditzakegu. Search. Interesatzen zizkigun gaiak adina zutabe izan ditzakegu. Interesa dakigukeen hashtag bat edo gako hitzen bat, edo erakunderen baten izena edo ezagutuz gero, eta haiei buruz Twitterren argitaratzen den informazio guztiaren jarraipena egin nahi badugu, Search zutabe bat sor dezakegu haietako bakoitzerako eta informazio hori eskuragarri izan dezakegu denbora errealeko eguneraketarekin. Favorites. Gogoko gisa aukeratutako txio guztiak bilduko dira. Konfigurazio-menutik iradokitako zutabe bakoitza konfigura dezakegu. Content. Zutabean agertuko den edukia iragaziko du. Adibidez, irudiak biltzen dituzten txioak soilik agertzea. Showing. Zutabean agertuko den txio mota zehazten du (Mentions, Retweets, Favorites, Followers edo Lists) Users. Erabiltzaile jakin batzuen txioak edo TweetDeckera lotuta ditugun profilen artean jakin bat aipatzen dutenak iragazten ditu. Alerts. Zutabe horretan txio berri bat argitaratzen den bakoitzean soinua egiteko edo isiltzeko. Komeni da aukera hau desaktibatzea eguneraketa asko dauden zutabeetan. 21

Previews. Txioekin batera bidalitako irudiak nola agertzea nahi dugun adierazten du (handiak, txikiak edo ez agertzea). Zutabeetako edukia mugitu (<>), ezabatu (X Remove) eta garbitu (Clear) egin dezakegu nahi dugunean, konfigurazioaren menuko azken ataletik. TweetDecketik txioak bidaltzea eta programatzea Menuko New Tweet funtzioan, testu-koadro bat ikusiko dugu eta bertan sartu ahal izango dugu gure txioa, irudiak gehitu eta programatu egin ahal izango dugu. Programatzea aukeratuz gero, agertu zaigun egutegian data eta ordu zehatzak adieraziko ditugu. Txioen zerrenda bat programa daiteke egun eta ordu desberdinetan agertzeko. Programatuta ditugun eta oraindik argitaratu gabeko txio guztiak ikusi ahal izango ditugu Scheduled zutabean. Argitaratu aurretik horien edukia, data eta ordua ere aldatu ahal izango ditugu. Hemen duzue bideotutorial oso interesgarri bat. Mayte Vañó Social Media arloko profesionalak egin du eta TweetDecki ahalik eta etekin handiena nola atera azaltzen du. 6. Praktika TweetDecken kontu bat zabaldu eta ikastaroan iradokitako 8 zutabeak sortu. Jarraian, txio bat programatu, ikastaroa amaitu aurretik argitaratzeko, eta hala, TweetDecken eragingarritasuna in situ egiaztatzeko. 22

3.1.2 Hootsuite Hainbat sare sozialetako kontu ugari kudeatzea ahalbidetzen duen plataforma. Doako bertsioak gehienez ere 5 kontu izateko aukera eskaintzen du. Zutabetan egituratuta dago, zutabe bakoitzak informazio desberdina du: zerrendak, timelinea, zuzeneko mezuak eta abar TweetDecken oso antzekoa da, baina Twitter kudeatzeaz gain, beste sare sozial batzuk ere kudea daitezke. hootsuite.com Tresna honi eskainitako ikastaro bat dago Mikroenpresa Ditigalean. Hona hemen esteka: Hootsuite ikastaroa 3.1.3 Buffer Bufferren funtzio nagusia sare sozialetan edukia modu programatuan argitaratzea da. Zer argitaratu nahi den, non eta zein unetan adierazi eta automatikoki bufferrek gure ordez egingo du. Gure profilean argitaratzeko ordu onena zein den ezagutzeko edo zein eduki den interesgarrien jakiteko analitiken funtzionalitateak eskaintzen ditu. Twitterrekin, Facebookekin eta Linkedinekin lan egiten du eta doako bertsioak hiru sare sozialetako bakoitzerako profil bakarra konfiguratzeko aukera eskaintzen du. bufferapp.com Bufferri buruz gehiago jakiteko. http://www.socialmediaymas.es/buffer-app-herramienta/#.upsj6ifae7s 23

3.1.4 Twitterfeed Aurreko hirurak ez bezalako tresna da, Feed bat edo hainbat konfiguratzeko aukera eskaintzen baitu (gure blogeko postak edo RSS euskarriko edozein eduki), automatikoki gure Twitter kontuan argitara daitezen. Facebook eta Linkedinekin lan egitea ere ahalbidetzen du. Oso gomendagarria da gure blogetan edo webguneetan egingo ditugun argitalpenak zabaltzeko, baita sare sozialak eguneratuta mantentzeko ere. twitterfeed.com 3.2 MONITORIZAZIORAKO TRESNAK Twitter monitorizatzea sare sozialetan eta, oro har, Interneten gure ekintzek duten eragina neurtzea da. Eta zertarako aztertu eragin hori? Interesgarria da kontrolatzea gure negozioaz, lehiakideez edo sektoreaz zer esaten den, Social Media estrategia egin ahal izateko. Baina ez du ezertarako balio helbururik gabe monitorizatzeak, helburu batzuk ezarri beharko dira eta horren arabera ezarri beharko da zer neurtu. Atal honetan aurkeztutako tresnek aukera asko eskaintzen dituzte neurketa espezifikoak eta eraginkorrak egin ahal izateko. 3.2.1 SocialMention Gure negozioaz Interneten esaten den guztia monitorizatzea ahalbidetzen duen web-tresna. 80 webgune baino gehiagotan egiten du analisia, horien artean, hauetan: Twitter, Facebook, LinkedIn, Google edo Youtube. 24

Nola erabili SocialMention? SocialMention erabiltzen hasteko, ez da beharrezkoa erregistratuta egotea, webgunean sartu besterik ez dugu egin beharko. socialmention.com SocialMentionen bilatzea Bilatu nahi dugun enpresa, pertsona, gai edo esaldia sartuko dugu SocialMentioneko webgune nagusiko bilaketa-koadroan. Eskuineko goitibeherako menuan bilaketa iragaz dezakegu (blogak, irudiak, bideoak ), besterik zehaztu ezean, informazio mota guztiak bilatuko ditu. Bilaketaren emaitzak Emaitza hiperesteken zerrenda bat da; bilaketan sartutako gako hitza duten aipamenak datoz jasota hiperesteketan. Ezkerreko alboko barran, bilaketako hitzak erregistratutako aipamenen kopurua ikusiko dugu (positiboak, negatiboak eta neutroak). Gure bilaketarekin lotutako hitz gakoen zerrenda bat ere ikusiko dugu. Gako hitz horren inguruan iruzkin gehien egin dituzten erabiltzaileak eta Twitterren erabilitako hashtagak eta gehien aipatu den sare sozialak ere ikusiko ditugu. Informazio horietako bakoitzaren gainean klik egin ahal izango dugu, informazioa banakatzeko. 25

RSS eta gure Bilaketen alertak sortzea Bilaketa gorde eta informazio eguneratua lortu nahi dugunean bertara joan gaitezke. Horretarako, RSS kanal bat sortuko dugu. Eskuineko alboko marjinan, RSS Feed funtzioa aukeratuko dugu. Gure bilaketa esteka bihurtuko da eta hori gure RSS kudeatzailean gehituko dugu, eta hala, bilaketa kontrolatu ahal izango dugu. Alertak ere sor ditzakegu posta elektroniko bidez abisa diezaguten egindako bilaketarekin lotutako eduki berria agertzen denean. Email Alert aukeraren bidez egingo dugu hori. Alerta bat sortzeko, posta elektronikoaren helbidea eta bilaketako gako hitza sartu beharko ditugu. 7. Praktika Sortu alerta bat Social Mentionekin, Twitterren gure erabiltzaile-profilari buruzko iruzkinen bat argitaratzen denean posta elektronikoa jaso dezagun. 3.2.2 Mention.net Aurrekoaren antzeko tresna; gure markari edo gure negoziorako gakoa den beste gairen bati buruz esaten dena monitorizatzeko balio du. Estetika atseginagoa du aurrekoak baino eta profesionalagoa izango da ziurrenik, baina doako bertsioa oso mugatuta dago: Gako hitzen aipamenen monitorizazioa. Alertak sortzea (bi bakarrik doako bertsioan). Analisiak eta estatistikak, datuak esportatzeko aukerarekin (ez du horrelako aukerarik ematen doako bertsioak). 26

3.3 ANALISIRAKO TRESNAK Atal honetan azaldutako tresnek informazio gehigarria ematen dute, eta hori erabil dezakegu Twitterren gure Social Media estrategia egiteko. Horiek guztiak egiteko, gure kontua lotu beharko dugu. 3.3.1 FollowerWonk Twitterren oinarritutako bilaketa-motor bikaina; noren jarraitzaile izan eta norena ez zehazten laguntzen digu. Besteak beste, honako aukera hauek eskaintzen dizkigu: Gako hitz jakin batekin profil garrantzitsuenak bilatzea. Erabiltzaileak konparatzea, jarraitzaile dituzten eta jarraitzen dituzten profilen arabera. Profil jakin bat sakon aztertzea, ez da beharrezkoa harekin harremanik izatea. Gure jarraitzaileen kokapena erakutsiko digu, haien ordutegi aktiboenak eta kontsultatutako profilarena berarena eta abar. Eskaintzen duen onura nagusia da Twitterren eragin gehien duten profilak identifikatzeko gaitasuna duela edozein gako hitzekin, eta gure edukian interes handia duten erabiltzaileak topatzeko gaitasuna. Erabiltzaile horiek lagun diezagukete partekatzen eta gure ikusgarritasuna handitzen. Ordainketako bertsioak aukera gehiago eskaintzen ditu. followerwonk.com 27

3.3.2. Tweriod Txio bat argitaratzeko eguneko une onena zein den adierazten du tresna honek. Tweriodek zure jarraitzaileak aktiboen dauden ordutegi-tarteak aztertzen ditu, ikusgarritasun handieneko unean argitara ditzazun zure txioak. Aurrez ikusi ditugun kudeaketa-tresnekin konbinatuta, Tweriodek emandako datuen arabera txioak programatzea kontuan har genezake, emaitza interesgarriak lortzeko lagungarri izan baitaiteke. Doako bertsioa eta ordaindutako bertsioa ditu. tweriod.com 3.3.3 TweetReach Gure txioen helmena neurtzen lagunduko digu tresna honek. Doako bertsioan Hashtag baten, Twitterreko erabiltzaile baten, gako hitzaren, txio osoaren edo estekaren helmena balora dezakegu. Bilaketa bakoitzak hauei buruzko informazioa ematen du: 28

Zenbat jenderengana iritsi garen. Gure bilaketako hashtaga, esteka, txioa zenbat jendek ikusi duen. Azken hilabetetan hashtagak, estekak txioak izandako jarduera. Hura zabaltzen gehien nork lagundu duen, eta bertan parte hartu duten profil guztiak. Bilaketaren emaitzak gorde egin ditzakegu gerora kontsultak egiteko edo esportatu ere egin ditzakegu tweetreach.com 29

3.3.4 Klout Twitterreko kontu bakoitzaren eragin soziala eta autoritatea adierazteko tresna sinplea da. 0 eta 100 arteko eskalarekin, erabiltzaile bakoitzak zenbateraino eragina duen adierazten digu. klout.com Klouti buruzko informazio interesgarria topa dezakegu artikulu honetan Weblog Magazine blogean argitaratu zen artikulu hori 2014ko otsailan 3.3.5 Topsy Topsy bilaketarako motorra da. Hari esker, Twitterren sorreratik gertatzen den jarduera guztia ezagut dezakegu. Oso bilatzaile intuitiboa da, informazioa daten, hizkuntzen eta formatuen arabera iragazten du (estekak, txioak, irudiak, bideoak eta Twitterreko profilak eta eragina dutenak).topsy.com 30

3.3.6 Bit.ly URL helbideak laburtzeko tresna. Twitterren argitaratuko ditugun estekak pertsonalizatzeko aukera eskaintzen du eta horiek Interneten izaten ari diren arrakasta neurtzen du. Hemen duzue erabiltzen ikasteko bideotutorial bat. Ernesto Camachok argitaratu zuen Youtuben. bitly.com 3.3.7 Twitter aztertzeko beste aplikazio interesgarri batzuk Twitter Search: Elkarrizketa sozialak bilatzeko denbora errealeko bilatzailea. Hashtags: Twitterren hashtagen jarraipena egiteko sistema. TweetBeep: Twitterren nork aipatzen gaituen jakiteko, emailez jakinarazpenak jasotzeko aukera ere eskaintzen du. Twitterholic: Merkatu, hiri edo herrialde baten barruan Twitterren liderra nor den adierazten du, dituen jarraitzaile kopuruaren arabera. Retweetrank: Guk egiten ditugun eta gure jarraitzaileek egiten dituzten bertxio kopurua erakusten du. 31