Prentsarako txostena. Guggenheim Bilbao Museoak 2017ko urriaren 6an aurkeztuko du. Anni Albers: ikusmena ukitu

Similar documents
TWITTER. Handi eta neurtu zure eragin soziala

86. INFORMAZIO BULETINA. 2014ko Otsaila

IKASTAROA. Shingo Sato. Berreraikitze transformazionala (1. maila)

Telebista Interneten; Ahalerak eta ahaleginak

Oinarrizko gaitasunak

Enpresa ekonomia: antolakuntza eta zuzendaritza Iñaki Heras Saizarbitoria Enpresen Antolakuntza Saila UPV/EHU

Informazioaren utopia. Kazetaritza sozialagorako proposamenak

Izaskun Zeberio «Inoiz baino baloratuago sentitu naiz»

IKTak CURRICULUM-ean INTEGRATZEKO PLANA

baten baitan eraikiak dira eta eragin zuzena dute gure gorputz eta bizitzen

ZERTAN DATZA GAITASUN HANDIAK IZATEA?

Internetek haur eta gazteei eskaintzen dizkien aukerak eta arriskuak EUKids Online in Safer Internet Plus Programme ( )

Kartel politiko sobietarra: propaganda eredu baten azterketa eskripto-ikonikoa

azaroa 308. gure ikasle saiatua Hamaika trikimailu: Gaurgazte: Interesgunea: Telebista ariketak: Gazteak eta beren idoloak Ikastira José Ramón Fachado

GNU LIZENTZIA PUBLIKO OROKORRA

JUSTIZIA, EGIA, ERREPARAZIOA

I NEVER SAID UMBRELLA ERAKUSKETA ARETOA / SALA DE EXPOSICIONES / EXHIBITION HALL AURKIBIDEA ÍNDICE INDEX

MgE dossierrak 27. zk., 2017ko udazkena INPAKTUKO INBERTSIOA

Ikerketak. Investigaciones. Giza Eskubideak nazioarteko finantzaeta merkataritza-erakundeetan txertatzen: lorpenak eta aukerak

Edizioa: Bidezko Merkataritzako Estatu Koordinakundea ( Idazleak: Gonzalo Donaire. Itzulpena: L. M.

D32. Moldatzearen eta eraldatzearen artean: berrikuntza sindikalaren bi logikak MELISA R. SERRANO

Oratoria hitzak aspaldiko bide galduetan utzitako urrats gazteetara itzultzen

ARGIAK ILUNEAN (IPUIN-BILDUMA)

JANIS JOPLIN, SUDUR GORRIAK ETA ARRAUTZA FRIJITUAK Lurdes Ondaro Mallea Munitibar

PRESSPLAY mikrojaialdia! [Ermua] 2. edizioa.

BIZITZA PINTZELADATAN Elene Etxaniz Agirre Bergara

Hizpide. Ahozko irudiaren bilakaera Hurbilpen personal bat. Badakizu? Kanpoko begiek bikiak dituzte barruan. Ez dakit irisik edota

ko martiaren 4a hamabostekaria

Arratia aldeko kanta eta bertso zaharrak argitara

Press release. The Guggenheim Museum Bilbao presents on November 23, Amie Siegel: Winter

eko urri bigarrenaren 1a hamabostekaria

Press release. The Guggenheim Museum Bilbao presents on November 29, Diana Thater: A Runaway World

ASTE SANTUA SEMANA SANTA EASTER PÂQUES PASQUA

LILIANA PORTER ELKARRIZKETAK ETA DESOBEDITZEAK DIÁLOGOS Y DESOBEDIENCIAS DIALOGUES AND DISOBEDIENCES DIALOGUES ET DÉSOBÉISSANCES

LASAI CONTEMPORARY ART

Press release. The Guggenheim Museum Bilbao presents on March 14, 2014 Yoko Ono. Half-A-Wind-Show A Retrospective. Sponsored by

Press release. The Guggenheim Museum Bilbao presents on May 30, 2014 Ragnar Kjartansson: The Visitors

FRANCISCO SOBRINO Born in 1932 in Guadalajara (Spain) and died in 2014 in Bernay (France) Worked and lived in France and Spain

Esther Ferrer: Intertwined Spaces

Jenny Holzer: Thing Indescribable

Table of contents. I. SOL LEWITT 6 Wall Drawings P.04. ii. Biography P.06. iii. Publication P.07. Iii. ANNI ALBERS The Prints P.08

ANNI ALBERS LARGE PRINT GUIDE

Press release. The Guggenheim Museum Bilbao presents on March 18, 2016 Louise Bourgeois Structures of Existence: The Cells.

students Ruby Neri and Barry McGee, as well as with Margaret Kilgallen and Chris Johanson, who weren t enrolled 2 She became fast friends with fellow

Art Basel Miami Beach

A BREATH OF FRESH AIR

JOSEF KRAMER. By Chase and Pierce

These dress casuals take me straight from the office to a casual dinner with the girls. I love that I don t have to sacrifice style for comfort.

Cheikhou Ba. 41 rue Mazarine, Paris, France

Press release. The Guggenheim Museum Bilbao presents on February 14, 2014 Ernesto Neto: The Body that Carries Me. Sponsored by

museum members PRIZE DRAW FOR 25 DOUBLE INVITATIONS TO THE VERNISSAGE OF WINDOWS ON THE CITY: THE SCHOOL OF PARIS,

BORTOLAMI. Daniel Buren (b in Paris, France) Lives and works in Paris, France

R.I.G. MODULES RUDIMENTARY INTERIOR GEOMETRY DESIGN BY MIKAL HARRSEN

CELEBRATING YOUR RETIREMENT

Pontius Carle. a d a m. e: 24 CORK STREET London W1S 3NJ t:

Antoni Tàpies Revulsion and Desire 16 February 18 March 2017

frieze new york 2016 galeria nara roesler new york preview, 4 th of may open to the public 5 th - 8 th may booth C53 spotlight: abraham palatnik

Set is composed of: 4 x Wheat beer goblet. Artesano Original Salad Set 3pcs. Set is composed of: 1 x Round Bowl 1 x Salad Servers : 2 Piece Set

Willie Cole. beta pictoris gallery / Maus Contemporary ARCO Madrid 2016 Stand 9D11!2

L Objet Invisible. Anna Amadio, Alexander Heim, Gitte Schäfer and Guests. 29 October January 2012

BUILT BY CRAFTSMEN. CURATED BY MARVIN.

Modena - From March, 8 to June, 7, 2015, Fondazione Fotografia Modena will present an

Tacita Dean

Design Process Portfolio

Marta Klonowska lorch+seidel contemporary

PERIS COSTUMES. Thus, the tailor shop became a company specialised in the making and renting of costumes for large productions.

Louise Bourgeois PERSONAGES

frank primitive art se m b l des mondes a ge

Wraps for Formal Events

JONATHAN LASKER RECENT PAINTINGS

David Claerbout

David Claerbout

Alice Aycock, Alien Twister, 2018 (detail, rendering)

GIUSEPPE PENONE Retrospective. Press Dossier. CaixaForum

DANH VŌ. Education. Solo exhibitions. Take My Breath Away, Guggenheim Museum, New York; Statens Museum for

What is it? Where is it? Why? What is it saying? How is it used? For whom was it created? For whom does it exist? Who is represented?

Distribuito da LM Cards Srl Via Torricelli Usmate (MB) - Tel

BRUSH STROKES OF HOT SPRINGS VILLAGE, ARKANSAS Website: April 14, 2017

WALTERS ART MUSEUM WILLIAM AND HENRY WALTERS: Pioneer Collectors and Promoters of the Arts of Asia ASIAN ART IN THE WILLIAM R.

JOSEF OFER. Galerie Dukan / 24, rue Pastourelle, Paris, France / Spinnereistraße 7, Halle 18.I, Leipzig, Deutschland

OVERVIEW. SHIP-TO-TRADE: March 22, 2012 ON-COUNTER: April 15, 2013

CHAGALL. THE BREAKTHROUGH YEARS, GUGGENHEIM MUSEUM BILBAO - BILBAO, SPAIN 1 JUNE - 2 SEPTEMBER 2018

HISTORY 5 th year.

SPECIAL USE PERMIT APPLICATION AN APPLICATION TO AMEND THE OFFICIAL ZONING MAP OF GWINNETT COUNTY, GA. CITY:

Gathering Clouds, Anish Kapoor Solo Exhibition

Cat Boss Orange.indd 1 19/04/18 10:10

RELAX & UNWIND. A sanctuary of well-being, energy and serenity

Museums Are Leading the Fashion?!

WILDERNESS OUTPOST SIGNATURE

Robert Seidel: Projections, Installations and Films

2017 Spreewaldkrimi: Das Laecheln der Schimaere, TV, feature length. Lotzmann und das Große Ganze, TV, feature length

The Three Ecologies Felix Guattari

PAGE 201B PLAIN PIERCED GALLERIES F5375 F F4665 F5861 F F5509 MANY DESIGNS AVAILABLE WITH ADDITIONAL PLAIN BORDERS F F F6856-2

SOME CHAIRIAS CUPS IN THE ATHENIAN AGORA

Fresh Hair Styling Tips - For Beautiful, Healthy, Rockin' Hair! (Beauty Book 1) [Kindle Edition] By Michael Hall READ ONLINE

Full moon Sailing activity On shore activity OCTOBER

NARCISO MAISTERRA: PASSING THROUGH THE BODY WITHOUT STAYING

(12) Patent Application Publication (10) Pub. No.: US 2002/ A1

Stylist. Principal Stylist Ladies Cut and Finish *additional cost for curls

relaxation area 2018

Transcription:

Prentsarako txostena Guggenheim Bilbao Museoak 2017ko urriaren 6an aurkeztuko du Anni Albers: ikusmena ukitu

Anni Albers: ikusmena ukitu Data: 2017ko urriak 6 2018ko urtarrilak 14 Komisarioa: Manuel Cirauqui Bauhaus eskolako artista sonatuenetako bat eta Black Mountain College eskolako funtsezko pertsonaia izan zen Anni Albers; ehun-artea berritzeko bidea urratu zuen, bai eta praktika tradizionaletan hizkuntza grafiko modernoa txertatzekoa ere. Bere ideia estetikoetan erabili zituen arte-baliabideen oinarrizko elementuak izan ziren nagusi, ehungintzakoak eta grabatuetakoak bereziki, horien bitartez leuntasun eta konplexutasun handiko motiboak sortuko baitzituen. Erakusketan ehun pikoriko ugari daude ikusgai; horietan, bilbeen perfekzio formala beha daiteke, baita pintura moderno eta abstraktuari dagozkion hainbat kezka ere, oraingoan ehungintza-lanera ekarrita. Izan ere, antzinakoa eta era berean industria-gizarteari lotua dago ehungintza. 1963an, Albersek ikerketa-espazio berri bat aurkitu zuen inprimatze-tekniketan serigrafiak, urtintak, litografiak eta offset edizioak, eta horiek 1970eko hamarkadatik aurrera ehunekin egindako lan zuzenaren lekua hartu zuten. Artea, ekoizpen handietarako diseinu gisa, gehiengoarengana zabaldu zitekeelako Bauhaus eskolaren ideia zabaltzen jarraitu zuen Albersek. Ehungailuan egindako lana alde batera utzi ondoren, hainbat elkarlan gauzatu zituen oihal-fabrikatzaile industrialekin. Lan horietako batzuk erakusketa honetan daude ikusgai. Guggenheim Bilbao Museoak Anni Albers: ikusmena ukitu erakusketa aurkezten du, ibilbide xehe bat zazpi hamarkadatan zehar ehun-artearen baitan izan den artista aitzindariaren obran zehar. Josef eta Anni Albers Foundation erakundearekin elkarlanean burutu dugu, eta Albersen obrara egindako gerturatze kronologikoa da erakusketako ibilbidea. Era berean, epe eta sail desberdinetako lanen arteko konexioa ulertzeko aukera ematen du, behin eta berriro errepikatzen diren motibo eta ideien eta gauzatze iragankorren berri emanez. Halaber, erakusketak, artista honen kasuan, materialak eta lanteknikak ideiaren aurretik nola dauden islatzen du, bai eta horiek, kasuan kasu, ideia nola zuzendu eta definitzen duten ere. Anni Albersen bizitza (Berlin, 1899 Orange, Connecticut, AEB, 1994) nabarmen markatu zuen artistaren lana zuzendu zuten material eta teknikekiko izandako intimitateak. Ehungintza-artean edo Fiber Art deitutakoan izandako aitzindari paperagatik bereziki ezaguna izan zen Albers, bai eta tramen tratamenduan gauzatutako berrikuntzengatik eta ehunaren motibo eta funtzioetan egindako etengabeko bilaketagatik ere; gainera, giltzarri izan zen artistaren irudia diseinatzaile gisa birdefinitzeko. Kolonaurreko arteak eta industria modernoak inspiraturiko artea izan zen berea, ehungintza artisau-lana eta emakumeei zegokien lana zelako usteak gainditu zituena.

Anni Albersek Weimarreko Bauhaus eskola abangoardistan ikasi zuen. Bertan ezagutu zuen Josef Albers pintorea, bere senarra izango zena, eta bertako ehungintza-tailerra zuzentzera heldu zen 1931n. 1933an Nazien alderdiak erakundea itxi zuenean, Albers senar-emazteak Ipar Carolinara (AEB) joan ziren bizitzera, eta gerora modernitate estatubatuarraren eredu izango zen eskola libre bateko irakasle gisa kontratatu zituzten bertan, Black Mountain College-n hain zuzen. Bertatik, lan pedagogikoa eta arte-esperimentazioa uztartzen jarraitu zuen Anni Albersek, eta ehungintza-arte garaikidearen garapenean giltzarri diren testuak ekoitzi zituen aldi berean. Bere oihal zintzilikariak ( Wall Hangings ) eta ehun piktorikoak ( Pictorial Weavings ) hainbat erakusketa indibidualetan erakutsi ondoren (New Yorkeko MoMA museoan eta Iparramerikako beste museo batzuetan 1949 eta 1953 urteen artean, eta Massachussets Institute of Technology zentroan 1959an), Albers grabatu-teknika desberdinak ikertzen hasi zen 1963an. Inprimatze grafikorako teknika desberdinetan ikerketa bisualerako espazio berri bat aurkitu zuen Albersek, 1970eko hamarkadako hondarretatik aurrera ehungintzari lotutako bere obra guztiz ordezkatuko zuena. Serigrafien, urtinten, litografien eta offset edizioen bitartez, artistak bere aurreko ehun-piezak prestatzeko erabilitako marrazkietan jada agertzen diren kontzeptu bisualak beste baliabide batzuk erabilita landu ahal izan zituen. Hala, konposiziorako eredu berriak probatzeko elementu ideala aurkitu zuen, eta konposizio horietan aldaera ia-ia infinituak lantzeko aukera izan zuen. Hurrengo hamarkadetan zehar eta bere ibilbidearen bukaerara arte, Anni Albersek hainbat elkarlan gauzatuko zituen ehun-ekoizpeneko tailer eta konpainiekin, bere diseinuak publiko orokorrarentzako eskuragarri jartzeko asmoz, eta modu horretan Bauhaus eskolako ideia iraunkorrekin bere konpromisoa erakutsiz: arte- eta diseinu-praktikak eremu bakar gisa ulertzea eta arte-formen berdintasunezko hedapenari bide emango zioten prototipoak ekoiztea. IBILBIDEA ERAKUSKETAN ZEHAR 305. aretoa Lehen aretoan Albersek Bauhaus eskolan emandako trebakuntza-epeko lanak daude erakusgai, bai eta Black Mountain College eskolan emandako urteetan gauzatutako lanak ere. Bauhaus eskolako piezen aukeraketan oihalak prestatzeko marrazkiak aurki daitezke, ehun bakun eta funtzionaletan egindako trama berrien ikerketa-lanen hainbat erakusgairekin batera. Formari dagokionez, hasierako etapako eskema ortogonal nagusiaren eraldaketa ikus daiteke areto honetan (1920 eta 1930eko hamarkadak), abstrakzio arrazionalistaren eraginak markatuta. Artistak agertoki estatubatuarrean izan zuen presentziak, mende-erdialdeko modernitatea zehaztu zuten solasaldietan izan zuen parte-hartzeak eta Josef Albersekin batera Mexikora, Kubara eta Perura egindako bidaiek bertan eskuratu zituzten bere lanen inspirazio-iturri izango ziren kolonaurreko zaharkinetako asko, abstrakzio esperimentalerako irekiera emozionalari bide emango zioten. Hala, elkarren segidan agertuko dira paisaiak gogorarazten dituzten eskemak [Argia (La Luz)] edo abstrakziora itzultzen direnak, eskema jada libreetan [Bertikalekin (With Verticals)]. Gainera, Black Mountain College eskolan emandako urteetan diseinatu zituen bitxiak ere ikusgai daude areto honetan, eskolaren baitan baitan nagusi zen esperimentazioaren adibide; izan ere, Amerikako Estatu Batuetan artisten arteko elkarlanaren eta sortze-askatasunaren paradigma izan zen instituzioa.

306. aretoa Black Mountain College utzi ondoren, Connecticuteko New Haven ingurura lekualdatu zen Anni, Josef senarrarekin batera. Bertan gauzatu zituen bere helduaroko lanetako asko eta bertan formalizatuko zituen ehungintzari buruzko bere teoriak, egun Fiber Art deitutakoaren bilakaera ulertzeko funtsezko diren idazkietan. Hala, areto honetan, Anni Albersen teoria-garapenei lotutako bozetoen, diagramen eta argazkien aukeraketa bat bildu da. Ideia horiek Ehungintzaz (On Weaving) lanean agertuko ziren giltzarri gisa. 1965ean argitaratu zen lan hori eta erakusketa honekin batera aterako da, Guggenheim Bilbao Museoak eta Princeton University-k gazteleraz, ingelesez eta euskaraz berrargitaratutako edizio hedatuan. Beste alde batetik, ehun piktoriko ugari hartzen ditu 306. aretoak: artelan paregabeak dira, tapizen tradizioa ikuskera moderno eta abstraktuaren bitartez berrartu, eta Albersek gauzatutako trama eta irazkien tratamenduen perfekzio formala hautemateko aukera eskaintzen dutenak. Lan horietan, pintura moderno eta abstraktuari dagozkion ardurak bereganatzen ditu artistak, (arkaikoagoa eta oinarrizkoagoa den) ehungintzaren eremura eramateko. Albersen ehungintza-aldia ixten duen obra ere, Epitafioa (Epitaph), areto honetan ikus daiteke. 307. aretoa 1960ko hamarkadaren amaieratik aurrera, inprimatze grafikoen esparru desberdinen ikerketan jarri zituen Albersek bere energia guztiak, serigrafietan, litografietan eta offset edizioetan nagusiki. Marrazkia ehun-trama sendoekin ahaidetzen duten grafikoen konplexutasun-maila handiagoak bilatu ahala, Domberger bezalako bildumak agertu ziren, non triangelu-formako eta erronboide-formako eskemak diren nagusi Aipatu forma horiek labirintoak, korapiloak eta hari matazak gogora ekartzen dituzten beste forma batzuekin tartekatzen ditu. Batzuetan horiek guztiak ekoizpen handiko ehundiseinuetara eraman zituen; hainbat fabrikatzaileekin. Artista hil zenetik ere horrela egiten jarraitu du The Josef and Anni Albers Foundation-ek, hark horrela eskatuta. Ehungintza-produktuaren industrializazioaren eta objektu grafikoaren arteko iragate paraleloak, eta arte-objektua demokratizatu eta artearen eta diseinuaren arteko mugak ezabatzeko aukerak nabarmen ageri dira azken garai honetan. Konexioak (Connections) grabatu-segida, hain zuzen ere, Albersen obran egon ziren mugarri bisual nagusien laburpen zehatz gisa aurkezten da. Kasu guztietan hauteman daiteke Albersen emozioz beteriko begirada hunkigarri bezain ukigarria ("touching"), bere humanismo lasaia, ideiaren purutasunaren bilaketa eta lanaren gauzatzean erakusten zuen argitasuna. DIDAKTIKA Didaktika proiektuak erakusketetako edukiak osatzeko aukera ematen die bisitariei, hezkuntza-guneen eta jarduera berezien bitartez. Anni Albers: uste osoko artista gune didaktikoa Hirugarren solairuko pasiloan egongo da gunea, eta uste oso sakonak zeuzkan artista bat, bere filosofia hezkuntza esperimentalean oinarritzen zuen emakume bat ezagutzeko aukera izango du bisitariak bertan. Albers beraren testu, bideo eta audioekin batera, artistak erabili zituenak bezalako materialak egongo dira bertan, bisitariek horiek manipulatzeko aukera izan dezaten; hala, ehungintzak diziplina artistiko gisa izan duen bilakaeraz gehiago jakin eta artistaren obraren modernitatea ezagutzeko aukera izango dute, "luxuaren kontrako" bitxien diseinutik hasi, eta margoturiko oihal, horma-ehun, marrazki

eta lan grafikoetaraino. Gainera, ehungintzari lotutako jarduera bat garatuko da gunean, nahi duten bisitariek parte hartu dezaten. Jarduerak Anni Albers-i buruzko hitzaldia (urriak 4): Nicholas Fox Weber, Josef eta Anni Albers Foundation-eko zuzendaria, ehungintza-artearen aitzindari izan zen artistaren aspektu desberdinez mintzatuko da. Bitxigintzari buruzko tailerra (azaroak 7 eta 9): Anni Albersek Black Mountain College eskolan ezagutu zuen Alexander Reed ikaslea eta, berarekin batera, luxuaren kontrako bitxi-bilduma bat sortu zuen, ohiz kanpoko materialekin: paper-klipak, urkilak edo azkoinak, besteak beste. Matxalen Krug diseinatzaileak zuzendutako bi saiotako ikastaro honetan 1940ko hamarkadan etxean erabiltzen ziren objektuak erabiliko dira, gaur egungo diseinuetan txertatzeko. Ehunekin saiakuntzak egiteko tailerra (azaroak 25): Teresa Lanceta artistak zuzenduko du tailerra, eta Anni Albers-ek materialekin nola lan giten zuen ikusiko dugu: hari metalikoarekin eta kobrearekin nola esperimentatzen zuen, aparteko ehun piktorikoak eta mural-zintzilikariak sortzeko. Bisita iruzkindua erakusketara (azaroak 25): Teresa Lanceta artistak erakusketako obrahautaketa bat interpretatuko du ordubete iraungo duen ibilbidean. Partekatutako hausnarketak: Museoko profesionalek egiten dituzten bisitaldiak, muntaiaren zirrikituak eta erakusketaren beste hainbat xehetasun interesgarri ezagutzeko. Arte arduradunen ikuspegia (urriak 25): Manuel Cirauqui, erakusketaren komisarioa. Funtsezko kontzeptuak (azaroak 8): Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio zuzendariordea *Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre. Gainera, doako bisitaldi laburrak egingo dira egunero, eduki artistikoak modu zehatz eta dinamikoan ezagutzera emateko. Azaleko irudia: Anni Albers bere ehungintza-estudioan Black Mountain College-n, 1937. Argazkia: Helen M. Post Argibideetarako: Guggenheim Bilbao Museoa Komunikazio eta Marketin Saila Tel.: +34 944 359 008 media@guggenheim-bilbao.eus www.guggenheim-bilbao.eus Guggenheim Bilbao Museoari buruzko informazio guztia hemen eskuragarri: www.guggenheimbilbao.eus (prentsa-eremua).

Prentsa irudiak: Anni Albers: ikusmena ukitu Guggenheim Bilbao Museoa Prentsarako irudiak eskuratzeko sareko zerbitzua Museoaren webguneko prentsa eremuan (prensa.guggenheim-bilbao.es/eu) izena eman dezakezu erakusketen eta eraikinaren inguruko bereizmen handiko irudi eta bideoak deskargatzeko. Oraindik konturik ez baduzu, eman hemen izena. Erabiltzailea baldin bazara, sartu zuzenean hemen erabiltzaileizena eta pasahitza. Oso garrantzitsua da irudien koloreen profila ez aldatzea. Mesedez, erabil ezazu beti jatorrizko profilen kolorea, eraldatu gabe. Argibide gehiagorako, jarri harremanetan Guggenheim Bilbao Museoaren Prentsa Arloarekin: telefonoz, +34 944 35 90 08, edo posta elektroniko bidez, media@guggenheim-bilbao.eus 1. Anni Albers Oihal zintzilikaria, 1924 168,3 x 100,3 cm Kotoia eta zeta 2. Anni Albers Egin gabeko oihal zintzilikarirako zirriborroa, 1926 31,1 x 24,7 cm Gouachea arkatzarekin argazki-paperean egindako offset inprimaketa gainean 3. Anni Albers Korapiloa, 1947 43,2 51 cm Gouachea paper gainean 4. Anni Albers Hiria, 1949 44,4 67,3 cm Lihoa eta kotoia

5. Anni Albers Geruza gorri eta urdinak, 1954 61,6 x 37,8 cm Kotoia 6. Anni Albers Diseinua (koloreanitza), ca. 1980 45,7 x 28,6 cm Errotuladoreak paper gainean 7. Anni Albers Horma XII, 1984 72,4 X 57,2 cm Akuarela serigrafia gainean 8. Anni Albers Diseinua notatzeko metodoa erakusten duen diagrama (tafetanezko lotura), Ehungintzaz liburuko 10. irudia, 1965 27,8 x 21,6 cm Tinta arkatz gainean paper laukitu gainean 9. Anni Albers Lepokoa, ca.1940 Luzera: 40,6 cm, irazkia: 7.6 cm Hustubideko irazkia eta paper-klipak 10. Anni Albers bere ehungintza-estudioan Black Mountain College-n, 1937. Argazkia: Helen M. Post