IKTak CURRICULUM-ean INTEGRATZEKO PLANA

Similar documents
Oinarrizko gaitasunak

TWITTER. Handi eta neurtu zure eragin soziala

Enpresa ekonomia: antolakuntza eta zuzendaritza Iñaki Heras Saizarbitoria Enpresen Antolakuntza Saila UPV/EHU

IKASTAROA. Shingo Sato. Berreraikitze transformazionala (1. maila)

86. INFORMAZIO BULETINA. 2014ko Otsaila

ZERTAN DATZA GAITASUN HANDIAK IZATEA?

GNU LIZENTZIA PUBLIKO OROKORRA

Internetek haur eta gazteei eskaintzen dizkien aukerak eta arriskuak EUKids Online in Safer Internet Plus Programme ( )

Telebista Interneten; Ahalerak eta ahaleginak

azaroa 308. gure ikasle saiatua Hamaika trikimailu: Gaurgazte: Interesgunea: Telebista ariketak: Gazteak eta beren idoloak Ikastira José Ramón Fachado

Informazioaren utopia. Kazetaritza sozialagorako proposamenak

MgE dossierrak 27. zk., 2017ko udazkena INPAKTUKO INBERTSIOA

Prentsarako txostena. Guggenheim Bilbao Museoak 2017ko urriaren 6an aurkeztuko du. Anni Albers: ikusmena ukitu

JANIS JOPLIN, SUDUR GORRIAK ETA ARRAUTZA FRIJITUAK Lurdes Ondaro Mallea Munitibar

baten baitan eraikiak dira eta eragin zuzena dute gure gorputz eta bizitzen

Izaskun Zeberio «Inoiz baino baloratuago sentitu naiz»

Ikerketak. Investigaciones. Giza Eskubideak nazioarteko finantzaeta merkataritza-erakundeetan txertatzen: lorpenak eta aukerak

Oratoria hitzak aspaldiko bide galduetan utzitako urrats gazteetara itzultzen

ARGIAK ILUNEAN (IPUIN-BILDUMA)

JUSTIZIA, EGIA, ERREPARAZIOA

Hizpide. Ahozko irudiaren bilakaera Hurbilpen personal bat. Badakizu? Kanpoko begiek bikiak dituzte barruan. Ez dakit irisik edota

I NEVER SAID UMBRELLA ERAKUSKETA ARETOA / SALA DE EXPOSICIONES / EXHIBITION HALL AURKIBIDEA ÍNDICE INDEX

D32. Moldatzearen eta eraldatzearen artean: berrikuntza sindikalaren bi logikak MELISA R. SERRANO

Edizioa: Bidezko Merkataritzako Estatu Koordinakundea ( Idazleak: Gonzalo Donaire. Itzulpena: L. M.

BIZITZA PINTZELADATAN Elene Etxaniz Agirre Bergara

ko martiaren 4a hamabostekaria

Arratia aldeko kanta eta bertso zaharrak argitara

Kartel politiko sobietarra: propaganda eredu baten azterketa eskripto-ikonikoa

eko urri bigarrenaren 1a hamabostekaria

LILIANA PORTER ELKARRIZKETAK ETA DESOBEDITZEAK DIÁLOGOS Y DESOBEDIENCIAS DIALOGUES AND DISOBEDIENCES DIALOGUES ET DÉSOBÉISSANCES

PRESSPLAY mikrojaialdia! [Ermua] 2. edizioa.

LASAI CONTEMPORARY ART

ASTE SANTUA SEMANA SANTA EASTER PÂQUES PASQUA

5 / 5. Powered by TCPDF (

Drumbeat 2000 For Dummies? By Stuart Harris, Gayle Kidder

Frozen Yoghurt By Mathilde Lorenzi READ ONLINE

UFS,,,Explorer,,,is,,,a,,,useful,,,,.,,,Supports,,,Apple,,,Mac,,,OS-style,,,hard,,,disk,,,partitioning;,,,.Downl 3 / 5

Ink My Heart (Luminescent Juliet) By Jean Haus, Nick Podehl READ ONLINE

La Ultima Princesa De Manchuria (Spanish Edition) By Lilian Lee

Haircutting For Dummies By J. Elaine Spear

Great Fashion Designs Of The Thirties Paper Dolls 32 Haute Couture Costumes By Schiaparelli Molyneux Mainbocher And Others Dover Paper Dolls

At Sean Kelly Gallery, an installation shot of the video Ausencia, 2015, by Diana Fonseca Quiñones Photo: Jason Wyche, courtesy Sean Kelly Gallery

S E R V I C E S M E N U

3-month Fondazione di Venezia scholarships

3 and 6 month residential scholarships in Venice

THE SHOCK OF YOUR LIFE BY ADRIAN HOLLOWAY

SuAVE: Survey Analysis via Visual Exploration. Learn more. The project is currently funded by the National Science Foundation under award ACI

CELEBRATING YOUR RETIREMENT

SPECIAL USE PERMIT APPLICATION AN APPLICATION TO AMEND THE OFFICIAL ZONING MAP OF GWINNETT COUNTY, GA. CITY:

0.15ct $ ct $ ct $ ct $ ct $1, ct $1,499 DX ct $ ct $ ct $249 DX 386*

APPENDIX A.7L: Casino Geochemical Source Term Development: Appendix B

CQ Products Delicious Designs Cookbook Candy Bouquets By CQ Products READ ONLINE

OPEN YOUR MIND TO A WORLD OF FASHION MARKETING

SPAIN PORTUGAL POLAND HUNGARY GERMANY FRANCE

MOSAIC OF THE TEXTILE INDUSTRY

AGE ERASE YOUR ULTIMATE BEAUTY BIBLE TO AGEING GRACEFULLY

STRAP OPTIONS: All groups DIAL OPTIONS: Group 3 Richmond

Thank you for auditioning for KINKY BOOTS NATIONAL TOUR ROLE: LAUREN. IF you are called back please prepare the FULL audition packet sides and music.

TACTICAL COMMUNICATIONS HELMET (TCH)

Parallel and Serial Methods of Calculating Thermal Insulation in European Manikin Standards

PERSONALIZATION INSPIRATIONS

BRAND TARGET CALENDAR PRODUCT RATES CONTACT INFO. The. Voice of Style, Everyone s In

Fashion & Surrealism By Francois Baudot READ ONLINE

TAREAS DE EDUCACION SECUNDARIA PARA PERSONAS ADULTAS A DISTANCIA. 2º cuatrimestre. Curso Ámbito de Comunicación: Inglés

Captain Cook: His Life, Voyages And Discoveries By W.H.G. Kingston READ ONLINE

E-BOOK - SODA BOTTLE ROCKET LAUNCHER PART LIST DOCUMENT

A BOUT INNOVA R UBBER Innova Rubber Co., Ltd. was founded with the main office in Taiwan since Focusing on innovation, customer satisfaction, an

Chilton 2014 Labor Guide CD-ROM (Domestic & Import) By Chilton READ ONLINE

Please visit our website for more options.

DIAS & RIEDWEG. Rien presque rien. October 21st > November 25th 2017 PRESS RELEASE

emerges as the real with Anita Dongre at Lakme Fashion Week SR ADC ADC Fabric ADCAVA RET 8 ADC NUM0 58P RET ADC NUM0 58P RET

Viking: Drakter Klær (Norwegian Edition) By Ms Nille Glæsel

Complete in its variety. Quality is not an act, it is a habit Aristotle

Overview. Label Gallery SDK User Guide

How to fold and connect the folders for your lapbook.

The Trolley song Music by Ralph BLANE Lyrics by Hugh MARTIN q. Ï ú. ú î. 1."Clang, clang, clang," went the trol ley. "Ding, ding,

The Green Beret Survival Guide: For The Apocalypse, Zombies, And More By Bob Mayer READ ONLINE

S S S S

DOWNLOAD OR READ : WILLIE PDF EBOOK EPUB MOBI

Roland DG North Europe Color SRP price list, EUR Poland, Czech Republic, Slovakia & Hungary March 2017

GOONS JERSEY CRADLE T-SHIRT FAKES T-SHIRT LOYALTY T-SHIRT FALL 2014

A V A T A R O L E B Y F M

SWAROVSKI RETIREMENTS Product Category Animals Product Name Baby bird Swarovski code / Introduced 2006 Retired 2010

AIP SUPPLEMENT SWEDEN

LSF Charm Strawberry Shaped with Pink Banner. LSF Strawberry Charm with Banner SBC-3 $ /7/18

Roman Sarcophagi In The Metropolitan Museum Of Art/D1858P By Anna Marguerite McCann READ ONLINE

THE ACCORD BETWEEN UNIVERSITÉ DE LA MODE AND FASHION AND STYLE COURSE, FEDERAL UNIVERSITY OF CEARÁ

A HEALTHIER, NATURAL AND ECOLOGICAL FEMININE HYGIENE

Wallet Technology. Information Presentation

Fashion From Concept to Consumer 2010

Gustav Klimt (Best Of...) [Kindle Edition] By Jane Rogoyska;Patrick Bade READ ONLINE

SPAIN PORTUGAL POLAND HUNGARY GERMANY FRANCE

JOSEF KRAMER. By Chase and Pierce

Harr Gam oa Jr. s Portrait eries xpands the Meaning of Chicano

Mauricio Esquivel C.U.J.S.C. Edif. 397, Apto. 31 Mejicanos, San Salvador, El Salvador, C.A.

Brand Story. Niza is a women fashion brand designed in Spain with more than 20 years experience.

FASHION IN THE TIME OF QUEEN ELIZABETH I VOL 2 NO 1

Please visit our website for more options.

2018 RULES and PARTICIPATION GUIDELINES FOR LEADERS and ARTISTS

T i m e l e s s B e a u t y

Transcription:

IKTak CURRICULUM-ean INTEGRATZEKO PLANA Proposamen Gida (C) José Maria de Juan Fonseca Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia, 2002-03

AURKIBIDEA 1. HITZAURREA eta AURKEZPENA: ideia orokorrak Ikastetxe bakoitzak bere neurrian egin dezakeena planari buruz. 2. PLANAren EDUKIA: Ikastetxe bakoitzeko Planak izan ditzakeen atalak, orientabide bezala. 3. 6. 3. ORIENTABIDEAK: Planaren egiteko antolaketa, ideiak eta iradokizunak. 8. 1. Helburu orokorrak eta berariazkoak 1.1. Ikastetxeko Helburu Orokorrak IKTrekiko. 1.2. Ikasleentzako Helburuak. 1.3. Irakasleentzako Helburuak. 1.4. Hezkuntza-erkidegoaren Helburuak. 2. Irakasleriaren antolaketa 2.1. Koordinatzailea. 2.2. IKTak ikasleekin erabiltzen dituzten ikasleriaren antolaketa erak. 2.3. Prestakuntza-ekintzak. 3. Ikasleriaren antolaketa 3.1. Ordenagailu bakoitzeko ikasle kopurua. 3.2. Bikoiztea. 3.3. Tailerrak. 4. Baliabideen antolaketa 4.1. Ordenagailuen gela edo Informatika gela. 4.2. Informatika gela badago eta beste ordenagailuak beste txokoetatik banatuta daude. 4.3. Ordenagailu bakoitza gela bakoitzean. 4.4. Softwarea: programak. 4.5. Lan-egiteko orri-artxiboa. 5. Ordutegiaren antolaketa 5.1. Astean zehar ordu finkoa. 5.2. Beharrezkoa denean: irakasleak bere arloaren orduan. 5.3. Ordutegi mistoa. 5.4. Esklusibaren ordua. 6. Ikten laneko Metodologia 6.1. Erabilera orokorraren aspektuak. 6.2. Arrakasta izan daitezkeen estrategiak. 7. Edukiak 7.1 Haur Hezkuntzan IKTen Baliabideak. 7.2 Lehen Hezkuntzan IKTen Baliabideak. 8. 9. 12. 13. 17. 18. 20. José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 1.a

4. IKTak CURRICULUMEAN INTEGRATZEKO PLANA -ren EREDUA: eredu batez baliatuz, Plana egiteko eta errazteko iradokizunak. 1. zehaztapen maila. 2. zehaztapen maila: zikloa edota maila. 3. zehaztapen maila: burutu behar ditugun ekintzak. Adibideak. 5. TREBETASUN TEKNOLOGIKOEN MAILEN PROPOSAMENA: gure ikasleek lortu behar dituzten trebetasun teknologikoak izateko iradokizunak. - Haur Hezkuntza - Lehen Hezkuntza - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 6. PLANAren EBALUAKETA: Ikastetxean Planaren garapenaren ebaluatzeko eredua. a) Ebaluatzeko baliabideak: kalitatearen adierazleak b) IKTen integrazioaren ebaluaketa 23. 32. 38. BIBLIOGRAFIA 41. José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 2.a

1. HITZAURREA ETA AURKEZPENA Jadanik Hezkuntza Sailaren PREMIA plana ikastetxeetan martxan daukagu. Nahiz eta ezarritako epeak ezin bete arazo desberdinengatik, pixkanaka aurrera dihoa eta ikastetxe guztietara ailegatuko da. Badakigu bere helburu nagusia ez dela ikastetxeetara ordenagailuak bidaltzea, baizik gure komunitatearen hezkuntzaren kalitatea hobetzea tresna berri hauek erabiliz. Hauxe da, IKTak integratzea gure geletan eguneko errealitatean. Teknologi berriek dituzten pedagogia-aukerak atera nahi ditugu. Horrek suposatzen du behar ditugun tresnak eskuratu behar ditugula, gure hezkuntza-helburuak eta beharrak aurrera eramateko. Horrexegatik beharrez proposatzen da ikastetxe bakoitzak, bere errealitatetik abiatuta, bere IKTak Curriculum-ean Integratzeko Plana aurrera eramaten gaia izan behar duela. Batek baino gehiago, IKTen arduradunak barne, jadanik orri gehiago betetzeko pentsatu du. Baina intentzioa ez da hori, ezta gutxiago ere: orriak betetzeagatik egin behar bada, ezta hasi ere! Horrexegatik argi eta garbi azaldu nahi dut dokumentu honen helburua eta bere sormena guztioi erraztuz. IKTak Curriculum-ean Integratzeko Plana ren azken xedea IHPren atal bizia bihurtzea da. Beraz, ez du zentzumen handirik izango zentroak bere osotasunean ez badu bere gain hartzen. Bertan gure eguneroko lanaren errealitatea azaldu behar da, zer eta zertan ari garen, zein baliabidez, zein egoeretan eta gure norabidea. Aurrerantzean denboraz hobetuko degu, hedatzen, gehitzen eta aldatzen, lortutako eta egindako aurrerapenei egokituz. Itun honek dokumentu bizia izan behar du, ikastetxeko eragile guztientzat baliagarria izan dadin jarduerak burutzerakoan. Dokumentuak IKTen integrazioa lanean erraztu egin behar du gure ikasleekin. Denok programazioa jarraitzen dugu, eta dokumentu hau barneko programazioan integratuko eta adaptatuko da, beharren arabera. Guztion konpromezua izan behar du, aurrera eramateko borondatez. Bakoitzak bere posibilitateen neurritan, baina talde-lanaren eta lankidetzaren izaeraz kontuan hartuz. Gure gela lankidearen ekarpenari irekitzeak eskolako talde-lanaren esperientziak indartuko ditu, orientatuz eta lagunduz beharrez gero. Ez ditugu planteatu behar helburu teknologikoak, gure eskura ditugun baliabide teknologikoen erabileraren erreflexioa baizik. Denok ikus ditzakegu zein aspektu laguntzen dizkiguten gure ikasleen ikasketetan, eta horiek jaso eta barneratu egin behar ditugu. Ondoren gu geuk edo datozenak molda ditzakete, berriz hasten denbora alperrik galdu gabe. Ikastetxe bakoitzean IKTak Curriculum-ean Integratzeko Plana desberdina izango da, bakoitzak bere errealitate berezia duelako. Ez zaigu axola behar gure abiapuntutik desberdina izatea besterekiko. Gure ikastetxerako Plan onena gu geuk aurrera eraman dezakeguna izango da, gure errealitatetik burutzen bada. Nahiz eta gure lorpenak gutxienezkoak iruditu, hezkuntza-zereginaren garrantzizkoena gelako eguneroko lanean datza. Gure ideiak oso garrantzizkoak izan daitezke beste José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 3.a

lankideentzako. Ikasi eta bilatu ditugun irtenbideak, emaitzak eta gelan burutzen ditugun ekintzak, lankideei azalduz argibide iturri garrantzizkoa lortuko dugu. Denok jakinda integrazio honen helburua, baina ez legike gaizki gogoratzea. Ez da informatika irakastea gure ikasleei, hori azpi helburu bezala lortuko duten gauza bat da. IKTak balio behar dituzte ikasleak, era kritika batez, informazio eta formazio aukerak erakusten digun mundu batera hurbiltzako. IKTen integrazioa ikasle guztietara ailegatzea funtsezkoa da. Horretarako ikasleek IKTen hezkuntza ikasteko eskubidea jaso dezaten, behar diren baliabideak eta tresnak eskura jarriko ditugu, ahal den neurrian, irakasleen irizpidez eta iritziaz baliatuz. Agian, oraindik eskolan zehatz-mehatz erreflexionatu gabeko zenbait gauzetaz aztertu egin beharko degu. Irakasle bezala kontuan izan behar dugu erakusten ari garen ikasleak etorkizunezko pertsonak eta gisa-baliabideak izango direla, eta horrek suposatzen du ikasleei erakutsi egin behar diegu gaitasunak lortzen, informazioa aurkitzen eta aukeratzen eta batez ere kritikoak izaten. Egia medioetan aurki daiteke, baina agian bertan inolako egiarik ez da. IKTak ez dira sartuko ikastetxeetan inor edo ezer ordezkatzeko. Ordenagailuak erabili behar dira tresna onena denean zenbait helburu zehatzak lortzeko. Inoiz ez da ordezkatuko menditik ibilaldi bat, ezta laborategian esperientziaren bat, baina bai handiagotu edo hedatu. Ordenagailuak ez du gure lana ordezkatuko, baina bai eraldatuko du. Bai interneten, bai edozein programa informatiko baten errentagarritasunaren maila ez dago beregan, bere erabilerarengan baizik. Edozein programa txikia edo erreza interesgarria suerta leike eztabaidatzeko eta lan-taldean aritzeko. Era berean interneten aritzea denbora galtzea suerta leike segun eta nola bideratzen den. Gure eskuetan daukagu zein unetan, zertarako eta nola erabiliko ditugun baliabide hauek. Ez da klariona mezuaren garrantzia ezartzen duena, klariona gidatzen duena baizik Interneten eta programa informatikoen interakzioa bere osotasunean ulertu behar da, eta ez bakarrik ordenagailua - ikaslea. Ordenagailuek lagun diezagukete gisainguruneak sortzen eta ikasleen arteko ekintzak eskaintzen beraiek horietaz hitz egiteko. Askotan talde txikietan lana antolatzea izango degu, ordenagailuaren inguruan, eta sortu lan-talderen koperazioaren giroa. Gure hezkuntza ereduak aztertu egin beharko ditugu, eta eredu horiek nola sortzen duten interakzioa eta lan-taldearen jarrera eta jokabideak. Ordenagailuak irakasle eta ikasleen arteko dagoen bertikaltasuna moztu dezake, eta bere ikastetxeko lankideak edo beste batzuk testu edo lanen hartzaile bihurtu, bai webgunen bidez edota posta elektronikoaren bidez. Sortutakoaren komunikazioaren edukia edo mamia garrantzizkoa izango da. Gure bailaran, bai Goierrin bai Urola Garaian, Plana-ren edukiak ez dira zergatik izan behar ondoren aipatuko direnak. Ez dugu entregatzeko dokumentua egin behar polita gelditzeko. Guretzako interesgarria eta garrantzizkoa dena jarri behar dugu. Era horretan José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 4.a

gure eskolara edo egoerara datozen lankideei esanguratsua izan daiteke. Beraz, atalak orientatzeko modukoak dira eta beren edukiak eskola bakoitzak ezarriko ditu. Diktatu ordez, honekin, lana erraztu nahi da. Hemen azalduko diren ideiak lagundu nahian jarrita dira. Plan onena ikastetxe bakoitzak ezartzen duena izango da. Azkenik, tresna hauek geletara eramatea buruan baldin badaukagu, garbi dago gure irakaslegoaren formakuntza hunkitua suertatuko da. Interesgarria da Ikastetxe bezala planteatu beharko genukeela IKTen formakuntza ezartzen ditugun helburuak lortzeko eta posible ahal izateko. Era horretan, gure Plan-ak lan-taldearen IKTen ekintzak, mintegiarenak edo Ikastetxeko formakuntzarenak azaldu beharko lituzke. José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 5.a

2. PLANAREN EDUKIA Lehendabizi Ikastetxeko irakasle taldeak erreflexionatu behar du zein metodologiaz baliatuko garen ordenagailuak erabiltzerakoan. Ez da berdin izango ordenagailuak erabiltzea konduktismo gidatutako metodologiaz (klasean lortutako ezaguerak indartzeko) edo konstruktibismo gidatutako metodologiaz, non ikasleek ordenagailuko ekintzen bidez aprendizaiak lortuko dituzte. Biak baliagarriak izan daitezke, baina guk erabaki behar dugu lan egiteko era eta orientazioa. Ordenagailua, Internet, posta-elektronikoa, baliabideak besterik ez dira, eta gela barruan sartzeak ez du esan nahi berrikuntzarik ari garenik egiten. Hori lortzeko gure geletan ikas-prozesuaren ikuspegi berria izan behar dugu. Plana ondo kokatzen beharrezkoa da, gure ikastetxeko egoerara egokituz. Horretarako abiapuntu hauek kontuan izango ditugu: - Inguruko eskolaren kokapena eta eskolak duen ikasleria. - Instalazioak, ekipamenduak, baliabideak, irakasleriaren prestakuntza, beste urteetan egindako ekintzak. - Gure ikasleen maila ordenagailuaren erabileran. - Aniztasunari arreta eta ordenagailuaren erabilera berean. - Etnia, inmigrazioa, bazterreko zonak, bereziko jokaerak, IKTen integratzea geletan Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak (IHP) lagunduta eta barneratuta eraman behar du. Horrexegatik lehendabizi erreflexionatu behar dugu ea IHPn azaltzen diren aspektuak IKTak integratzeko baliagarriak dira. Bere garrantzia azalduko dugu eta beharrez gero jarri edo kendu gehiago. Gure IKTak Curriculumean Integratzeko Planan helburu nagusiak eta nortasun ezaugarri garrantzitsuenak azalduko ditugu. Gehien bat berriak direnak edota berrituta izan direnak. Baliteke zentro batek pentsatzea eskolako organoen betebeharrak (pertsonalak edo taldekoak) afektaturik suertatuko direla. Hala balitz egoerak azaldu egin beharko lirateke. Suertatzen bada ere, Antolamendua Iharduteko Araudia (AIA) berrikusi behar da eta aipatu zein aspektu birmoldatu behar dira. IKTak Curriculumean Integratzeko Plana ren helburu nagusiak ezartzerakoan eremu hauek ukituta suertatu daitezke: Ikastetxea Irakasleria Ikasleria Ikas erkidegoa oroan José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 6.a

Mailaz maila edota zikloz ziklo helburu zehatzak ezartzea komenigarria izango da. Edo agian urrats hau etorkizunerako gelditu daiteke. Plana aurrera eramateko antolaketaren egitura erabaki eta ezarri beharko dugu, aipatuz: ordutegiaren banaketa. irakasleriaren inplikazioa. ikasleriaren ordutegia nola gelditzen den. taldekatzearen aldaketak. txoko eta gelen banaketa. Maila bakoitzerako erabiliko diren programak, ekintzak eta tresnak zehaztu egin beharko dira. Hasieran gutxi izan arren, ez kezkatu, denboraz gehituko baitzaizkigu. Material hau guztiontzat benetan baliagarria izan dadin komenigarria atal hauek izatea (ikusi eredua): Nortasun ezaugarriak edota helburu nagusiak. Gelako programazioaren helburu zehatzak aipatuz.. Ikastetxeko Curriculum Proiektuaren ukituak suertatzen diren aspektuak, bai mailak bai irakasgaiak. Arloen erabilera (maila bati buruzkoa). Lantzen den arloaren edukiak edo aspektuak. Erabilitako programak eta tresnak. Aplikazioa burutzen den hezkuntza-maila. Denboralizazioa (hiruhileko gutxienezkoa) Aplikazioaren baliagarritasuna. Itun hauek izango dira Urteko Programazioaren atal bat eta eboluzioa aldakorra izango da. Irakasleriari baliagarria izatea garrantzitsuena da. Beraien gida eta erreferentzia bezala balio behar diete. Gure Planak ere bidera dezake irakasleriaren formakuntza, estrategiak eta lehentasunezko ildoak ezartzen, behar ditugun aspektu zehatzak ikasleekin erabiltzeko. José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 7.a

3. ORIENTABIDEAK 1. HELBURU OROKORRAK ETA BERARIAZKOAK 1.1. Ikastetxeko Helburu Orokorrak IKTrekiko a) Ikas-apredizaiaren prozesua aktiboa izateko informatikaren erabilera tresna bezala indartu. b) Bere erabilera indartu irakasleriaren ikastetxeko eginkizunak burutzerakoan: programazioak, memoriak, plangintzak, ekintzak, c) Interneten bidez komunikazioa bultzatu beste ikastetxeekin eta beste tokietako zentroekin, gisa-baloreak transmititzeko eta beste bizitzeko erak eta ohiturak ezagutzeko asmoz. d) Informazioaren bilaketa erraztu eta era kritika batez sailkatu, internet-eren mundua ezagutuz eta informazio garrantzitsuena aukeratuz. 1.2. Ikasleentzako Helburuak a) Trebetasunak, ezaguerak eta adimenak lortzeko bultzatzen dituzten programak eta egoerak erabili. b) Bere giroko ikaskideekin edo beste ikastetxetako ikasleekin komunikazioa indartu eta bultzatu. c) Bere interesa sortu eta informazio zehatza lortzeko urratsak azaldu, arrazoibidea indartuz eta bere ezagutzeko ahaleginak. d) Ordenagailuaren erabilera sormenaren bide bezala, integrazioa eta gisa-baloreak indartzeko norberaren ideiak garatuz. 1.3. Irakasleentzako Helburuak a) IKTak erabili ikastetxeko betebeharrak hobetzeko, atera daitekeen informazioa ikastetxeko metodo pedagogikoak garatzeko. b) Eguneroko lanak eta gelako ekintzak aurrera ateratzeko teknologi berriak erabili: programazioak, ekintzak, kontrolak, fitxak, aldizkariak, astekariak, c) Ordenagailua erabiliz, informazio egokia lortu, bai gai profesionalak, bai prestakuntza ikastaroak, bai deialdiak, bai eskolarako edozein gai interesgarria. José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 8.a

d) Esperientziak, ezaguerak eta ekintzak elkartrukatzea interneten: chat-ak, foroak, posta elektronikoak edo webguneak erabiliz. e) Ikastetxe bertako informazioa trukatzeko webguneak eta foroak indartu: hezkuntzaerkidegoaren partaideak azal dezaten beren ideiak, eztabaidak eta aportazioak. 1.4. Hezkuntza-erkidegoaren Helburuak a) Hezkuntza-erkidegoarekin komunikazioa indartu: azalpen-orriak, webguneak, posta elektronikoa, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua indartzeko eta familien eta IGEren betebeharrak bultzatzeko. b) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren deialdiak eta araudira ezagutzea bere webgunearen bidez. c) Hezkuntza-erkidegoaren partaidetza ekintzetan bultzatu: egunkari edo astekari eskolarra, aldizkari eskolarra, webgunea, jardunaldiak, Aste kulturala, Foroak internetetik, inkestak, ate-zabalik egunak, inauteriak, Festak, d) IKTen erabilera indartu Ikastetxeko itunak eta dokumentuak eredu bateratuaz, posta elektronikoa erabili familiei kontaktatzeko eta komunikatzeko abisuak edota beste materialak. 2. IRAKASLERIAREN ANTOLAKETA 2.1. Koordinatzailea Ikastetxe barruan IKTak koordinatzen eta indartzen duen pertsona edo lantalde baten beharra garbi ikusten da. Bere ordutegi lektiboren barruan eta Zuzendaritza taldetik indartuta, IKTak koordinatzeko ordu lektiboak izan behar ditu. Egokia ikusten da ikastetxe osorako koordinatzaile orokorra egotea. Era berean IKTen batzordea: Haur Hezkuntzako bat, Heziketa Bereziko partaide bat eta Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzeko partaide batekin osatuaz. Batzorde honek ikastetxeko IKTak Curriculumean integratzeko Plana proposamena burutu beharko luke. Koordinatzaileak, betebehar hauek burutu ditzake: a) Materiala sailkatu eta ordenatu. b) Hardwareren mantenamendua bideratu: teknikariarekin harremanetan jarri edota Hezkuntza Saileko mantenamendua daraman enpresari deitu, Ordiziako Berritzeguneko Aholkulariari beharra transmititu. c) Berritzeguneko IKTen mintegian parte hartu, mintegitik etorritako zabaltzeko: albisteak, planak, formakuntza, José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 9.a

d) Eguneratuta izatea: beste ikastetxeetako lanen kontrastea ikusi (Mintegiaren bidez edo telematikoki) e) Programa berriak ikusi, aztertu eta zabaldu lankideen artean. Era berean berrikusi daudenak. f) Ikastetxean bertan eta beste ikastetxeekin IKTen ekintzak bultzatu eta indartu. g) IKTen ekintza orokorrak antolatu eta planifikatu. h) Beste lankideen lana erraztu, bultzatu eta motibatu. i) IKTekin zerikusirik duten ekintzetan eta bilerak parte hartu. j) Ikasleentzako ekintzen sorkuntzan eta antolaketan lagundu eta aholkatu. 2.2. IKTak ikasleekin erabiltzen dituzten IRAKASLERIAren antolaketa erak Aldez alde, geletan tresna berriak sartzean klaustro osoaren inplikazioa bilatu behar da. Denok batera eta koordinatuta parte hartzen badugu denbora berdinean emaitzak hobeagoak izango lirateke. IKTen errekurtso hauek arlo guztietara ailegatu behar dira. a) Tutorea izan beharko litzateke bere ikasleriari IKTen orduak ematen dizkien pertsona. Holaxe irabazten da ikasleriaren ezagutzaz, irakatsi behar diren edukiak ezagutzaz eta denboraren ustiapenaz. Arazoak: tutore guztiak ez daude prest informatika gelara joateko. Denak ez dira berdin inplikatzen eta ez dute denek maila berdina edota interesa. Era berean, ordenagilu/ikasle ratioa oso desegokia da gaur egun, eta etekina ateratzeko ikasle askorekin informatika gelara joateak suposatzen du programazioa ondo antolatuta izatea. b) Beste irtenbide bat da ikasleria joatea informatika espezialista batekin ordenagailuaren aspektu zehatzak lantzeko edota arloen helburuak eta edukiak lantzeko. Arazoak: ez du ondo ezagutzen ikasleria eta beraien inplikazioa landu behar diren edukiekin. Agian arloetako gaiei ez die behar den sakontasuna ematen. Ordenagilu/ikasle ratioa ere desegokia izan daiteke aurrekoan bezala. Hasiera batean irtenbide hau ez da egokia ikusten, zeren kasu gehienetan ez da izango benetako IKTen gelako integrazioa, eta gainera, agin, prozesu honetan klaustroa ez inplikatzea bultzatzen du. Integrazioa denon artean lortu behar da, guztion esfortzuarekin, IKTak curriculumean normalizatzeko. c) Gelan mistoa. Tutorea eta beste irakasle bat batera. Tutoreak klasea darama ikasleen dinamika eta arloaren edukiak ezagutzen dituelako. Beste irakasleak aspektu informatikoak kontrolatzen laguntzen dio. Irakasle honek ere ikasleei laguntzen die José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 10.a

behar dutenean. Denbora joan aurrera, tutoreak konfidantza hartuko du eta bera bakarrik ekintzak ikasleekin garatuko ditu, bere geletaz arduratzen. Normalki era honek aurrera eramateko aurreko planifikazioa eskatzen du, tarteko bileraren bat eginez. Irakasleek informatika gelara zertarako joan oso garbi izan behar dute.. Laguntzeko irakasle hori ziklo berdinekoa izatea komenigarria da, hola bere ziklo horretaz pertsona bera arduratuko litzateke (IKTen batzordeko partaidea bera balitz hobe litzateke). Holaxe zikloko lana bateratua joango litzateke. Egoera egokiak suertatzen badira, ordutegietan kontutan izango da: hasieran bi irakasleen beharra dago, baina gero tutorea bakarrik bideratu du, jakinda beste irakasle baten beharra izanez gero izango duela. Hasieran bi irakasle aritzea antolaketaren aldetik esfortzu bat suposatzen du, baina egoera hau behin-behinekoa izango da. d) Aurreko eraren antzekoa edota osagarria: bi irakasle arduratuko lirateke. Irakasle hauek banatzen dituzte rolak eta lanak ikasleekin: batzuekin bat arduratzen da eta bestea besteekin. Helburuak eta edukiak desberdinak izan daitezke. Era berean eskuduntzako maila (konpetentzia maila) desberdineko ikasleek lan desberdinak landu ditzakete (heziketa bereziko ikasleak beste ikasleekin gela eta denbora berdinean). e) Bikoiztea da beste era bat ( desdoble ). Ikasleriaren erdia IKTen gelan eta beste erdia gela arruntean. Eredu honek talde txikien antolaketa errazten du. Era berean ingeleseko irakasleari ahoskera lantzeko ikasleriaren erdia gela arruntean baimentzen dio, bitartean tutorea IKTen gelan beste erdiarekin errefortzu batzuk eta gai batzuen ikerketa burutu dezake. f) Ordezkapenak. Guztiok jakinen gainean gaude irakasle guztiek ez daudela prest bere ikasleekin informatika gelara joateko. Egiteko erak inposatzea ez da komenigarria, kontrako efektua suertatu bait daiteke. Egoera honetan tutorea ordu horretan ordezka daiteke: ikasle guztiek eskubide berdinak eta aukera berdinak izan behar dituzte. Ez da inor derrigortuko ordenagailuekin lan egitera. Noski, ordezkapen hori eginez gero, ordenagailuaren lana programatutako arloko ekintzetara egokitua izango da, eta ez da izango informatikako klase bat. g) Ikasleen trukaketa. Batzutan edo noizbehinka, eta koordinaketa mailaren arabera, iktak integratzeko era onena ikasleen trukaketa da. Hemen koordinaketa irakasleen artean abantaila nagusia da. Batzutan, lankideak ordu batzuk prestatzen pasa duen klase bat prestatuta dauka, eta ordu errentagarritasuna erabili behar da. Beti ez degu izango aukera hori, horrexegatik ere aprobetxatu egin behar da. Askotan ikasleriarentzat oso komenigarria izaten da, bizigarria eta jakin-nahia bezala. 2.3. Prestakuntza-ekintzak. Ikastetxe gehienek parte hartu dute lan-taldeetan, prestakuntza proiektuetan eta Garatuko ikastaroetan. Era horretatik lortutako prestakuntza baimentzen du askotan urtean zehar ez dugun denbora egiteko elkar jartzeak lortzeko: IKTak curriculumean integratzeko koordinaketa eginez eta lankidetzaren dinamika bat sortuz. José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 11.a

3. IKASLERIAREN ANTOLAKETA 3.1. Ordenagailu bakoitzeko ikasle kopurua Hemen egoera eta baldintza desberdinak ager daitezke: ikasleriaren kopurua, ordenagailuen kopurua, burutu behar den ekintza edota lan mota, ordenagailuen kokapena, edo irakasleriaren antolaketa. Dena den, ordenagailu bakoitzeko ikasle kopuru egokia zera da: ikasle bat edo bi, gehiena. Zenbait eta ikasle gehiago distrazio eta eragozpen gehiago. Hala ere, bikotetan lan egitea beste garrantzizko aspektuak indartzen ditu: a) Ekintzen lankidetza: batek idazten du edo gidatzen du sagua, besteak laguntzen dio, zuzentzen dio, b) Gizarteratzea eta integrazioa: ikasle pixka bat azkarragoa jarrita beste motelagoa denarekin. c) Partaidetza bilatzea: beti zerbait sortzen da, lantzen edo laguntzen da. Hala ere ez da komenigarria garapenaren abiadura handiak sortzea, oso ondo eta asko maneiatzen dutena beste batzuekin oso motelak direnak. Maila desberdineko bikotek baldin badaude, komenigarria da ikasle motelak burutzea eta azkarrak laguntzea. Baina Tutorea da ikasleak ezagutzen dituena, eta bikoteak egiteko pertsona egokiena bera da. 3.2. Bikoiztea Gorago aipatu den bezala, Ikasleriaren erdia IKTen gelan eta beste erdia gela arruntean. Eredu honek talde txikien antolaketa errazten du. Era berean ingeleseko irakasleari ahoskera lantzeko ikasleriaren erdia gela arruntean baimentzen dio, bitartean tutorea IKTen gelan beste erdiarekin errefortzu batzuk eta gai batzuen ikerketa burutzeko: ikasteko teknikak, ortografia, irakurketa esanguratsua, Batzutan bikoizketa aurrera eramaten da koordinatzailearen presentziarekin informatika gelan, tutoreari laguntzeko asmoz: aurreneko saioetan segurtasuna hartu arte, tutorea ikasleriaren erdiarekin egonez, koordinatzaileak laguntzen dio. 3.3. Tailerrak Gure ikastetxeetan astean zehar arratsalde batan tailerrak egitea oso zabalduta dago. Antolaketa honek posibilitate asko eskaintzen dizkigu. Arratsalde horretan ikasleak egon daitezke lanean beraien ez den gela batean, eta tailerren arabera taldekatzen dira, beste gelako edota mailako ikasleekin. Aste batzuk pasa eta gero ikasleak tokiz aldatzen dira, tailerra txandatzen dute. Era honetan IKTen erabileraren tailerra ikasle guztien eskura egongo zen. Tailer honetan Curriculum barruan dauden lanak burutuko dira, et ez informatika ikastaroak. Lan hauen artean holako lanak ikusten dira: eskolako José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 12.a

aldizkariaren atal bat, ipuinen osaketa edo bilduma, eskolako webgunearen atalen bat, irratirako lanak edota grabaketak, eskolako bideoaren sormena parte hartzea, chat-en saioak, zenbait arloetako aplikazioak edo programak landu (natura, matematika, ingelesa, ) 4. BALIBIDEEN ANTOLAKETA Ordenagailuen antolaketa ere oso garrantzitsua da, eta alderdi mota desberdinak kontutan izan behar dira: 4.1. Ordenagailuen gela edo Informatika gela. Ikastetxean ordenagailuen gela bakarra dago eta ikasleak bertara joaten dira. Aukera honek ordutegi zehatz batera behartzen gaitu, errespetatu behar dena. Dena antolatuta eta txukunduta utzi behar da, erabilitako materiala (cd-ak, programak) ordenatuta. a) Ordenagailuen kokapenaren arabera, ikasleek gure azalpenak ondo jasoko dituztela ziurtatu behar dugu. b) Ordenagailu guztiak kontrolatu behar dira begirada baten bidez. Orokorrean denak gure kontrolpean egon behar dira, eta ez gara egon behar bueltaka denak ikusteko.arbela toki preferente batean kokatuta egon behar da, edozein ordenagailutatik ikusteko. Veleda antzeko arbela izan behar du, hautsik ez egoteko. c) ikasleak ordenagailuaren aurrean daudenean irakasleari kasu egitea zaila egiten zaie. Honez gero Ikasleek guri kasu egiteko behar degunean estrategia batzuk pentsatu behar dugu. Gaur egun badaude programa batzuk hau kontrolatzen dutena. Halere, saioak hasi aurretik oso komenigarria da bost minututan arauak edota ekintzak azaltzea, saioaren garapena ondo joateko. Portaeraren arazoak ere kontenplatuta izan behar dira. 4.2. Informatika gela badago eta beste ordenagailuak beste txokoetatik sakabanatuta daude. Honek lana dibertsifikatuta errazten du. Batzuk IKTen gelaren barruan lanean ari diren bitartean beste irakasle batek beste gela batean beste ikasle edo ikasleekin lan egin dezake. Holako aukerak izango ditugu: a) Ikasle batzuk Interneten lan bat egitera eraman, edo beste ordenagilurekin komunikatzera edozein eguneko momentutan. b) Bakarreko lan bat ordenagailuan irakasleriaren aldetik, c) Ordenagailu bat gela bakoitzean, edo ziklo bakoitzean: gela barruan edo gelaz kanpo, edo tutoritza gelan, ikasleek sarbidea duten tokia. José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 13.a

Arazoa: batzuk asko erabiliko lukete eta beste batzuk gutxi. Ikasleen autonomia aurretik landuta egon beharko zen, eta programak oso ondo prestatuta eta zehaztuta ikasleek ekintzak burutzeko. Ona izango zen gela barruan atalak eta gelako lanak aurrera ateratzeko, eta zailtasunak dituzten ikasleekin lan egiteko. 4.3. Ordenagailu bakoitza gela bakoitzean. Ordenagailuaren txokoaren pedagogia erabil daiteke. Egoera honetan ikasle guztiek erabiltzen dute, aurretik ezarritako txanda batez eta agerian jarri duguna ordenagailuaren ondoan. Ikasleriaren interbentzioa kontrola daiteke erregistro batzuen bidez. Ondoren azaltzen dira bi erregistro mota (informatika gelarako ere baliagarriak dira). Ikastetxea: PROGRAMEN ERABILAREN METATZE-MIAKETA Ikaslea 1.Programa Posta -Elek Web-eko kontsulta 1. 2. 3. 2.Programa CD-ko kontsulta PROGRAMAREN MIAKETA: Ikaslea Data Puntuazioa Oharrak Autoebaluaketa 1. 2. 3. José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 14.a

4.4. Softwarea: programak Ordenagailuak errekurtsoak izan arren, beste baliabideen beharra badugu: programen beharra. Ordenagailuak programa egokirik gabe ez digute balio. Programen aukeraketa egitea oso garrantzitsua da. Era berean baliabide hauen mantentzea eta antolaketa funtsezkoa da IKTak curriculumean integratzeko. a) Informatika gela izanez gero, bertan programak antolatuta eta sailkatuta izatea egokiena da. b) Geletan ordenagailuak baldin baditugu, gela bakoitzean behar diren kopiak izatea egokiena da, lana autonomoa eta dinamikoa izateko. c) Ikastetxeak dituen programekin data basea sortzea komenigarria ikusten da, zein ziklo, maila eta arlotarako egokituta dauden azalduz. d) Material hezigarriaren behaketa eta balorazioa egin behar degu, edo eginda daudenak erabili gure beharrak elikatzeko. Honi buruz, datozen helbidetan zenbait balorazio aurki dezakegu: http://www.ordiziagune.net/ikt edo http://www.gipuztik.net e) Dokumentu honen bukaeran materiala ebaluatzeko eredu desberdinak azaltzen zaizkizue. 4.5. Lan-egiteko orri-artxiboa Ondorengo lana errazteko eta gure esfortzuak errentagarriak izateko lanaren erregistroa sistematizatu egin behar da. Honetarako aholku hauek baliagarriak proposatzen dizkizuet: a) Garatzen ditugun ekintza bakoitzaren lan-egiteko orri bat (fitxa bat) prestatzea.. Hasieran errazak izango dira, eta agian eskuz idaztea nahiago dezue. Orri bat edo gehiago izan daitezke. Hasieran agian erregistro fitxa batekin nahikoa izango degu. Denbora joan hala, agian beharrezkoa egingo zaigu saio bakoitzerako bi fitxa mota desberdinak izatea: bat irakaslearentzat, helburuak eta ekintzak azalduta, eta bestea ikaslearentzat, zenbait laguntza eta urrats azalduta. Denboraz ziur aldaketak suertatzen zaizkigu. Gelako hurrengo saioetan egokituko lirateke. José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 15.a

Ekintza-orri hauek erabiltzen ditugun bakoitzean aldaketak egin ditzakegu. Ez dira aldaezinak izan behar, hobekuntzak egingo dizkiegu. Lan-egiteko orriak euskarri digitalean eginez gero (word - excel - publisher) denboraz handiagotu eta zabaldu ahal izango ditugu. b) Maila bakoitzari egindako ekintzen lan-orriekin karpeta bat prestatzea komenigarria da. Era berean behar denean arloz arlo. Prestatutako lan-orri bakoitza karpetari gehitzen zaio. Sailkatuta egon behar dira: denbora ordena, arloka, edo beste ezaugarriren bat nabarmena dena. Azal batean saiorako behar ditugun kopiak gorde ditzakegu, ordenagailu bikoitzagatik bat edo ikasle bikoitzagatik bat. Karpeta hori berez gure IKTen lan-programaketaren euskarria bihurtzen da. Era honetan, hurrengo urtean programaketa eta ekintza-prestaketa egiten dugunean ez gara hutsetik hasiko. Lankide berriren bat etorriz gero ere, egindako lanaren gida on bat jarraitzeko aukera aurkituko du. José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 16.a

5. ORDUTEGIAREN ANTOLAKETA Ordutegiaren bi garrantzizko ezaugarri hauek dira: ordutegiak ikastetxeko ordutegi orokorraren barnean egon behar du, eta IKTen erabileraren plan orokorraren menpean egongo da. 5.1. Astean zehar ordu finkoa Abantailak: a) IKTak ikastetxeko gela guztietara ailega daitezke. b) Lan zabalagoak eta helburu handiagoak planteatzeko aukerak: eskolako egunkaria, astekaria, testu-lanketa berezia (Creative Writer, M.Publisher, ) Eragozpenak: a) Irakasle bezala erabiltzera behartuta sentitzen zara. Astero ordubete baldin baduzu informatika gelara zerbait egitera joan behar da (ikasleek erabili nahi dutela eskatzen digute). b) Era honek plangintza hobea eta handiagoa eskatzen du: ordenagailuaren erabileraren planteamendu komunak, adostu zein programak erabiliko diren edo zein edukiak landuko diren, nola, zein mailetan, noraino, 5.2. Beharrezkoa denean: irakasleak bere arloaren orduan Abantaila: - Programazioan hobetoago moldatzen da. Behar dena eta behar denean lantzen da, motibazioa handiagoa izanez. Eragozpena: - Ikasle batzuk ordenagailuetara ia ez dira joango. Beste batzuk ordea, irakaslearen arabera, aldi askotan joango dira. 5.3. Ordutegi mistoa Era honetan aurreko bi era motak erabiltzen dira. Era hau irtenbide onena da: IKTak erabiltzera denok konprometitzen gaitu, eta era berean ordutegi malguak edozein ikasleak edo lan-taldeak erabiltzeko aukera eskaintzen du. 5.4. Esklusibaren ordua. IKTen ekintzak eta bere prestaketa astero edo hamabostero plantea daitezke. Lan-saio hauek esklusibaren orduan posibleak izango dira. Ekintza horiek prestatzerakoan José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 17.a

orientatzeko lankide baten laguntza lortzea arazoa izaten da. Ekintza horien prestaketan partaidetza eta lankidetza behar da. Normalena da mailako edo zikloko irakasleak elkartzea beren ikasleek burutu behar dituzten ekintzak ezartzeko.elkarketa horretan honako lan hauek presta daitezke: ekintzak, material berriak aztertu, estrategiak ezarri, lan-orriak egokitu edo berriak sortu, Hemen koordinatzailearen presentzia oso garrantzizkoa izango da, suertatzen diren kezkak eta zalantzak argitzeko. 6. IKTen LANEKO METODOLOGIA Ordenagailueekin lan-egiteak prestaketa eta planifikazioa eskatzen ditu. Horretarako programazio bat egon behar du, ikasturte batetik bestera lana erraztuko diguna. Programazio hori behar denean malgua eta aldakorra izan daiteke, eta pixkanaka gure lanera hobetuko digu. Baina programazioa izatea ez da nahikoa, eta saio bakoitzaren planifikazio zehatza beharrezkoa egiten da. Planifikazio hau aurrera eramatea era desberdinetan egiten da, irakasleria edota ikastetxearen beharren arabera. 6.1. Erabilera orokorraren aspektuak a) Ordenagailuaren aurrean ikasleekin jarduteko ideia orokorrak zehaztu. b) Zehaztu beharko ditugun aspektuak: informatikaren erabilera non hasi, saguaren erabilera nola hasi, teklatua erabilera nola txertatu, ordenagailuaren erabileraren autonomia non eta noiz txertatu (martxan jarri, programa bat hasi, programa hori itxi, ordenagailua itzali,). c) Materialak, gelaren ordena eta garbitasunaren mantentzeko oinarrizko aholkuak ezarri beharko dira. 6.2. Arrakasta izan daitezkeen estrategiak Ordenagailua erabiltzea erabaki degunean, arrakasta lortzeko metodologiaren ezaugarri hauek kontutan izan behar ditugu: a) Ordenagailuetara joan aurretik Ez dugu presarik izan behar, ez joan edozein modutan. Ezagutu erabili behar ditugun programak: ondo begiratu edukiak eta ekintzak. Ikasleriarekin erabili aurretik bakarrik saiatu eta praktikatu.ahal den neurrian ez gertatzeko askotan ustekabeak eta larrialdiak suertatzen direnak. Konfiantza eskuratu eta hartu (8-10 ordenagailu, 15-20 ikasleekin lana da, ez da txantxa). José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 18.a

Ekintza planifikatuta egon behar da. Softwarearen azterketa, ziurtatzeko aukerak eskema bat edo laburpen bat idatzi. Aurrera eraman behar diren ekintzak ezarri eta aurretik ikusi (batzutan programa baten atalak ez dira komenigarriak edo egokiak). Ekintza-saioen kopurua planifikatu eta nola antolatuko diren. Ordenagailuekin lan-saioak eta edukiak ikasturteko programazioan barneratu eta integratu behar dira. Ahal den neurrian, IKTen erabilera integratu beste ekintza zabalagoan edo handiagoan b) Ordenagailuarekin Irakaslearen presentzi zuzena: zenbait eta ikasleria txikiagoa gero eta irakasleriaren presentzi handiagoa. Zenbait eta ikasleria txikiagoa gero eta klasea zuzenduagoa. Pixkanaka ekimen, iniziatiba eta autonomia gehiago eman. Aurreneko saioetan denbora galdu (erabili) prozedurekin: - Ordenagialua: piztu, itzali, kontuz ibili, ez ikutu - Diskoak: erabili zuzena sartzerakoan, zer egin leike eta zer ez, sartu-atera. - Ongi eta zuzen tekleatu. - Saguaren erabilera. Informatika gelara joaterakoan beti eraman parera eta arkatza (paperean ere landu behar da). Beti argi eta garbi gure nahiak edo ekintzen helburuak azalduko dizkiegu, eta zein da beraien lana. Honetarako era desberdinak erabil ditzakegu: - Hasierako azalpena eta ondoren lanari ekin. - Lan-egiteko orria batean ekintza guztiak zehaztuta, edozein bere erritmoan jarraitzeko. - Azalpen txikiak (tarteka) edo puntualak eta ondoren lanari ekin. Hasieratik materiala begirunez tratatzeko ohitu eta erakutsi, eta bukaeran materialaren bilketa eta txukuntasuna ezarri. José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 19.a

c) Ordenagailuen ondoren Saioaren erregistroa jaso: apuntatu zer egin degun, aspektu interesgarrienak, aldaketak datozen saioetarako edo egunak, sortutako arazoak, iruzkinak, 7. EDUKIAK Lehendabizi, erabakitzeko IKTak erabiliz landu behar ditugun edukiak, jakin behar ditugu zeintzuk diren informatikarekin lortu nahi ditugun aprendizaiaren helburuak. Tresnak eta programak ezagutzen ditugun eran, gure lanaren posibilitateak eta itxaropenak handiagotu egingo dira aspektu eta aukera berriak landuz. Arloetako programa eta ekintzen sailkapen bat egin behar dugu. Sailkapen horretan azaldu behar dira eduki zehatzak aztertuta eta zein mailetarako zuzenduta doaz. Ondoren, bakarrik adibide bezala, eta jakinda luzagarria izan daitekeela aurkezten dizuet aukera hauek: 7.1 Haur Hezkuntzan IKTen Baliabideak a) Gela barruan (ordenagailuaren txokoa). Gelako zona batean lan antolatuta edo librea: joko - sinbolikoa, mintzamena eta idazmena, esperientziak, plastika, antzerkia eta mozorro jantziak, kontzeptuen teklatua, laminak, eranskinak, b) Gelatik kanpo: gela txiki bat ordenagailuekin. Aspektu hauek kontuan har ditzakegu: - Eragingarriagoa eta motibagarriagoa izan daiteke: magiazko gela, (hara joaten dira eta zerbait gertatzen da ), psikomotrizitate gela, - Beste lanaren antolaketa: ikasle batzuk psikomotrizitate gelara edo antzerki aretora doaz eta beste batzuk beren gelan gelditzen dira. Honek suposatzen ditu: prestatu eta planifikatu ekintza desberdinak ikasleriaren antolaketa on bat, momentu horretan bi irakasle behar direlako. burutu behar den ekintzaren prestaketa (programatuta izatea). ikasle guztiak gelatik pasatzen direla kontrolatzea. 7.2 Lehen Hezkuntzan IKTen Baliabideak a) Eduki bezalakoa: ezaguera eta hezigarriaren ekintzak. José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 20.a

plastikako eta sormenaren ekintzak. joko eta ekintza dibertigarriak. eguneko lanerako erabilera ezagutu. ordenagailuaren eta informatikaren posibilitateak ezagutzea. ordenagailuaren parteak ezagutzea (hau beste guztien medio emango da). b) Tresna edo baliabide didaktiko bezalakoa: 1. zikloa garrantzizko trebetasunen garapena indartu: irakurketa, idazketa, mintzamena, espresioa, kalkulua. espazio-denborazko aspektuak bermatu eta indartu. komunikazioa eta sormena erraztu eta indartu. 2.zikloa garrantzizko trebetasunen garapena indartu. aginduen interpretazioaren zuzena eta irakurketaren ulermena. testuen sormena eta zuzenketa. kalkulua eta buruko kalkulua. Ingurunearen hurbiltasunaren sakonketa. Buruketak eta halako ekintzak irtenbidea aurkitu. IKTen munduan lehenengo hurbilketak egin: posta-elektronikoa eta beste ikasleekin harreman digitalak (beste ikastetxeekin ere bai). Internet erabiliz lanen trukaketa, bai posta elektronikaren bidez bai webgune baten bidez, beste ikastetxeekin. Noizbehinka chat-en bat erabili, eta etorkizunean (Premia Plana ezartzen den neurrian) bideokonferentziaren bat. 3.zikloa Arlo desberdinetarako indartzeko eta laguntzeko ekintzak: Matematika, Hizkuntza, Ingurunea, Ingelesa, Tailerrak, Musika, Gorputz hezkuntza, José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 21.a

Aste horretan gelan lantzen ari diren zenbait eduki kontzeptualak edo prozedimentalak indartu. Lanean autonomia handiagoa bilatu, eguneko lanerako prestaketa: Testu lanketa, Datu Basea, Egunkaria (maketazioa, Publisher), beste programa hezigarriak (Clic, Neobook, ) Ipuinak eta testuak sortzeko programen erabilera ( Irakurri eta idatzi, Ipuin tailerra, El pequeño escritor,), sormena, irudimena eta fantasia garatzeko: historiak eta komics sortuz. Ezaguera berriak lortzea. Batzutan liburutik zenbait gai ikasi ordea CD multimedia erabiliko dute, edota internet-eko zenbait helbide desberdinak aztertuko dituzte. Internet eta informazioaren bilaketa: nabigazioa. Informazioaren sailkapena eta aukeraketa. Adibidez, internet-eko konexioa erabili zenbait arloetako informazio kontzeptuala bilatzeko. Euskal Herriari buruz informazio nahikoa eta egokia bila daiteke curriculumean integratzeko: geografikoki, etnologikoki eta historikoki. Gelako liburuak bilatutako informazioaren kontrasteak egiten baimenduko digute. komunikazioa: beste lankideekin harreman digitalak sortu eta beste inguruneak ezagutu. Horretarako IKTen tresnak erabiliz: posta elektronikoa, chat-ak, foroak, bideokonferentziak. Internetaren erabilerak beste ikastetxeetako ikasleekin lanak trukatzea baimenduko digu. Astero edo hamabostero chat-ak erabili: gaztelaniazko chat-a eta ingeleseko chat-a. Hilabetean behin beste eskoletako ikasleekin bideokonferentzia bat burutu daiteke. José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 22.a

4. IKTak CURRICULUM-ean INTEGRATZEKO PLANAren SORTZEKO EREDUA 1. zehaztapen maila 1. Sarrera. 2. Gure ikastetxeko IKTen integrazioaren ezaugarri metodologikoak. 3. Plan hau baldintzatzen dituzten ingurunearen aspektuak. 4. Plan honekiko loturik dauden gure IHPren nortasun ezaugarriak. (Edo Plan honetatik ateratakoak eta IHPri gehitu behar zaizkionak) 5. IHPren helburuak gure Planarekiko. (Edota gure Planeko helburuak IHPrekiko ) 6. Ikastetxeko organoen inplikazioa (taldekoak eta pertsonalak) 7. Curriculumean Integratzeko Plana-ren helburu orokorrak, atal hauei buruz: a. Ikastetxea. b. Irakasleria. c. Ikasleria. d. Hezkuntza erkidegoa. e. IGE José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 23.a

8. Helburuak zikloz ziklo eta mailaz maila. (Bakarrik komenigarria ikusten bada). 9. Behar den egitura: Plana aurrera eramateko antolaketaren egitura. a. Ordutegia. b. Irakasleriaren partaideak eta beren ardura: 1. Koordinatzailea. 2. Zuzendaritza taldea. 3. Irakasle-taldeak. c. Ikasleriaren ordutegiak. d. Gelen banaketa eta egokitzapena. e. 2. zehaztapen maila: zikloa edota maila 10. Mailaka edota zikloka programatutako ekintzak eta jarduerak. 11. Ikastetxeko Urteko Planarekiko jazoerak eta eraginak: a. Aldatzen edo modifikatzen diren helburuak b. Eduki berriak c. Metodologiaren aldaketak edota estrategiak d. José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 24.a

3. zehaztapen maila: burutu behar ditugun ekintzak HAUR HEZKUNTZAko 1.ZIKLOAN erabiliko den SOFTWAREa Erabiliko diren Erabilitako Epea: Edukiak Maila ARLOAK Programak Hiruhilabete Erabilpena Aplikazioaren erabilpen orokorra 1 - Aprendizai berrien jabetza (AJ) 2 Aprendizaien indarpena (AI) 3 Informazioaren Bilaketa (IB) 4 Sormena eta Irudimenaren sustatu (S) 5 Komunikatzeko eta elkartrukatzeko tresna (KT) 6 - Adierazpen eremua edo medioa (AE) 7 - TOKIA:! Gelako ordenagailua! Informatika Gela TALDEKATZEA :! Bakarka! Talde malgua! Talde Osoa IRAKASLERIA: Tutorea: Berezilaria: Beste gisa-baliabideak: ORDUTEGIA: Oharrak: José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 25.a

HAUR HEZKUNTZAko 2.ZIKLOAN erabiliko den SOFTWAREa Erabiliko diren Erabilitako Epea: Edukiak Maila ARLOAK Programak Hiruhilabete Erabilpena Aplikazioaren erabilpen orokorra 1 - Aprendizai berrien jabetza (AJ) 2 Aprendizaien indarpena (AI) 3 Informazioaren Bilaketa (IB) 4 Sormena eta Irudimenaren sustatu (S) 5 Komunikatzeko eta elkartrukatzeko tresna (KT) 6 - Adierazpen eremua edo medioa (AE) 7 - TOKIA:! Gelako ordenagailua! Informatika Gela TALDEKATZEA :! Bakarka! Talde malgua! Talde Osoa IRAKASLERIA: Tutorea: Berezilaria: Beste gisa-baliabideak: ORDUTEGIA: Oharrak: José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 26.a

LEHEN HEZKUNTZAko 1.ZIKLOAN erabiliko den SOFTWAREa Erabiliko diren Erabilitako Epea: Edukiak Maila ARLOAK Programak Hiruhilabete Erabilpena Aplikazioaren erabilpen orokorra 1 - Aprendizai berrien jabetza (AJ) 2 Aprendizaien indarpena (AI) 3 Informazioaren Bilaketa (IB) 4 Sormena eta Irudimenaren sustatu (S) 5 Komunikatzeko eta elkartrukatzeko tresna (KT) 6 - Adierazpen eremua edo medioa (AE) 7 - TOKIA:! Gelako ordenagailua! Informatika Gela TALDEKATZEA :! Bakarka! Talde malgua! Talde Osoa IRAKASLERIA: Tutorea: Berezilaria: Beste gisa-baliabideak: ORDUTEGIA: Oharrak: José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 27.a

LEHEN HEZKUNTZAko 2.ZIKLOAN erabiliko den SOFTWAREa Erabiliko diren Erabilitako Epea: Edukiak Maila ARLOAK Programak Hiruhilabete Erabilpena Aplikazioaren erabilpen orokorra 1 - Aprendizai berrien jabetza (AJ) 2 Aprendizaien indarpena (AI) 3 Informazioaren Bilaketa (IB) 4 Sormena eta Irudimenaren sustatu (S) 5 Komunikatzeko eta elkartrukatzeko tresna (KT) 6 - Adierazpen eremua edo medioa (AE) 7 - TOKIA:! Gelako ordenagailua! Informatika Gela TALDEKATZEA :! Bakarka! Talde malgua! Talde Osoa IRAKASLERIA: Tutorea: Berezilaria: Beste gisa-baliabideak: ORDUTEGIA: Oharrak: José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 28.a

LEHEN HEZKUNTZAko 3.ZIKLOAN erabiliko den SOFTWAREa Erabiliko diren Erabilitako Epea: Edukiak Maila ARLOAK Programak Hiruhilabete Erabilpena Aplikazioaren erabilpen orokorra 1 - Aprendizai berrien jabetza (AJ) 2 Aprendizaien indarpena (AI) 3 Informazioaren Bilaketa (IB) 4 Sormena eta Irudimenaren sustatu (S) 5 Komunikatzeko eta elkartrukatzeko tresna (KT) 6 - Adierazpen eremua edo medioa (AE) 7 - TOKIA:! Gelako ordenagailua! Informatika Gela TALDEKATZEA :! Bakarka! Talde malgua! Talde Osoa IRAKASLERIA: Tutorea: Berezilaria: Beste gisa-baliabideak: ORDUTEGIA: Oharrak: José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 29.a

Adibide bezala: LEHEN HEZKUNTZAko 3.ZIKLOAN erabiliko den SOFTWAREa Erabiliko diren Erabilitako Mail Epea: Edukiak ARLOAK Programak a Hiruhilabete MATEMATIKA INGURUNEA NATURA HIZKUNTZA (Gaztelania) Biderketa eta zatiketa Buruko kalkulua. Zatikiaren kontzeptua Azaleraren eta perimetroen kalkuluak Gorputz Aparatua Herriak Elkarte autonomikoak Datuen bilaketa Aditzen konjugazioa Idazketa CASTILLO Oinarrizko eragiketak ADI CLIC Zatikiak CLIC Azalera eta Perimetroen kalkuluak EL CUERPO HUMANO ECO GeografIa CLIC GeografIa CD Enciclopedia Interactiva VERBOS IRAKURRI eta IDATZI 6. 6. 6. 6. 6. 6. 6. 6. 6. 6. 1. 2. eta 3. 2. 3. 1. 2. 2. 2. eta 3. 2. 3. Erabilpena AI AI AI AI AJ AJ AI IB AI S Erabilera desberdinak WORD 6. 2. eta 3. KT ANIZTASUNAri Arreta Gaztelania Ikasi Oinarrizko kalkulua Zatikiak - Berraketak EL ESPAÑOL ES FÁCIL AURRERA CLIC Ariketak 6. 6. 3. Ikasturtea Ikasturtea Ikasturtea AJ AI AI Aplikazioaren erabilpen orokorra 1 - Aprendizai berrien jabetza (AJ) 2 Aprendizaien indarpena (AI) 3 Informazioaren Bilaketa (IB) 4 Sormena eta Irudimenaren sustatu (S) 5 Komunikatzeko eta elkartrukatzeko tresna (KT) 6 - Adierazpen eremua edo medioa (AE) 7 - José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 30.a

TOKIA:! Gelako ordenagailua " Informatika Gela TALDEKATZEA :! Bakarka " Talde malgua! Talde Osoa IRAKASLERIA: Tutorea: 6.mailako Tutoreak Berezilaria: Ingelesko Irakaslea Beste gisa-baliabideak: Berritzeguneko IKTen Aholkularia ORDUTEGIA: Otegunetan 10-11 Oharrak: Noizbehinka desdoblengatik gelako ordu bat eskatuko zaio koordinatzaileari edo Batzorde Pedagogikoari José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 31.a

5. TREBETASUN TEKNOLOGIKOEN MAILEN PROPOSAMENA Atal honetan gure ikasleek lortzea nahi ditugun trebetasun teknologikoak lortzeko iradokizunak eta ideiak azaltzen dira adibide bezala. Ikastetxe bakoitzak bere erara osatu dezake. HAUR HEZKUNTZA Abilezi teknologikoak ordenagailua piztu/itzali sagua erabili klik e eta seinalatzeko egiteko marrazki bat inprimatu Buru-lanak garatzeko tresnak Paint programa erabili marrazki bat sortu (edo beste programa batekin) marrazki desberdinen artean aukeraketak eta sailkapenak egitea burutu behar den lanaren azalpena: erabilitako hardware eta software informazioa lortu daitekeela ohartu arazi merkatuan ditugun zenbait material erabili (ad. Tantto, Bat eta Bat, Baratza, Klik, Matematika, Txirritx, Ipuinen mundua, Xango, ) Komunikatzeko tresna posta-elektronikoa erabili ondoren (testua, fitxategiak, marrazkiak) konparatu mobil batekin José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 32.a

LEHEN HEZKUNTZA 1.ZIKLOA Abilezi teknologikoak aplikazio bat ireki eta itxi (ad. word, irakurri eta idatzi), eta dokumentu bat sortu. Dokumentu bat gorde, eskuratu eta inprimatu. windows-en ingurune orokorra ezagutu (leioak, barra-tresnak) Buru-lanak garatzeko tresnak informazioa lortzeko webguneak ikusi (aurretik testeatuak izan direnak) CD-ROM batetik lortu informazioa (ad. Animaliak programa) marrazki desberdinen artean aukeraketak eta sailkapenak egitea testu programak erabili (ad. irakurri eta idatzi, Creative Writer) marrazki programak erabili (ad. Paint, PhotoPaint) joko hezigarriak erabili (ad. Puzzlemaker, Hotpotatoes, Wakarat) Komunikatzeko tresna posta-elektronikoa erabili mezu bat bidaltzeko bi taldeen artean Irudi bat bidali posta-elektronikoz José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 33.a

LEHEN HEZKUNTZA 2.ZIKLOA Abilezi teknologikoak programatako menuak erabili (ad. inprimitzeko menuaren aukerak) Desberdindu disko gogorra eta beste euskarri motak Dokumentu bat sortu marrazkiekin. Gorde, eskuratu eta inprimatu laguntzarik gabe. Buru-lanak garatzeko tresnak Datu base errazak erabili sailkapenak eta informazioa lortzeko Interneten informazioa lortzeko Explorerren erabilera simplea: bilatzailea (ad. begira.com, kaixo.com, google.com) CD-ROMak erabili laguntzarik gabe sortu itun sakonagoa, testu eta irudiak barne: astekaria, oharrak, aldizkari baten atal bat (ad. word, Creative Writer, M.Publisher) entziklopedia bat hasi erabiltzen (ad. Encarta 2002, ) joko hezigarriak erabili (ad. wordbird, Piratekin Hizkuntzaren munduan, Piratekin Matematikaren munduan, Aurrera, Euskal Trivial, Euskal Herriko fauna, ) Komunikatzeko tresna posta-elektronikoa erabili dokumentu potoloak bidaltzeko (eskolako aldizkaria, gelako argazkiak, ) chat batean parte hartzea simulazioak erabili: bai cd batetik edo internetetik (ad. Igartza Jauregia www.igartza.net) José Maria de Juan Fonseca, Ordiziako Berritzeguneko IKTen Aholkularia.. 2002-03. 34.a