Hizpide. Ahozko irudiaren bilakaera Hurbilpen personal bat. Badakizu? Kanpoko begiek bikiak dituzte barruan. Ez dakit irisik edota

Similar documents
ZERTAN DATZA GAITASUN HANDIAK IZATEA?

JANIS JOPLIN, SUDUR GORRIAK ETA ARRAUTZA FRIJITUAK Lurdes Ondaro Mallea Munitibar

azaroa 308. gure ikasle saiatua Hamaika trikimailu: Gaurgazte: Interesgunea: Telebista ariketak: Gazteak eta beren idoloak Ikastira José Ramón Fachado

ARGIAK ILUNEAN (IPUIN-BILDUMA)

TWITTER. Handi eta neurtu zure eragin soziala

Izaskun Zeberio «Inoiz baino baloratuago sentitu naiz»

BIZITZA PINTZELADATAN Elene Etxaniz Agirre Bergara

Informazioaren utopia. Kazetaritza sozialagorako proposamenak

I NEVER SAID UMBRELLA ERAKUSKETA ARETOA / SALA DE EXPOSICIONES / EXHIBITION HALL AURKIBIDEA ÍNDICE INDEX

baten baitan eraikiak dira eta eragin zuzena dute gure gorputz eta bizitzen

Telebista Interneten; Ahalerak eta ahaleginak

Oratoria hitzak aspaldiko bide galduetan utzitako urrats gazteetara itzultzen

86. INFORMAZIO BULETINA. 2014ko Otsaila

Prentsarako txostena. Guggenheim Bilbao Museoak 2017ko urriaren 6an aurkeztuko du. Anni Albers: ikusmena ukitu

Enpresa ekonomia: antolakuntza eta zuzendaritza Iñaki Heras Saizarbitoria Enpresen Antolakuntza Saila UPV/EHU

Internetek haur eta gazteei eskaintzen dizkien aukerak eta arriskuak EUKids Online in Safer Internet Plus Programme ( )

GNU LIZENTZIA PUBLIKO OROKORRA

JUSTIZIA, EGIA, ERREPARAZIOA

MgE dossierrak 27. zk., 2017ko udazkena INPAKTUKO INBERTSIOA

Edizioa: Bidezko Merkataritzako Estatu Koordinakundea ( Idazleak: Gonzalo Donaire. Itzulpena: L. M.

Oinarrizko gaitasunak

Ikerketak. Investigaciones. Giza Eskubideak nazioarteko finantzaeta merkataritza-erakundeetan txertatzen: lorpenak eta aukerak

IKTak CURRICULUM-ean INTEGRATZEKO PLANA

D32. Moldatzearen eta eraldatzearen artean: berrikuntza sindikalaren bi logikak MELISA R. SERRANO

COMPRENSIÓN ESCRITA. TEXTO 1: Mary Quant y Vivienne Westwood

ko martiaren 4a hamabostekaria

IKASTAROA. Shingo Sato. Berreraikitze transformazionala (1. maila)

S S S S

Kartel politiko sobietarra: propaganda eredu baten azterketa eskripto-ikonikoa

Madeleine Vionnet By Issey Miyake, Betty Kirke

Changes in el Traje Típico of the Chicas of San Lucas Tolimán, Guatemala

La Ultima Princesa De Manchuria (Spanish Edition) By Lilian Lee

Cía. Daniel Abreu Direction: Daniel Abreu. Equilibrio

What is it? Where is it? Why? What is it saying? How is it used? For whom was it created? For whom does it exist? Who is represented?

LILIANA PORTER ELKARRIZKETAK ETA DESOBEDITZEAK DIÁLOGOS Y DESOBEDIENCIAS DIALOGUES AND DISOBEDIENCES DIALOGUES ET DÉSOBÉISSANCES

BRAND TARGET CALENDAR PRODUCT RATES CONTACT INFO. The. Voice of Style, Everyone s In

PRESSPLAY mikrojaialdia! [Ermua] 2. edizioa.

eko urri bigarrenaren 1a hamabostekaria

H. Kristina Haugland. keywords: fashion, fashion history, conservation, accessories.

A V A T A R O L E B Y F M

Hunger: The Sean Kelly Autobiography By Sean Kelly

PFAFF. Unterklassen-Ausstattung Subclass parts Composition des sous-classes Composici6n de las subclases

Arratia aldeko kanta eta bertso zaharrak argitara

LASAI CONTEMPORARY ART

INDEX SPRING SUMMER 18 WOMEN MEN KIDS

Adapalene Cream O.1 order differin 0.3 online what is the cost of differin gel differin adapalene gel 0.1 price in malaysia

How To Start A Nail Salon Business By Una Algrier READ ONLINE

Emi's Curly Coily, Cotton Candy Hair By Tina Olajide READ ONLINE

BRAND NAME Kepot by Rayos y Centellas

Complete, Confident, Compliant. Sanitation Solutions For Your Food Processing Facility

PRUEBAS DE ACREDITACIÓN LINGÜÍSTICA UNIVERSIDAD CEU CARDENAL HERRERA ENGLISH B1

Streetstyle. By Ted Polhemus READ ONLINE

ASTE SANTUA SEMANA SANTA EASTER PÂQUES PASQUA

Spotless: The Essential Guide To Getting Rid Of Spots And Acne By Elaine Mummery READ ONLINE

Simply Silver, Simply Gold: Designs For Creating Precious Bead Jewelry By Nancy Alden READ ONLINE

Do-it-Yourself Homemade Skincare: Recipes For Masks, Scrubs, Soaps And Aromatherapy [Kindle Edition] By Sarah Reed

Re: Females Additionally Be Have Enjoyment Of Nfl Football Games Escrito por xiaoke - 15/09/ :31

yoruba DF828F1C51449C6CD9C5667DE Yoruba 1 / 6

f a l l w i n t e r / 1 0

Essential Spanish in 2 hours with Paul Noble. HarperCollins Publishers Westerhill Road Bishopbriggs Glasgow G64 2QT.

TAREAS DE EDUCACION SECUNDARIA PARA PERSONAS ADULTAS A DISTANCIA. 2º cuatrimestre. Curso Ámbito de Comunicación: Inglés

DESTINATION SPANISH WITH. Paul Noble

Master Fashion Studies. Programme. Academic Year Perchè studiare i media? 06/10/2018. Pagina 1

MASSAGES 60 MASSAGES 30 MASSAGES 40. CRANEO FACIAL neck, head & face 30. Whole body & face with the scented oil of your choice

5 / 5. Powered by TCPDF (

Fashion Ave: The Museum at the Fashion Institute of Technology (mfit) in Ne w York La Avenida de la Moda: el Museo del

DOWNLOAD OR READ : VIENNA POPOUT MAP PDF EBOOK EPUB MOBI

Engstrom's Guide To Safaris In Kenya And Tanzania (Engstrom's Travel Experience Guides Series) By Barbie Engstrom

MARKSCHEME BARÈME DE NOTATION ESQUEMA DE CALIFICACION

The Beard By Andersen Prunty READ ONLINE

Mathematical models, conceived by German mathematician Felix Klein, Göttingen University collection.

GUÍA DE COMBINACIONES ESTÁNDAR PARA LOS COLORES DEL CORDEL EN PANEL JAPONÉS SEGÚN LA TELA CATÁLOGO ROJO (SCREEN)

Scar Мобильный портал WAP версия: wap.altmaster.ru

Quickepil es nuestra marca líder en artículos de peluquería y estética para el cuidado de la belleza y del cuerpo.

Accessories Collection

Río de luna Dance and flows like a river while the moon observe you...

Emi's Curly Coily, Cotton Candy Hair By Tina Olajide

An Interview with TPC on Yo Soy Latino

Arpilleras: Embajadoras para el Bicentenario Quilts / Arpilleras: Ambassadors for the Bicentennial

GUIDE TO CAMPLÍS, FRANCISCO PAPERS,

Fashion Design. junior

Example: pantalones azules

Complete, Confident, Compliant. Sanitation Solutions For Your Food Processing Facility

Anti-Aging - Homemade Remedies And Recipes: Age Gracefully, Look Younger And Live Longer By Dana Selon

La dieta vegetariana (Italian Edition)

ONE COUNTRY S RESPONSE TO THE PROBLEM OF LOOTING: THE TREASURE ACT AND PORTABLE ANTIQUITIES SCHEME IN ENGLAND AND WALES

SKULLS Tattoo Designs: High Definition Flash Designs (Tattoos - Skulls Book 1) [Kindle Edition] By Tattoo Showtime READ ONLINE

PERIS COSTUMES. Thus, the tailor shop became a company specialised in the making and renting of costumes for large productions.

ATINER's Conference Paper Series ART

28 Anti-Aging Skin Care Recipes Tips & Exercises To Help Wrinkles [Kindle Edition] By Alana Maxwell READ ONLINE

CIMA MAY 2008 Q A P3 MANAGEMENT ACCOUNTING RISK AND CONTROL STRATEGY

Master's Research/Creative Project Four Elective credits 4

In-Fisherman Ice Fishing Secrets Book (In- Fisherman Library) By Dave Genz, Al Lindner READ ONLINE

AIRPORT. Descripción Producto. Design: Giorgio Cattelan

Girona, 26th August of First meeting event of Festival de Festivals in the 15 th edition of FITAG in Girona, Catalonia.

SPAIN PORTUGAL POLAND HUNGARY GERMANY FRANCE

Esther Ferrer: Intertwined Spaces

SAFETY DATA SHEET Consumer Product

NARCISO MAISTERRA: PASSING THROUGH THE BODY WITHOUT STAYING

DOWNLOAD OR READ : MOTOROLA MOTO 360 SPORT WATCH USER GUIDE PDF EBOOK EPUB MOBI

Transcription:

Ahozko irudiaren bilakaera Hurbilpen personal bat Yolanda Arrieta Malaxetxebarria Badakizu? Kanpoko begiek bikiak dituzte barruan. Ez dakit irisik edota ninirik badaukaten, ez dakit malkorik isurtzen duten ere, baina egon badaude, eta, ondorioz, izan ere badira, zeregin zehatz eta garrantzitsuak betetzen dituztelako. Agerikoek uneari erreparatu ahala, ezkutukoek jasotakoa gorde eta aurretik bildutakoarekin lotzen dute, askotan, usain, hots eta guzti, halako txoko berezi batean, erdi ganbara erdi biltegian, eta, orduan, zerbait gogoratu nahi dugunean, txoko berezi horietako begi gorde horiek zabaltzen dira klak!, eta iraganeko hura berriro ikusten dugu, eta berdin gertatzen da norbaiti pasatutakoa geureganatzen dugunean ere, entzun, ikusi, sentitu, dastatu, ukitu edo irakurritako hori txoko Behinola 15

berezi horretan sartzen da eta bertako begiekin ikusten dugu, ia-ia, guri geuri jazo izan balitzaigu bezala, eta horrela lortzen dugu behin edo behingoa asmatzea ere, txoko berezi horretan aterik gabeko bi gelaxka daudelako elkarrekin lanean, elkarrekin paseatzen, bata Oroimen izenekoa, bestea Irudimen. Olgetan Harrixe ondondo gordee, harrixe ondondo gordee, harrixe ondondo gorde Akordatzen? Hirurogeigarren hamarkada amaieran, lauzpabost neska-mutil, elizpeko harri hotzaren gainean eserita, neskok gona barrena hanka artean sartuta mutilek kulerorik ez ikusteko, belaun buruak merkrominaz tindatuta eta hortz-paletak loka, nork bere esku-ahurrak parez pare itsatsita, habia antzekoa osatuz, gainaldean atzamar potoloekin atea zabaltzeko eta ixteko aukera eta guzti, eta gure aurrean beste lagun bat, harri arrunta bat eskuan gordeta, geure esku-habia luzatuetatik pasatu ahala, gutariko nori harria utzi pentsatzen, koroaren erretolika jarraituari intriga kutsua erantsiz, harrixe ondondo gordee, harrixe ondondo gordee, harrixe ondondo gorde Akordatzen? Bere esku batuan gorderiko harri, jada, ez hain arrunt hori norbaiten esku-habian uzten, baina begirada konplize azkarren gainetik, partaide adina ahotsetara, letania berari jarraitzen, inor ohar ez zedin noren esku-habian utzi berri zuen, eta, ondorioz, harria jaso eta harria utzi zuenaren arteko begirada azkar hura, ra!, erdi konplize, erdi sekretua, «zeu aukeratzen zaitut (lagun) / neu aukeratu nauzu (lagun)», eta ondoren, kide itsua, ordura arte besteongandik hiruzpalau metrotara bizkarra emanda egondakoa, guregana hurbiltzen eta gu, ozenki, irribarre tranpatiaz, hortz dantzariez eta asmo dongez, erdi esan erdi kantatzen neuk dauket, neuk dauket, neuk dauket, itsuak jarrai zezan itsu izaten Behinola 16

Akordatzen? Ahoa eta belarria begiekin maitemintzen, sabel barruko kilimak txaloz eta saltoz musikatzen, hortz erori berrien odol aztarna txokolate hondarraz eztitzen, haur-txilimalekin arratsaldea luzatzen Akordatzen? Ikusten Adibide bat baino ez zen. Artean, egurrezko posteen gaineko bonbila horixkek ezartzen zuten herriaren muga, udako uztak neguko jana, asteko soldatak hil bukaerako hondarra, zaharren esaerek, bedeinkazio letaniek, esaera errepikakorrek, irratiko izaki ikusezinek eta betiko kontuen amaiera ziurrek biharamuna. Artean, aho-korapilo tirtirinek, soka-salto berbalariek edota harri, makila, hondar, lur eta txotxek osatzen zuten haurron aisialdirako materiala. Artean, ahotsen indar eta erregistro desberdinek, intentzioz blaitutako begiradek, kontsonantez toteldu eta onomatopeiez apaindutako esaldi eta isiluneek gorpuzten zuten gure ahozko jarduna. Adibide bat baino ez zen. Dozenaka ditut, elizpearekin lotuta edo etxearekin, lagunekin, ahizparekin, gurasoekin, jaiekin, urtaroekin, lehen hortz eroriarekin, lehen maitasunarekin, helduarorako bidearekin, kode moralarekin, gizarte sistemarekin, munduaren sorrerarekin, gatzaren garrantziarekin, ume izatearekin, emakume bihurtzearekin, iluntasunarekin, urarekin, mamuekin, beldurrekin Dozenaka ditut, guztiak gorderik begi ezkutuen erreinu misto horretan, non bizitakoak jasotakoarekin bat egiten duen. Adibide bat baino ez zen. Munduari buruzko ulermen eta portaera batzuen isla, une zehatz bateko ezaugarriek bideraturiko jarduna, nire iruditegiaren zatitxo bat. Ikusten? Behinola 17

Behatzen eta imitatzen Herriko festak baino bost edo sei hilabete aurretik hasten ziren prestaketak. Oraindik gaztea nintzen, ordea, afari osteko gau ilunean entsegura abiatzeko. Handien gauza zen hura, baina, tarteka, belaun merkrominadunok ere hartzen genuen parte, ikus-entzule gisa, zapatu goizez, eta, estreinaldia heltzerako, esaldi osoak buruz botatzeko gai izaten ginen, aktoreek erantsitako keinu, doinu, intentsitate eta guzti. Ekitaldi aurreko azken minutuetan ere hantxe egoten ginen zain, joan etxera eta esan amari aitaren zapata marroiak emoteko. Eta amak, txirritik gabe, eman egiten zizkigun zapatok, antzerkirako zirelako, eta, tarteka, bizkotxo egin berria ere bai, indarrak berreskuratzeko eta, bide batez, bera ere ekimenaren parte sentitzeko. Gero, saioa ikustean, zilegi zen denen aurrean negar pixka bat egitea, andrazko zein gizonezko izan; ez, penaz, hiletetan bezala, baizik eta emozioaren eraginez, Agustin Zubikarairen edo Xabier Leteren antzerki haietan bazegoelako zeri barre egin, zeri negar, zeri oihu, zeri kanta edo zeri dantza, eta, barregarria bezain zirraragarria zelako ikustea herriko postaria, tabernaria edo dendaria erabat eraldatuta eta solemnitatez beteta, euren kabuz inoiz esango ez lituzketen gauza haiek esaten, jantzi haiekin, era bitxi hartan. Handik dozena bat urtera deskubrituko nuen hura guztia ikasteko lekuak ere bazeudela eta, ondorioz, herriko festen zain egon beharrik ez zegoela zerbait antolatzeko, izan koadrilan, eskuekin supermerkatuko bizkotxo paketatua janez, izan etxean, neure gisa, pertsonaiak asmatuz, izenak eman eta hizketan jarriz, jantziak irudikatuz, nork zer esan, zer egin, zergatik eta nola atonduz, jainkosa batek adina botererekin eta txoria bezain aske sentituz. Antzerkia zen, zeinak musika, bertsoak, dantza, keinuak, oihuak, begiradak, ahots ezberdinak, mozorroak, inoren zapatak eta begi gordeekin Behinola 18

ikusi adina toki, garai eta egoera biltzeaz gain, ospakizun ororen aurreko prestaketa-faseaz disfrutatzeko aukera ere ematen zidan. Ikusiz eta esanez entzuteko idazten Haurtzaroa sakaka eta helduaroa tiraka nituela igaro ziren zapatu goizak, aditz taulak, deklinabide arauak, hizki mutuen lekuak eta berba ezezagunak neureganatzen nituen bitartean. Euskara paperean dastatzea heldu izatea bezalakoa zen, eta nik heldua izan nahi nuen, baina ume izateari utzi gabe. Eta, halaxe, iraupenaren formula bila ari nintzela jabetu nintzen haur begi gordeekin jasotako informazio informalak nire Obaba partikularra osatzen zuela, eta ohartu nintzen hizkuntza musika dela eta, adi-adi, egonez gero, begi ezkutuen eremu misto horretan ahotsak ere badaudela, eta horiekin batera, oroitzapenak, ametsak, gertaera arruntak zein bereziak, subjektua aditzaren aurretik zein gainetik jarrita kontatzeko modukoak, buruak ulertzeko esaldi logikoekin zein zentzuak esnatzeko paragrafo iradokitzaileekin eraiki daitezkeenak; eta, jabetu nintzen, tarteka-marteka, ahots eta kontu ezagun zein ezezagun horiek entzun egin daitezkeela eta, beraz, entzuteko xedez idatzi ere bai, eta, beranduago ohartu nintzen, badela jendea hori guztia marraztutako irudien bidez erakusten dakiena eta, ondorioz, konturatu nintzen hortxe hasten dela hitza eta irudi grafikoa elkartu zirenekoa, izan ere, kontalari adina iruditegi baitago, entzule adina modu mundua ulertzeko eta ikusle adina eredu, dagoenaz gain, izan daitekeena ere imajinatzeko. Bada jendea marrazkien bidez hunkitzen dena, bada jendea hitz sotilez berrindartzen dena, bada jendea panpina baten esanekin bat egiten duena, bada jendea denetik apur bat behar duena sentitzeko, zeharka bada ere, bera ere badela. Testua eta irudia, irudia eta testua, testu hutsa eta irudi txiki bat, irudi handiak eta hitz banakak, Behinola 19

irudi hutsak Aukera zabala duzu begi aurrean, aukera zabala esku artean, bakarka zein lagun artean irakurtzeko, ozenki zein bakarkako isilunetan dastatzeko, laguna magalean edo ondoan hartuta kontatzeko, hitza giltzarri delarik irudiek zer dioten kontu-kontari asmatzeko, bat aurrean delarik besteok haren hitzei, etenaldiei, keinuei jarraitu eta nork bere begi gordeekin ikusitakoa gero liburuek erakusten digutenarekin alderatzeko Moduak asko dira. Lekuak ere badaude. Tarteak ere har daitezke. Beraz, itxi atea burrundarari, isiotu argia gogoari eta, abrite portas, klis, klas!, adi begi gordeei, adi ganbara gordeari. Niri, behintzat, ahozkoak ema(te)n didalako papererako letra eta kontatzeko hainbat irudi. La oralidad en Yolanda Arrieta: de la imagen interior a la ilustración La autora hace un repaso de su trayectoria creativa incidiendo en la importancia que supuso para ella la oralidad en la formación de imágenes internas. Dichas imágenes siguen contribuyendo a sentar las bases tanto de su Memoria como de su Imaginación. Como ejemplo, describe el juego de guardar la piedra dentro de un nido formado por las dos manos, donde media docena de niñas se repartían los roles de escoger quién sería la portadora, quién la receptora y cómo contribuirían a que la niña «ciega» no lo adivinara cantando a coro aquello de «soy yo quien la tiene». La descripción hace hincapié en los detalles sensitivo-afectivos que acompañan a la estampa de finales de los 60. Seguidamente, recuerda la ilusión previa a las funciones de teatro de su localidad que, posteriormente, fue redescubriéndola tanto en la escuela de teatro como en los montajes amateurs con los que fue adentrándose en la literatura escrita. La trayectoria llega a la actualidad con los álbumes y libros ilustrados donde la imagen interna del texto se conjuga con la imagen gráfica aportada por el ilustrador o la ilustradora, y la autora invita a lectores y lectoras a construir espacios lejos del ruido donde abrir nuestros «ojos ocultos» utilizando la oralidad como una herramienta tanto para disfrutar del ritmo y la sonoridad de los textos leídos en voz alta, como para jugar a contar, imaginar o adivinar qué nos dicen o sugieren las ilustraciones que los acompañan. Orality in Yolanda Arrieta: from the internal image to illustration The author reviews Yolanda Arrieta s creative career and highlights how important orality has been in the formation of internal images. These images go on contributing towards establishing the bases of her Memory and her Imagination. To cite an example, she describes the game of hiding a stone inside a nest formed with one s two hands. Half a dozen girls would then share out the roles as to who should carry it, who should receive it, and what they were going to do to prevent the «blindfolded» girl from guessing who had it. This involved all of them chanting together: «I m the one who s got it». The description emphasises the sensitive-affective details accompanying the vignette dating back to the end of the 1960s. After that, she recalls looking forward to the theatre performances in her home town, which she was later to rediscover little by little not only at drama school, but also in the amateur productions that helped her to move into written literature. The trajectory reaches the present day with the picture books and illustrated books in which the internal image of the text combines with the graphic image provided by the illustrator. The author invites the reader to build spaces far away from noise where he or she can open up «hidden eyes» using orality as a tool, not only to enjoy the rhythm and sonority of the texts read out loud, but also to enjoy telling, imagining or guessing what the accompanying illustrations are saying or suggesting. Behinola 20

Haur-Literatura eta ahozkotasuna Pello Añorga Konta ahala dira uneak liburua partekatzen dugula ahots gora, elkarri begira, aurrez aurre. Izan ere, gaur egun, irakurketa da jarduera bat intimitatean egiten dena, hots, bakardadean. Gaur egun, normalean, hartzen dugunean liburua, intimitatean irakurtzen baitugu, esan nahi da era indibidualean, norbera bere buruarekin bakarrizketan arituko balitz bezala: irudikatuz munduak, esperimentatuz sentimenduak, dastatuz zaporeak, adituz usainak, islatuz ametsak, identifikatuz pertsonaiak, konponduz arazoak Eta gertatzen da, maiz gertatu ere, baldin eta intentzioa badugu liburua par- Behinola 21

tekatzeko ahots gora, ito egiten garela liburuko esaldien korronteetan, koma eta puntuen zurrunbiloetan harrapaturik, arnasa faltako balitzaigu bezala. Agian, arrazoia bila dezakegu geure baitan, eta ondorioztatu ez gaudela prestatuak ahots gora irakurtzeko. Ordea, bada beste arrazoia, arrazoi estetikoa finean: liburua ez dago prestatua ahots gora irakurria izan dadin; edo, beste hitzetan esateko: ez dauka landuta ahozkotasuna. Eta nire iritziz, ahozkotasuna lantzen badugu, era hurbilagoan iritsiko gara haurrengana, eta hobeto komunikatuko. Zergatik? Bada, haurrak ahozkotik gertuago bizi direlako idatzizkotik baino. Hans Christian Andersen-en kasu paradigmatikoa Norbaiti, agian, huskeria irudiko zaio ahozkotasunaren puntua hemen aipatzea, baina, garrantzitsua deritzot. Ezin dugu ahaztu, garai batean, egiten zen literatura bakarra (ia) ahozkoa zela. Ahozkoa ziren: Iliada eta Odisea; ahozkoa: Kalevala, Mahabharata eta Gilgamesh; ahozkoa: Mila gau eta bat gehiago, Grimm anaien ipuinak eta Joxe Arratibelen Kontu zaharrak; eta ahozkoa, noski: Koran, Biblia, Upanishads eta testu sakratu guztiak. Horregatik, hitza partekatzeko espazioa ere, hartara egoten zen egokitua. Finean, ahotsak mintzaleku aproposa eskatzen zuelako behar bezala entzuna izan zedin. Behinola 22

Kontakizun gehienak, garai batean, kontatuak izaten baitziren jendearen aurrean, esan nahi da errezitatuak, edota kantatuak, gure bertsolarien bertsoak bezala: zela komunitatean, zela taldean edota zela familian. Eta hau ez pentsa aspaldiko kontua denik. Esaterako, Hans Christian Andersen-en (1805-1875) ipuinak hasten bagara irakurtzen, segituan konturatuko gara ahots gora irakurtzeko prestatuak daudela, eta horregatik direla hain entzungarriak. Izan ere, liburuak argitaratu aurretik, Andersenek kontatu egiten zituen ahots gora ipuinak, nola haurrei hala helduei: behin eta berriro kontatu jendearen aurrean, eta behin eta berriro zuzendu, harik eta tonua aurkitu arte: ahotsa, erritmoa, kolorea... Behin eta berriro kontatu, harik eta ahots bizia topatu arte: mintzoa. Hona, 1846an, egunerokoan, Italian zegoelarik, zer idatzi zuen Andersenek: 1 «Egun guztia pasa dut idazten; eta orain minduta daukat mihia, guztiz minduta». Pasarte esanguratsua benetan eta guztiz argigarria Andersenen liburuak zein testuingurutan sortu ziren ulertzeko. Eltzea sutan probatzen den bezala, ahots goran jardunez probatzen zituen Andersenek ipuinak, eta, antza, ahots gora jardunez eta jardunez nekatu egiten zitzaion mihia; bereziki mihia, eta ez eskua. Beharbada, Andersenen liburuak horregatik ziren (eta dira) hain biziak, eta hain estimatuak haurren artean, ipuin klasiko guztiak bezala: ahots 1. NIELSEN, Erlin (1983). Hans Christian Andersen. Ministerio de Relaciones Exteriores de Dinamarca, Copenhage 1983. Behinola 23

gora kontatzeko prestatuak daudelako, ahozkotasunetik gertu; halako eran, non mihia ez zaigun zangopilatzen ahots gora aritzerakoan; alderantziz, lerratu egiten gara ura errekan bezala, batere trabatu gabe. Testua entzungarria da, eta ez dago itotzeko arriskurik esaldien zurrunbiloetan. Puntuak eta komak, gainera, ondo artatuak daude, eta lagundu egiten diote geure mihiari hobeto lerra dadin. Tamalez, oso liburu gutxi dira gure artean modu horretan idatzi izan direnak. Normalean, ahozkotasunaz ahaztuta, oso arreta gutxi eskaintzen diogulako belarriari. Horregatik, ez da batere harritzekoa konturatzea, ondo konturatu ere, prosa bikainaren jabea den liburuak, sarritan, ez duela funtzionatzen haurren aurrean jarduteko. Txitean-pitean, gainera, ahots gora jardunez gero, zangopilatu egiten gara, mihia dorpetzen, begiak lausotzen... eta zera ondorioztatzen: liburuak ez duela funtzionatzen ahots gora jarduteko. Eta nola, bada, bestela? Ezin. Nola funtzionatuko du baldin eta idazleak ez badu prestatu mintzatua izan dadin? Belarriaren organoa Eta nola iritsiko gara haurrengana ez badugu mihia erabiltzen? Eta lehen haurtzaroan, behinik behin, baldin eta zerbait komunikatu nahi badu liburuak, entzun egin beharko da; batez ere entzun. Ez dago beste Behinola 24

biderik. Liburua ez bada kontatzen ahots gora, eta, bide batez, entzuten, ez delako iritsiko haurraren gogora. Izan ere, haurra gertuago bizi baita ahozkotik idatzizkotik baino, esan nahi da gorputzetik: dela keinutik, arnasatik eta begietatik; hitzaren larrutik gertuago, hitzaren hezurretatik baino; hitzaren taupada mugikorretik gertuago, hitzaren letra finkotik baino. Haurtzaroan, ahotsa duen gorputza baita liburua: begiduna, bihozduna, belarriduna zein hankaduna; ez gauzaki abstraktua, baizik subjektu bizia eta organikoa: hitz egiten duena. Hitz egin: hitza egin: esan eta egin. Zoritxarrez, bizi garen gizartean, oso denbora gutxi dago entzuteko. Espazioa ere, gaur egun, ez da diseinatzen elkar entzuteko, elkar ikusteko baizik, organo ahalguztidun bakarra existituko ez balitz bezala: begia. Eta ahozkotasunak landu nahi badugu, ezinbestez, begiaz gainera belarria ere landu beharko. Zorionez, egungo haur-literaturan (haur-literatura idatzian), gero eta idazle gehiago hurbiltzen ari da ahozkora. Errezitaldiak zein kontaldiak usuago eskaintzen dituzte, eta, ondorioz, gero eta gehiago prestatzen dira testuak entzunak izan daitezen. Gauzak horrela, gaur egungo literatura idatzian, ez da batere harritzekoa, ahozko estilistikan ezagunak diren hainbat baliabide aurkitzea. Hala nola: estilo zuzena, esaldi errepikapenak, Behinola 25

2. ATXAGA, Bernardo. Txitoen istorioa. Erein, Donostia 1986. 3. IGERABIDE, Juan Kruz. Jonas eta hozkailu beldurtia. Aizkorri, Bilbo 1998. paralelismoak, harridura-markak, isiluneak, elipsiak, hitz indargarriak, enfatizazioak Puntuazio bera ere, eta zer esanik ez sintaxia, gero eta gehiago hurbildu da gorputzaren arnasara, gramatikaren arau estura baino. Dudarik gabe, puntuazio egokiari esker, errezitatzaileak hobeto hartuko baitu arnasa, eta hobeto entzungo, eta gehiago ikusiko, eta komunikatuko haurrekin. Hartzen dugu, esaterako, Bernardo Atxaga, eta hona zer irakur dezakegun Txitoen istorioa 2 izeneko liburuan, 8. orrian: «Bere lanetik etorri eta segituan, halaxe galdetzen zien amak txitoei: Zer nahi duzue? Afaria ala zinera joatea? Afaria eta zinera joatea, biak! erantzun zuten hamar txitoek, hamar txitoek txioka». Edota Juan Kruz Igerabideri, Jonas eta hozkailu beldurtian 3 honela irakur diezaiokegu, 6. orrian: «Jonas bakar-bakarrik dago sukaldean. Bularra hazkatu du. Bihotzak taunpa!, taunpa! egiten dio. Goxo-goxo igurtzi du bularra, baina bihotzak gero eta taunpa!, taunpa! handiagoa egiten dio. Jonasen bihotzak taunpa!, taunpa! egiten du. Zergatik? Bada, beldur delako. Bakarrik egoteko beldurra du Jonasen bihotzak». Behinola 26

Edo Patxi Zubizarretaren Urrezko giltza 4 liburu lodikotean, 9. orrian: «Aitona Tomas bakarrik bizi da, baina ez dago bakarrik. Zakur bat dauka Barrabas, eta asto bat Txiko, eta behi bat Gorri, eta ardiak, eta ahuntzak eta untxiak. Aitona Tomas bakarrik bizi da, baina ez dago bakarrik. Gainera, gaur bere bilobak etorri dira: Kattalin, Nikolas eta Malen. Gabonak elkarrekin igarotzera etorri dira Graziosenera, baina aitona Tomas inon agertzen ez». Testu hauetan guztietan kontura gaizteke nola literatura idatzia hurbildu den ahozkora. Alegia, idazleak ez duela erabili bistaren organoa bakarrik; belarria ere funtsezkoa zaiola. Joera hau, hots, belarria kontuan hartzekoarena, ez pentsa bakarrik euskal idazleena izan denik. Octavio Paz idazleak, esaterako, El arco y la lira 5 liburu gogoangarrian, ederki asko adierazi zigun nola beharrezkoa izango litzatekeen hitza askatzea orrietako presondegitik. Nola? Bada, ahots gora jardunez: hitza askaturik, txoria bezala hegalda dadin gure belarrietarantz. Eta Octavio Pazek ez pentsa posizio hau mantendu zuenik garai zaharretara itzultzeko, jarrera nostalgiko modura; aitzitik, erabat konbentzituta zegoen, hala, 4. ZUBIZARRETA, Patxi. Urrezko giltza. Erein, Donostia 2005. 5. PAZ, Octavio. El arco y la lira. Fondo de cultura económica, Mexico 1986. Behinola 27

6. GORROTXATEGI, Aritz. Hariaz beste. Erein, Donostia 2011. etorkizuna argitzeko balioko lukeela hitzak. Finean, hitza mintzatzeko delako, eta entzun egin behar delako areago ikus dezagun. Zeren hitza behin finkatzen denean orriaren espazio finkoan, galtzen duelako arnasa; kontzientzia ez, baina arnasa bai. Eta hau oso ondo dakigu haur txikiekin aritzen garenak lanean: baldin eta haurrari eskainiz gero liburu bat, denik eta gomendagarriena, ez badiogu mintzarazten, zokoratua geratzen delako objektu hutsal gisa. Etorkizunean lantzeko Horregatik, etorkizunean, ahozkora hurbilduko duen literatura ere beharko du haurrak; eta beharko ditu testuak irakurriak izan daitezen ahots gora, espazio berean bildurik heldua zein haurra, era kolektiboan. Azken batez, liburuarekiko lotura afektiboa sortzeko, haurrak behar duelako heldu bat aldamenean; heldu bat, non, ahots gora jardunez, erakutsiko dion haurrari liburuak gordeta daraman mintzoa. Horretarako, etorkizunean ere, zaintzen ikasi beharko dugu espazio bera, esan nahi da mintzalekua, edota beste hitzetan esateko: entzumenaren estetika, ikusmenarenarena hainbeste. Gizakia bizitzaren erdigune bakarra ez den bezala, begia ere ez delako erdigune bakarra. Eta begiak, etorkizunean, itsutu nahi ez badu, belarriaren sostengua beharko duelako izan. Edota, Aritz Gorrotxategi 6 poetaren hitzetan adieraztearren: «Dena esanda dagoelako, baina ez entzunda». Pello Añorga, reconocido cuenta cuentos vasco, afronta en su artículo la relación que hay entre la literatura infantil y la oralidad. Plantea que el libro, en general, no está preparado para ser leído en voz alta; en otras palabras, no tiene trabajada la oralidad. Y recomienda, para acercarnos a los niños y niñas, trabajarla más, ya que éstos y éstas la viven más cerca que lo escrito, dicho de otro modo, trabajar más el oído. En su artículo expone que en una época la única literatura que se hacía era la oral: La Ilíada, Las mil y una noches, los cuentos de los hermanos Grimm o los de Joxe Arratibel, el Corán, la Biblia Y destaca, por ejemplo, que una de las posibles razones para que los cuentos de Andersen sean tan valorados y queridos por los niños y las niñas sea su gran carga de oralidad, entre otras cosas, al igual que la de muchos de los clásicos. Para finalizar menciona, a modo de muestra, algunos libros dentro de la literatura infantil vasca que tienen trabajada la oralidad dentro de la escritura: Txitoen istorioa de Bernardo Atxaga, Jonas eta hozkailu beldurtia de Juan Kruz Igerabide y Urrezko giltza de Patxi Zubizarreta. Pello Añorga, a well-known Basque story teller, writes about the relationship between literature for children and orality. He says that the book, in general, is not suited to being read out loud; in other words, orality has not been developed in it. And in order to get closer to the children, he recommends that orality be developed further, since children experience it more than what is written, in other words, the aural side should be developed more. In his article he points out that at one time the only literature produced was oral literature: The Iliad, One Thousand and One Nights, the tales of the brothers Grimm, or those of Joxe Arratibel, the Qur an, the Bible For example, he draws attention to the point that one of the possible reasons why Andersen s tales should be so valued and loved by children is that they place great emphasis on orality, among other things, as many of the classics do. Finally, mention should be made of a sample of books within Basque children s literature that have developed orality within the writing: Txitoen istorioa by Bernardo Atxaga, Jonas eta hozkailu beldurtia by Juan Kruz Igerabide, and Urrezko giltza by Patxi Zubizarreta. Behinola 28